Iruña kafetegia (Iruñea)
Iruña kafetegia (gaztelaniaz: Café Iruña) Iruñeko kafetegi historiko eta ospetsua da, Gazteluko plazan dagoena, Nafarroa Garaiko hiriburuko alde zaharraren bihotzean. 1888an sortua, entzute handia du iruindarren artean.
- Artikulu hau Iruñeko kafetegiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Iruña Kafetegia».
Iruña kafetegia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′02″N 1°38′35″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1888 |
Kontaktua | |
Helbidea | Plaza del Castillo 44 31001 Pamplona |
Historia
1888an iruindar talde batek sortu zuen, Iruñean elektrizitate argiztaketa izan zuen lehenbiziko edaritegi edo komertzio-etxea izan zelarik, "San Fermin Bezperan ireki eta jendez lepo bete zen"[1]. Garaiko kroniken arabera bertako iruindar guztien bilgune nahiz kanpotarren topagune izan zen. Ernest Hemingway idazleak kafetegi hau mundu osoan zehar ospetsu bilakatu zuen.
Barnealdeak XIX. mendea eta XX. mende hasierako kafetegi dotore baten giro eta apaindurak ditu. Kanpoaldean berriz, Gazteluko Plazan bertan dauden mahaietan edozer edan edo jan daitekelarik.
Gamazada
1894ko otsailaren 18an, Gamazadako gertakarietan, manifestazio masibo eta erraldoi bat antolatu zen Castejónen.[2] Hori dela eta, Arana Goiri anaiak eta abertzale talde bat zekartzan tren berezi bat Bilbotik Iruñera ailegatu zen.[2] Sabino eta Luis Arana anaien talde abertzale hau manifestazio hartara batu eta bizkaitarrek nafarrenganako elkartasuna adierazten zuen honako esaldia zeraman pankarta ondo zuri eta hizki gorriduna erakutsi zuten:
« | Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra. - Bizkaitarrak agur eiten deutse Naparrei. Dios y Ley Vieja. - Vizcaya saluda a los Navarros..[2] |
» |
Pankarta hura, aurretik eta gau batez Iruña Kafetegian diseinatu eta Estanislao Aranzadi nafar diputatuaren Juana emazteak josi zuen.
1903an Bilboko hirian izen eta tankera bereko kafetegi bat ireki zen.
Iruditegia
- Iruña kafetegiaren barnealdeko ikuspegia.
- Kafetegirako sarrera.
- Gazteluko plazatik ikusia.
- Barnealdea.
- Atea eta emakumezkoen eskulturak.
- Eskailera.
- Barnealdea.
Ikus gainera
Erreferentziak
- https://web.archive.org/web/20100119043140/http://www.cafeiruna.com/cast/historia.asp Iruña Kafetegiaren historia bere webgunean ikusgai.
- (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia. Gamazada (La). Euskomedia.org.
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |
- Iruña Kafetegiaren webgunea (Gaztelaniaz) (Ingelesez) (Frantsesez)