Iruñarriko zutarria
Iruñarriko zutarria Nafarroako Iruñarri mendiaren hegoaldeko magalean dagoen zutarria da, gailurretik oso hurbil. Eratsun udalerriaren lursailetan dago.
Iruñarriko zutarria | |
---|---|
Erakurri – Mendaurko estazio megalitikoa | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Eratsun |
Koordenatuak | 43°06′02″N 1°48′40″W |
![]() | |
Altitudea | 995 m, itsas mailaren gainetik |
Arkitektura | |
Ondarea | |
1.000 metroko garaieran dago[1]. Ezkurra eta Zubieta udalerrien doan NA-170 errepideko bihurgune itxi batean (Eratsungo desbideraketatik hurbil) desbideratu eta sigi-saga goruntz gailurrera daraman mendi-pistaren azken zatitik 50 metrotara maldan behera ongi ikus daiteke, hortaz autoz nahiz oinez bertaratu daiteke.
Gaur egun zutarri honek duen ospea dela eta, mendi osoak Iruinarri edo Iruñarri izena hartu du, baina antzina Elazmuino edo Elazmuño deitzen zen.
- Iruñarri edo Elazmuino mendiko zutarria, atzean gailurra eta antenak ikusten dira.
Mitologia
Euskal mitologiarkin lotura duen kokalekua da, zutarriari buruzko hainbat kondaira edo kontakizun daudelarik. Dena den, bertako seinaleak Historiaurrekoa dela adierazten du.
Hainbat kondairen arabera Sansonek harritzar hau Donostiako Igeldo menditik edota Ultzamaldeko Beruete udalerriko Otsolako goilarretik hona jaurtiki omen zuen. Aldiz, beste batzuen esanetan Errolan edota jentilak izan omen ziren. Beste harritzar edo zutarrien kasuetan aipatu ohi den bezala, harkaitza bere jaurtiketa ibilbidean motz gelditu eta Euskal Pirinioetako txoko honetan erori omen zen.
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20100420073410/http://www.diariodenavarra.es/20090104/especiales/rincones-singulares/el-menhir-irunarri.html?val=0&sec=20090104 El menhir de Iruñarri, Lugares singulares. José A. Perales. Diario de Navarra egunkaria
Kanpo estekak
- El menhir de Iruñarri, Lugares singulares. José A. Perales. Diario de Navarra egunkaria. (Gaztelaniaz)