Irrien Lagunak
Irrien Lagunak Pirritx, Porrotx eta MariMotots pailazoen inguruan sortutako enpresa bat da, webgune bat, merchandising produktuen marka eta Irria haurrentzako euskarazko aldizkaria ekoizten dituena.
![](../I/AnePirata_tokikom_700x700.jpg.webp)
Porrotx eta Ane Pirata pertsonaiak
Anabel Arraiza zen Ane Pirata pertsonaia jendaurreko emanaldietan eta, horrez gain, Irrien lagunak ekimenaren eta aldizkariaren kudeaketan ibili zen buru-belarri.[1] Behar bereziak dituzten haurren familien Euskal Herri osoko 30 bat elkarterekin aritu ziren lanean irrizaleak, Bizipoza elkartasun sarea ehuntzen.[2]
Erreferentziak
- Elortza, Oihana. (2015-05-08). «Herriko ikastetxeetara etorriko da Ane Pirata - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-02).
- Ilintzeta, Reyes. (2016-05-15). «Anabel Arraiza, aktorea: «Elkartasunaren bidez euskarara hurbildu nahi ditugu behar bereziak dituzten haurren familiak»» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-01-01).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.