Irlandar pilota
Irlandar pilota, Irlandako esku-huskako pilota edo pilota gaelikoa (irlanderaz Liathróid Láimhe, ingelesez Irish handball, handball, court handball, alley handball edo wall handball) Irlandako pilota joko autoktono edo gaelikoa da. Jokalariek (2 edo 4) pilota eskuarekin jotzen dute, jaurtikitako pilotak frontisaren aurka jotzen du. Helburua aurkariak pilota ezin itzuli izatea da.
Euskal pilotaren antz handia du, nahiz eta Irlandar pilotan pilotalekuaren neurriak askoz ere txikiagoak eta pilota beratzagoa izan. Gaelic Athletic Association edo Elkarte Atletiko Gaelikoak antolatzen ditu kirol honen txapelketa eta lehiaketak.
Pilotalekua
Irlandar Pilota 18 metro luzera eta 9 metro zabaleko pilotalekuan jokatzen da, 6 metroko garaiera duen frontisarekin. Pilotaleku gehienak itxiak dira (lau hormekin edo paretekin), baina hiru hormakoak ere badaude, nahiz eta denetan zaharrenak horma batekoak izan.
Frontisetik 4.5 metrotara marra bat kokatzen da, marra honek jokaldia hasi edo "sakatzera" doan jokalariak pilotaren potea eman dezakeen lekurik aurreratuena erakusten du. Marra horrek berak "sakatu" eta pilotak frontisean jo ondoren potea eman dezakeen lekurik atzeratuena ere erakusten du.
Halere eta lehen esan bezala irlandar pilotalekuaren neurriak eusko pilotalekuenak baina askoz txikiagoak dira, aldameneko irudian ongi ikus daitekeen bezala.