Iruñea-Noain aireportua
Iruñeko aireportua — ofizialki Iruñeko aireportua / Aeropuerto de Pamplona — (IATA: PNA, NAZE: LEPP) Iruñeatik sei kilometrora kokatzen da, Noaingo udalerrian. Aena enpresako aireportu publikoa da. Bere urterik onenean, 2007an, guztira 500.097 bidaiari erregistratu ziren.[1]
Iruñeko Aireportua | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapena | |||||||||||||||||||
Herrialdea | Euskal Herria | ||||||||||||||||||
Probintzia | Nafarroa Garaia | ||||||||||||||||||
Udalerria | Nafarroa Garaia | ||||||||||||||||||
Koordenatuak | 42°46′12″N 1°38′49″W | ||||||||||||||||||
Altitudea | 444 m, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||
Inaugurazioa | 1930 | ||||||||||||||||||
Kudeatzailea | ENAIRE | ||||||||||||||||||
Izenaren jatorria | Iruñea | ||||||||||||||||||
Arkitektura | |||||||||||||||||||
Aireportua | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Zerbitzu hiria | Iruñea | ||||||||||||||||||
Luzera | 2.207 | ||||||||||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||
Historia
Aurrekariak
1930ean Iruñeko udalak aireportu bat eraikitzeko beharra ikusi zuen, eta horretarako Iruñetik sei kilometrora zegoen orube bat aukeratu zuten Noainen. Eraikitze lanak 1930eko hamarkadan zehar luzatu ziren, eta gerra zibilaren aurretik amaitu zen aireportua. Espainiako Gerra Zibilean zehar, Francoren tropek noizbehinka erabilitako aireportua, azkenik erabilpenik gabe geratu zen ondorengo urteetan.
Hasiera
1965ean Nafarroako Aerokluba sortu zen, eta hiru urte beranduago, Espainiako gobernuak 500 metroko luzerako pista bat eraikitzea onartu zuen. Lanak 1969an urtean hasi ziren eta 1970rako burutu zen pista berriaren eraikitzea. Hurrengo bi urteetan zehar pista luzatu egin zen 1700 metro izatera ailegatu arte. 1972ko Uztailaren 5ean trafiko zibil nazionalari ireki zen. Hurrengo egunean bidaiaririk zuen lehen hegaldia 1972an burutu zen Madril eta Iruñea artekoa, linea berri honi hasiera emanez, Aviaco konpainiak buruturikoa. Hasieran asteroko hegaldi bakarra zena, haziz joan zen eta 1975rako hiru hegaldi zeuden Madrilen eta Iruñearen artean.
1973ko uztailaren 6an, lehenengo Terminal Eraikina eta Kontrol Dorrea inauguratu ziren, Abiazio Zibileko Idazkariordetzak eraikiak, baita aireporturako sarbidea ere, Aldundiak burutua. Urte horren amaieran, hegaldi-pista iparraldetik handitzeko lanak hasi ziren, 2.207 metrora iritsi arte. Obra horiek ere Foru Aldundiak ordaindu zituen, eta 1974ko uztailaren 6an inauguratu ziren. Handitze honek erreaktoreekin lan egitea ahalbidetzen du.[2]
1975eko otsailean, aireportua bigarren kategoria administratibotzat hartu zen. Hilabete batzuk geroago, pista balizatzeko lanak hasi ziren. 1976an zentral elektrikoa eraiki zen. 80ko hamarkadaren bukaeran bi pistak hobetzeko neurriak hartzen dira Teknologia berria jarriz.
1991an 2.600 metro karratuko terminal berri baten lanak hasi ziren, eta horretarako terminal zaharraren zati bat bota egin zen. Terminal berria 1992koazaroaren 11an inauguratu zen ofizialki. 1993an kanpoaldean 340 ibilgailu, 24 alokairuzko ibilgailu eta 6 autobusentzako aparkaleku berri bat erikitzeko lanak hasi ziren, guztira 21.262 metro karratuko azalera hartuz.
Handipena
2005-2010 bitartean Iruñeko Aireportuak handitzeko lanak egin ziren. Handitze lan hauen barruan terminal berri bat, pistaren luzaketa, aparkalekuaren handiketa eta kontrol-dorre bat burutu ziren. Lan hauekin konpainia batzuen eskakizunak asetu ziren Boein 737 motako hegazkinak aireratu ahal izateko.[3]
Helmuga berrien azterketa
Nafarroako Gobernuak 2016ko urriaren 5ean aurkeztu zuen Iruñeko aireportuan bidaiari-eskari potentzialari eta aire-ibilbide berrien eragin ekonomikoari buruzko azterlana.
Azterlan horretan egiaztatu zen Paris-Charles de Gaulle, Frankfurt eta Amsterdam-Schipholeko aireportuetan ibilbide berriak ezartzeko eskaera nahikoa zegoela, eta horiek ekonomikoki bideragarriak zirela. Ikerketaren arabera, eskaerak aukera emango luke egunero joan-etorriko bi hegaldi egiteko eta hegazkinak Iruñean lo egiteko. Ikerketaren arabera, 160.000 eta 200.000 bidaiari artean ibiliko ziren urtero. Europarekiko lotura horiez gain, Josep Tarradellas Bartzelona-El Prat aireportuarekiko aire-ibilbidea ere bideragarritzat jo zuen, nahiz eta iraganean baino eskari txikiagoa izan.[4][5]
Horregatik, Nafarroako Gobernuak aireportu horietan lan egiten duten konpainiekin harremanetan jarri zen (Lufthansa, Air France-KLM eta Air Nostrum), eta horren ondorioz 2017ko azaroan Iruñea-Frankfurt aireko konexioa ezarri zen.[6][7]
Ezaugarri teknikoak
Iruñeko aireportuak 2010-eko azaroa-n berrikuntza multzo bat ireki zituen, aireportuaren artatze ahalmean bikoiztuz. Bidaiarientzako terminal berria eta kontrol dorre berria "Arquitectos Ayala"-k diseinatuak izan ziren, Nazioarteko Lehiaketa baten irabazleak izan baitziren.[8]
Terminal berria
Egungo bidaiarientzako terminala, 2010-eko azaroan irekia izan zena, 12 400 m²-ko azalera dauka. Bere barnean 9 fakturazio-mahai, ekipaje bereziendako beste bat, 2 segurtasun-filtro, 3 ontziratze-ate, ekipajea hartzeko 2 zinta eta ekipaje bereziendako beste zinta bat dauzka. Berrikuntza hauek ahalbidetzen dute urtero 1,1 milioi pertsona artaztea segurtasun eta kalitate maila altuenekin.
Terminal zaharra
Aireportuko terminal zaharra, bota egin ez dena eta egora onean mantendu dena, erabilia izan da hainbat pelikula eta telesailak grabatzeko. Horren eredu Antonio Cuadrie zuzendariaren Operación Concha 2017ko pelikula, Patricia Ferreiraren Thi Mai, rumbo a Vietnam 2018ko pelikula eta 2019an Nacho Alvarez zuzendutako Explota, explota pelikula dira.
Pista
Aireportuak 2407 metro luzerako asfaltoko pista (15/33) dauka, 2010-eko maiatzean jasandako200 metroko hanidpenaren ondorioz. Handipen honek ahalbidetzen du erreaktore hegazkinak, Boeing 737 motakoak, lurra hartzea edo aireratzea kargaz beteta eta tenperatura eta hezetasun maila desegokietan. Modu honetan hegazkin handiagoak lan egin dezakete aireportuan, eta distantzia handiagora dauden helmugekin ibilbideak ireki ahal izango dira.
Handipen lanen baitan, hegazkinentzako geralekua handitu egin da, 3 hegazkin handi, Airbus A320 motakoak, eta 5 tokiko hegaldientzako. Baita eraiki egin da biraketa-plataforma bat pistan Boeing 757 eta MD-88 motako hegazkinentzako.
Kontrol dorrea
2010-eko lanak direla eta, kontrol dorre berri bat eraiki zen 1500 m² eta 20 metro altuerakoa, garatutrako teknologiarekin ekipatuta segurtasun maila handiena ziurtatzeko.
Parking
Bidaiarientzako terminalaaren kanpoaldean ibilgailuentzako aparkaleku bat dago 657 lekuekin. 2010-ean handitu egin zen zeuden 539 lekuei 118 plaza gehituz.
Zerbitzuak
Iruñeko aireportuan hurrengo zerbitzuak eskaintzen dira:[9]
- Maletak plastifikatzeko makina
- Mugikortasun murriztutako pertsonendako bi topagune
- Edariak, kafeak eta snacks saltzen dituen makinen gunea
- Kotxeen alokairua
- Edoskitze sala eta haurrentzako jolas-gunea
- Kutxazain automatikoa
- Desfibriladoreak
- Lan eremua
- Telefono publikoa
Konexioak
Gaur egun hurrengo erak daude Iruñeko Aireportura iristeko:
Autobusa
Gaur egun ez dago autobus linea zuzenik aireportura iristen dena. Hala ere, terminaletik 800 metrotara 16 lineak, Noain eta Iruñea lotzen dituen autobus lineak, geltoki bat dauka. 2017ko azarotik 2019ko abuztura A lineak zuzenean konektatzen zituen aireportua, Autobus geltokia eta Iruñeko tren geltokia, baina taxi zerbitzu batengatik ordezkatua izan zen.[10]
Taxia
Aireportuak Iruñerriko Taxi Zerbitzuaren geltokia dauka terminalaren kanpoaldean, 2,55€-ko gehigarriarekin. Gainera, zerbitzu berezi bat dauka, Sarasate pasealekua hasiera edo helmugda duena, eta 0,70€/pertsonako prezioa dauka.[10][11]
Errepidea
Aireportura NA-6026 Aireportuko errepidearen bidez heltzen da. Errepide hau PA-31 lotuta dago, Talluntxe industrialdearen eta Noain artean. Errepide honen bidez era azkarrean iristen da A-15 / AP-15 autobiaraeta N-121 errepidera. Gainera, aireportutik hurbil pasatzen diren beste errepide garrantzitsuenak A-21 eta PA-30 dira. PA-31 errepidearen bidez Iruñeko erdialdera 10 minututan ailegatzen da Zaragoza etorbidearen bidez.Bidaiarien terminalaren kanpoaldean 657 ibilgailuentzako aparkalekua dauka.
Helmugak eta Airelineak
Berriak helmuga eta airelineekin
Helmugako aireportua | Airelinea | Hegazkina | Hasiera/Amaiera data | Oharrak |
---|---|---|---|---|
Bombardier CRJ-1000 |
2022/09/05 |
Helmuga berria |
Nazionalak
Hiria | Aireportua | Airelinea | Hegazkina | Maiztasuna |
---|---|---|---|---|
Balear uharteak | ||||
Eivissa | Eivissako aireportua | Air Nostrum (sasoikoa) | Bombardier CRJ-1000 | Al Ar Az Og Ol Lr Ig |
Menorca | Menorcako aireportua | Air Nostrum (sasoikoa) | Bombardier CRJ-1000 | Al Ar Az Og Ol Lr Ig |
Palma Mallorcakoa | Son Sant Joan aireportua | Air Nostrum (sasoikoa) | Bombardier CRJ-1000 | Al Ar Az Og Ol Lr Ig |
Kanariak | ||||
Kanaria Handia | Kanaria Handiko aireportua | Binter Canarias | Embraer E195-E2 | Al Ar Az Og Ol Lr Ig |
Katalunia | ||||
Bartzelona | Bartzelona-El Prat aireportua | Air Nostrum (Irailaren 5an hasiko da) |
Bombardier CRJ-1000 | Al Ar Az Og Ol Lr Ig |
Madrilgo Erkidegoa | ||||
Madril | Madril-Barajas aireportua | Air Nostrum | Bombardier CRJ-1000 | Al Ar Az Og Ol Lr Ig |
Nazioartekoak
Hiria | Aireportuaren izena | Airelineak | Hegazkinak | Egoera |
---|---|---|---|---|
Europa | ||||
Alemania | ||||
Frankfurt | Frankfurteko aireportua | Lufthansa | Airbus A319 | Ezeztatua |
Airelineak
Airelineak | Helmugak |
---|---|
Air Nostrum | Madril, Bartzelona (irailaren 5tik aurrera)
Sasoikoak: Mallorcako Palma, Eivissa, Menorca |
Binter Canarias | Kanaria Handia |
Lufthansa | Ezeztatuak:Frankfurt |
Estatistikak
Bidaiariak (2004-2022)
Azkenengo urteetako informazioa, bidaiari trafikoa, operazio eta zama kopuruari dagokionez:
Urtea | Bidaiarien kopurua | Aldaketa | Operazioak | Aldaketa | Karga (kg) | Aldaketa | Ref. |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2004 | 321.418 | ▼ 2,8% | 10.361 | ▼ 6,3% | 119.427 | ▼ -35,9% | [12] |
2005 | 342.614 | ▲ 6,6% | 10.482 | ▲ 1,2% | 138.754 | ▲ 16,2% | [13] |
2006 | 375.308 | ▲ 9,5% | 11.419 | ▲ 8,9% | 59.21 | ▼ -57,3% | [14] |
2007 | 500.097 | ▲ 33,2% | 13.442 | ▲ 17,7% | 47.455 | ▼ -19,9% | [15][16] |
2008 | 434.477 | ▼ -13,1% | 12.971 | ▼ -3,5% | 52.942 | ▲ 11,6% | [17][18] |
2009 | 335.612 | ▼ -22,8% | 11.690 | ▼ -9,9% | 44.578 | ▼ -15,8% | [18][19] |
2010 | 291.553 | ▼ -13,1% | 10.456 | ▼ -10,6% | 42.548 | ▼ -4,6% | [18][20] |
2011 | 238.511 | ▼ -18,2% | 9.604 | ▼ -8,1% | 34.162 | ▼ -19,7% | [18][21] |
2012 | 190.329 | ▼ -20,2% | 7.523 | ▼ -21,7% | 12.061 | ▼ -64,7% | [22][23] |
2013 | 159.090 | ▼ -16,4% | 5.843 | ▼ -22,3% | 2.822 | ▼ -76,6% | [23][24] |
2014 | 138.312 | ▼ -13,1% | 5.459 | ▼ -6,6% | 8.277 | ▲ 193,3% | [25] |
2015 | 148.561 | ▲ 7,4% | 5.702 | ▲ 4,5% | 4.279 | ▼ -48,3% | [26][27] |
2016 | 153.469 | ▲ 3,3% | 5.372 | ▼ -5,8% | 2.006 | ▼ -53,1% | [28][29] |
2017 | 165.604 | ▲ 7,9% | 5.683 | ▲ 5,8% | 7.293 | ▲ 263,6% | [30] |
2018 | 205.503 | ▲ 24,1% | 6.422 | ▲ 13,1% | 29.302 | ▲ 301,8% | [31][32] |
2019 | 242.520 | ▲ 18,0% | 6.135 | ▼ -4,5% | 22.170 | ▼ -24,3% | [33][34][35] |
2020 | 84.059 | ▼ -65,5% | 3.538 | ▼ -42,3% | 44 | ▼ -99,8% | [36][37] |
Aireportua martxan egon den urteetan aireportua izugarri garatu da. Adibidez 1973an, eguneroko hegaldiekin egindako lehen urte osoan, garraiatutako bidaiariak 29.600 izan ziren, 1977an, inauguratu eta 5 urtera, 86.000 bidaiariak, eta Noaingo aireportua 2008an 434.062 bidaiariek erabili zuten.[2]
Iruñeko aireportuak 2004 eta 2007 urteen artean bidaiarien hazkunde handia izan zuen, batez ere 2007 urtean, izan ere, urte honetan bidaiari kopuru maximo hisotrikoa lortu zuen. Aldiz, 2008-tik aurrera, bidaiarien galera gertatu zen, 2015 urtean bidaiariak irabaztera hasi zen arte.
2015-etik aurrera ikus daiteke nola Frankfurteko konexioa 2017-ko azarotik eta Kanaria Handiko konexioa 2019-ko urritik bidaiari kopurua nahiko haztea eragi duten.
2020-ko datuetan esan beharra dago Covid-19aren krisialdiaren eragina oso nabarmena izan dela, aurreko urteko bidaiariekin alderatuz, bidaiarien bi heren galdu egin ditu.
(*) Covid-19aren murrizketak direla eta. |
2020-ko hileroko datuak
Hilabetea | Bidaiariak | Aldaketa | Operazioak | Aldaketa | Karga (Kg.) | Aldaketa | Erreferentzia |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Urtarrila | 19.973 | ▲ 30,3% | 424 | ▲ 0,2% | 3 | ▼ -99,2% | [38] |
Otsaila | 20.710 | ▲ 32,8% | 509 | ▲ 2,2% | 34 | ▼ -98,9% | [39] |
Martxoa | 9.247 | ▼ -48,0% | 221 | ▼ -57,2% | 7 | ▼ -95,6% | [40] |
Apirila | 3 | ▼ -100,0% | 28 | ▼ -94,2% | 0 | ▼ -100,0% | [41] |
Maiatza | 49 | ▼ -99,8% | 95 | ▼ -83,1% | 0 | ▼ -100,0% | [42] |
Ekaina | 326 | ▼ -98,5% | 120 | ▼ -79,7% | 0 | - | [43] |
Uztaila | 4.048 | ▼ -83.8% | 375 | ▼ -39,0% | 0 | - | [44] |
Abuztua | 4.470 | ▼ -68,4% | 288 | ▼ -40,0% | 0 | - | [45] |
Iraila | 8.218 | ▼ -65,1% | 375 | ▼ 36,1% | 0 | - | [46] |
Urria | 6.581 | ▼ -72,4% | 391 | ▼ 27,9% | 0 | - | [47] |
Azaroa | 4.367 | ▼ -80,5% | 378 | ▼ 10,6% | 0 | - | [48] |
Abendua | 6.067 | ▼ -68,6% | 334 | ▼ -19,1% | 0 | - | [49] |
Guztira | 84.059 | ▼ -65,5% | 3.538 | ▼ -42,3% | 44 | ▼ -99,8% | [50] |
Iturria: Aena |
Eskari handieneko helmugak (2020)
Posizioa | Hiria | Bidaiariak 2019 |
---|---|---|
1 | Madril | 63.433 |
2 | Kanaria Handia | 9.088 |
3 | Frankfurt | 5.011 |
4 | Mallorcako Palma | 1.700 |
5 | Eivissa | 803 |
6 | Valentzia | 550 |
7 | Sevilla | 549 |
8 | Bartzelona | 457 |
9 | Iruñea | 445 |
10 | Vigo | 323 |
Iturria: Aena |
Erreferentziak
- «Presentación - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- «Dirección General de Obras Públicas. Gobierno de Navarra» www.cfnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
- «Historia - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- «Azterketa batek behar adina eskaera hauteman du Iruñeko Aireportuak Europarekin lotura izan dezan» www.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
- (Gaztelaniaz) PAMPLONA, EFE. (2016-11-08). «Ayerdi dice que hay "suficiente demanda" para nuevas rutas en el aeropuerto de Pamplona» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
- Senar, Joxerra. «Lufthansak Iruñea eta Frankfurt lotuko ditu» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-11-06). «Aterriza en Iruñea el primer vuelo de Lufthansa procedente de Francfort» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
- «José Blanco inaugura la nueva terminal del Aeropuerto de Pamplona | Ministerio de Transportes, Movilidad y Agenda Urbana» www.mitma.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- «Directorio de servicios A-Z - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-19).
- «ABUZTUAREN 1eTIK AURRERA, GELTOKIAK-AIREPORTUA "A" LINEAK ZERBITZUA EMATEARI UTZIKO DIO.» www.infotuc.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- «Transporte público - Aeropuerto de Pamplona - Aena.es» www.aena.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2004). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2005). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2006). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2007). .
- (Gaztelaniaz) Echeverría, Javier. (2015eko urtarrilaren 17a). «Bidaiarien zenbakia Noaingo aireportuan 1993-eko mailara erori egin da» Diario de Navarra.
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2008). .
- (Gaztelaniaz) «Vueling Noaingo aireportuan lan egiteari utziko dio» Diario de Navarra 2013ko irailaren 27a.
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2009). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2010). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2011). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2012). .
- (Gaztelaniaz) Europa Press. (2013ko urtarrilaren 10a). Diario de Navarra.
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2013). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2014). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2015). .
- (Gaztelaniaz) Europa Press. (2016ko urtarrilaren 12a). «Noaingo aireportuak gora egin du 2015ean» Diario de Noticias.
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2016). .
- (Gaztelaniaz) Europa Press. (2017ko urtarrilaren 11a). «Noaingo aireportuak %3,3 hazi egin da, 153.476 bidaiari lortu arte» Diario de Noticias.
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2017). .
- (Gaztelaniaz) (pdf) BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2018). .
- (Gaztelaniaz) Iruñeko Aireportuak %24,1 bidaiari irabazi ditu 2018-an, 205,503 bidaiariekin. 2019ko urtarrilaren 15a.
- (Gaztelaniaz) (pdf) BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2019). .
- Noaingo aireportuaren bidaiarien kopurua %18 igo egin da 2019an. 2020ko urtarrilaren 13a.
- (Gaztelaniaz) Diario de Noticias. Iruñeko AIreportuak 37.000 bidaiari irabazi zituen 2019an, %18-a. .
- (Gaztelaniaz) (pdf) BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN BEHIN BEHINEKO DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020). .
- www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Urtarrila). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Otsaila). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Martxoa). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Apirila). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Maiatza). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Ekaina). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Uztaila). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Abuztua). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Iraila). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Urria). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Azaroa). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020ko Abendua). .
- BIDAIARIEN, OPERAZIOEN ETA KARGAREN BEHIN BEHINEKO DATUAK ESPAINIAKO AIREPORTUETAN (2020). .
Ikus, gainera
- Iruñeko tren geltokia
- Iruñeko autobus geltokia
- Euskal Herriko aireportuak bidaiarien arabera
- Iruñerriko Taxi Zerbitzua
- Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
- (Gaztelaniaz) Aireportuaren webgunea AENAn.