Irlandako monumentu megalitikoak
Irlandako monumentu megalitikoak uharte hartan zehar dauden aurrehistoriako aztarnak dira.
Brú na Bóinne da multzo nagusia, Newgrange, Knowth eta Dowth guneetan banaturik. Meatheko konderrian kokatuta daude. Hortik hurbil, Tarako muinoa dago. Konderri berean, Loughcrew dago. Leinsterren ere, Brownshill trikuharria Carlowen dugu.
Connachten, bestela, Céide Fields daude Mayo konderrian, Dún Aonghasa eta Dún Dúchathair gotorlekuak Aran uharteetan (Galway konderria), Carrowkeel eta Carrowmore Sligon.
Munsterren, Uragheko harrien zirkulua dago Kerry konderrian, Poulnabrone trikuharria Claren, Grange harrespila Limericken eta Drombeg harrespila Corken.
Ulsterren, Grianan Aileachkoa Donegal konderrian, Beaghmoreko harrespilak Tyronen, Drumskinny Fermanaghen, Emain Macha Armaghen eta Giant's Ring Downen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez)Megalithuc Ireland.