Irlandar diaspora
Irlandar diaspora (irlanderaz DiaspĆ³ra na nGael eta ingelesez Irish diaspora) Irlandatik kanpo bizi diren irlandarrak eta euren ondorengoak osatzen duten komunitatea da.
1700tik aurrera Irlandan jaiotako 9-10 milioi pertsonak emigratu zuten. Kopuru hori gaur egungo Irlandako biztanleria edota 1840ko hamarkadako 8,5 milioi etorkinen kopurua baina handiagoa da. Haien artean txiroenak Britainia Handira zuzendu ziren, bereziki Liverpool hirira; aldiz, ahal zuten gehienak, AEBetara joan ziren.
1840. urtea ondoren, Irlandako emigrazioa masiboa izan zen. 1890ean Irlandan jaiotakoen %40a jada atzerrian bizi zen. XXI. mendean mundu osoan irlandarren ondorengoak direla dioten gizasemeak 80 milioi inguru zenbatzen dira, haien barnean nagusiki irlandar etorkinen ondorengoak direla dioten 36 milioi estatubatuarrak daude.
XIX. mendearen bigarren erdialdekoe irlandar etorkin gehienen hizkuntza irlandera izan zen. Horrek bere ondorioak ekarri zituen, atzerrian irlanderaz idatzi, eta liburuak eta kazeta ere argitaratu baitzen, baina aldi berean, Irlandan bertan, irlanderaren ikaragarrizko hiztun galera suposatu zuen, atzerrira emigratu zuten irlandar etorkin askoren jatorria Gaeltacht edo irlandar hiztunen eramuak izan baitziren, maiz uharte osoko lurralde txiroenak zirenak.