Irlandar Brigada

Irlandar Brigada, Irish Brigade edo Irlandar Bandera (ingelesez: Irish Brigade) bezala ere ezaguna, Espainiako Gerra Zibilean matxinatutako tropa faxistei lagundu zieten irlandar boluntario talde bat izan zen. Unitatea Eoin O'Duffyren agindupean zegoen; aurretik jarrera ultrakatoliko eta antikomunistak zituen O'Duffy Army Comrades Association edo blueshirts erakundea sortua zuen Irlandan.

Cáceresko hotel hau, jatorriz Hotel Álvarez deitua, Eoin O 'Duffyren lehen egoitza izan zen.

Antolaketari eta garraioari dagokionez zailtasun ugari gainditu ondoren, O 'Duffyko taldea, 700 gizonez osatua, 1936ko amaieran iritsi zen Espainia frankistara, azaroaren 13an, zehazki Caceresko basera. Bere kopurua nahikoa ez zenez unitate militar autonomo bat osatzeko, eta ezin zenez beste boluntario-unitate handiago batean sartu, ez zegoelako, izan ere, O 'Duffyren brigada «Francoren bandora osorik batu zen boluntarioz osatutako indar antolatu bakarra zen», Atzerriko Legioan sartu zen, XV. Banderan.

Jaramako guduan, Andaluzian, gaizki-ulertu bat tarteko, beren bandoko Kanarietako batailoi falangistaren aurka aritu ziren borrokan. Halako akats gehiago, mozkorkeriak eta unitatearen barne-gatazkak tarteko, 1937ko apirila 13an Francok Irlandar Brigada disolbatu eta soldaduak bueltan Irlandara bidali zituen.

Erreferentziak

    Ikus, gainera

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.