Irlandako itsasoa

Irlandako itsasoa[1] (ingelesez: Irish Sea; irlanderaz: Muir Éireann / An Mhuir Mheann; Eskoziako gaeleraz: Mhuir Éireann; galesez: Môr Iwerddon; manxeraz: Y Keayn Yernagh; kornubieraz: Mor Iwerdhon; latinez: Oceanus Hibernicus) Irlandako uhartea eta Britainia Handia banatzen dituen itsasoa da. Irlandako itsasoa hegoaldetik Itsaso Zeltikoa eta San Jurgi kanala bitartez Ozeano Atlantikora lotzen da, eta ipar-mendebaldetik Iparraldeko kanalaren bitartez. Man uhartea itsaso honen erdi-erdian kokatzen da.

Irlandako itsasoa
Datu orokorrak
Motaitsaso
Sakonera262 m
EponimoaIrlanda
Geografia
Map
Koordenatuak53°43′18″N 5°10′38″W
Honen parte daIpar Ozeano Atlantikoa
Hidrografia
Betebidea

Itsaso honetan kostaldea daukate Eskoziak iparraldean, Ingalaterrak ekialdean, Galesek hego-ekialdean, Ipar Irlandak eta Irlandako Errepublikak mendebaldean.

Itsaso honek eskualdearentzat garrantzi handia du, batez ere ekonomia, garraioa, merkataritza, arrantza, itsas trafikoa eta energia eolikoaren sorkuntzaren ikuspuntutik. Aldi batez, bi uharteak lotuko zituen 80 kilometroko tunel baten eraikuntzaren inguruko eztabaida bat ere izan zen. Bi uharteen arteko urteko bidaiari kopurua 12 milioi pertsona da eta 17 megatona merkantzietak.

Jatorria

Orain dela 20.000 urte, Izotz Aroaren amaieraldera, baldintza klimatiko epelago batzuk iritsi zirenean sortu zen. Izotz Aroaren hasieran gaur egungo itsaso honen erdigunea ziur asko ur gezako laku bat izango zen, ondoren desglaziazioa gertatu eta inguruko itsasoaren urak gainezka egin eta laku hau bete zuen; honenbestez, lakua inguruko itsasoekin lotu eta ur gaziko itsaso bilakatu zen.

Uharteak

IzenaAzalera (km²)Postua (azal.)BiztanleakPostua (biz.)Herrialdea
Anglesey6750156.09202Gales
Man uhartea5720284.49701Man uhartea
Holy uhartea390313.57903Gales
Walney Island130411.38804Inglaterra
Lambay uhartea5.5405<1008Irlandako Errepublika
Bull uhartea306<2007Irlandako Errepublika
Ramsey uhartea2.58070-Gales
Bardsey uhartea1.7909<510Gales
Calf of Man2.50080-Man uhartea
Barrow uhartea1.50-2.61605Ingalaterra
Roa uhartea0.03-10006Ingalaterra
Ynys Gaint0.04-<1008Gales
Piel uhartea0.20-<510Ingalaterra
Ynys Castell0.006-<510Gales
Ynys Gored Goch0.004-<510Gales

Hiri eta herriak

Itsas erliebea eta portuak.
Postua Hiria/herria Konderria Eskualdea/probintzia Biztanleak Herrialdea
1 Dublin Dublin konderria Leinster 1.173.179 Irlanda
2 Liverpool Merseyside Ingalaterra ipar-mendebaldea 864.122 Ingalaterra
3 Belfast Antrim konderria Ulster 847.153 Ipar Irlanda
4 Blackpool Lancashire Ingalaterra ipar-mendebaldea 82.964 Ingalaterra
5 Morecambe Lancashire Ingalaterra ipar-mendebaldea 50.525 Ingalaterra
6 Birkenhead Merseyside Ingalaterra ipar-mendebaldea 49.242 Ingalaterra
7 Bangor Down konderria Ulster 41.011 Ipar Irlanda
8 Wallasey Merseyside Ingalaterra ipar-mendebaldea 43.656 Ingalaterra
9 Barrow-in-Furness Cumbria Ingalaterra ipar-mendebaldea 42.643 Ingalaterra
10 Crosby Merseyside Ingalaterra ipar-mendebaldea 41.789 Ingalaterra
11 Lytham St Annes Lancashire Ingalaterra ipar-mendebaldea 42.954 Ingalaterra
12 Drogheda Louth konderria Leinster 40.956 Irlanda
13 Dundalk Louth konderria Leinster 39.004 Irlanda
14 Morecambe Lancashire Ingalaterra ipar-mendebaldea 55.589 Ingalaterra
15 Bray Wicklow konderria Leinster 32.600 Irlanda
16 Colwyn Bay Conwy Clwyd 31.353 Gales
17 Thornton-Cleveleys Lancashire Ingalaterra ipar-mendebaldea 31.157 Ingalaterra
18 Douglas Man uhartea 27.938 Man uhartea
19 Carrickfergus Antrim konderria Ulster 27.903 Ipar Irlanda
20 Dún Laoghaire Dún Laoghaire–Rathdown Leinster 26.525 Irlanda
21 Fleetwood Lancashire Ingalaterra ipar-mendebaldea 25.939 Ingalaterra
22 Workington Cumbria Ingalaterra ipar-mendebaldea 25.207 Ingalaterra
23 Rhyl Denbighshire Clwyd 25.149 Gales
24 Whitehaven Cumbria Ingalaterra ipar-mendebaldea 23.986 Ingalaterra
25 Llandudno Conwy Clwyd 20.701 Gales
26 Wexford Wexford konderria Leinster 20.188 Irlanda
27 Larne Antrim konderria Ulster 18.775 Ipar Irlanda
28 Arklow Wicklow konderria Leinster 14.353 Irlanda
29 Aberystwyth Ceredigion Ceredigion 13.040 Gales
30 Holyhead Anglesey Gwynedd 11.431 Gales

Komunikabideak

Hortaz, itsaso hau maiz erabiltzen den komunikabide jendeztatua da, Britainia Handia eta Irlandaren arteko itsas lotura kopuru handiak dituelarik: Swanseatik Corkera, Fishguard eta Pembroketik Rosslarera, Caergybitik Dún Laoghairera, Stranraertik Belfast eta Larnera, eta Cairnryantik Larnera. Man uhartean geldiunea egiten duen Liverpool-Belfast itsas-linea ere badago.

Tunel proposamenak

Proposamen ugari egin dira Irlandako itsasoan tunelak egiteko, konexioa egiteko Britiania Handiaren eta Irlandaren artean. 21. mendeko proposamen bat izan da Rosslare eta Fishguard portuen arteko Tusker Tunnel delakoa egirekoa da, Irlandako Ingeniarien Institutuak 2004an proposatutakoa[2]. Beste ibilbide bat Dublin eta Holyhead artekoa da, 1997an Symonds ingeniarien enpresa britainiarrak proposatutakoa, eta trenez erabiliko litzateke[3]. Bata zein bestea 80 km inguruko tunela litzateke, munduko luzeena era honetako azpiegituretan, eta 20.000 milioi euro inguruko kostua izango luke.

Ipar Irlanda Eskoziarekin tunelez lotzeko proposamen bat 2018an bultzatu zuten Ipar Irlandako indar unionistek.

Ingurugiroa

Irlandako itsasoak kutsadura erradioaktibo latza jasaten du, batez ere sortu ziren lehendabiziko arma erradioaktibo britainiarrengatik, planta nuklearrengatik eta bai Sellafieldko energia estazioarengatik ere. Ustez denez lehendabiziko hamarkadetan itsaso honen ondoan 250 kg plutonio ezarri omen ziren. Gainera, Beaufort's Dyke gunea arma kimiko nahiz hondakin erradioaktiboen zabortegi gisara erabili zen. Halere, eta nahiz eta kutsadura hau egon, landaretza eta itsas-abereei dagokienez itsaso honek itzelezko interesa du.

Argazki galeria

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. (Ingelesez) «Tusker Irish sea tunnel» Politics.ie (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).
  3. (Ingelesez) «Plan to build rail tunnel under sea» independent (Noiz kontsultatua: 2022-03-29).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.