Irratia.com
Irratia.com euskarazko lehen irrati digitala da, hots, interneten bidez emititzen duen irratia. Patxi Gaztelumendi larrabetzuarrak eta Jabi Zabala gorliztarrak sortu zuten 2000. urtean.

Patxi Gaztelumendi eta Fermin Muguruza elkarrizketan, irratia.com katearen estudioan.
Historia
"Tas-tas" irrati librearen estudiotik egin zuten lehen saioa, 2000ko azaroaren 1ean, Fermin Muguruza abeslariari telefonoz eginiko elkarrizketa batekin.
100. saioa ospatzeko, 2007ko abenduaren 5ean Bilboko Kafe Antzokiko oholtzatik emititu zuten.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.