Irlandako Konstituzioa
Irlandako Konstituzioa (Eskoziako gaeleraz: Bunreacht na hÉireann; ingelesez: Constitution of Ireland) Irlandako Errepublikako oinarrizko legedia da. Konstituzio honen iturria demokrazia liberalan dago.
Irlandako Konstituzioa | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1937 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | Irlandako gaelera eta ingelesa |
Berez herrialde honetako bigarren konstituzioa da, 1922an onartutako Irlandako Estatu Askearen Konstituzioa ordezkatu baitzuen. Irlandako Konstituzioa 1937ko uztailaren 1ean erreferendum bidez onartu zen eta modu honetara bakarrik alda daiteke. Bi hizkuntzatan idatzia dago, irlanderaz eta ingelesez, edozein arazo edo gatazkari konponbidea emateko garaian teorian lehenbiziko bertsioak bigarrenaren gainetik legokeelarik, nahiz eta praktikan eta egunerokotasunean bigarren bertsioa erabiliena den.
Onarpena
1937ko ekainaren 14ean Dáil Éireann legebiltzarrak onartu eta 1937ko uztailaren 1ean erreferendum baten bidez eta bozka kopuru estu baten diferentziaz onartu zen. 1937ko abenduaren 29an indarrean sartu zen.
Konstituzio honen aurka bozkatu zuten alderdi politikoen artean Fine Gael, Irlandako Alderdi Laborista (opisizioan) eta Unionistak zeuden (azken horiek Commonwealth erakundearen defendatzaileak). Konstituzio honen alde bozkatu zutenen artean berriz Fianna Fáil eta errapublikar alderdiak zeuden (horien artean Sinn Fein).
Erreferendumean boto-emaileei burutu zitzaien lehenbiziko galdera honako hau izan zen: "Do you approve of the Draft Constitution which is the subject of this plebiscite?" (Plebiszitu honi buruzko Konstituzioaren proiektua onartzen al duzu?)
Hautesleak | Parteartzea (%) | Baliogabeak (%) | Alde (%) | Eurka (%) |
---|---|---|---|---|
1,775,055 | 1,346,207 (75.8) | 134,157 (10) | 685,105 (56.5) | 526,945 (43.5) |
Egitura
Konstituzioko testu ofiziala hitzaurre batez eta hamasei titulutan ordenatuak dauden 50 artikuluz osatua dago. Gutxi gorabehera 16.000 hitz ditu. Tituluak hurrengo hauek dira:
- 1. Nazioa An Náisiún, The Nation (1-3)
- 2. Estatua An Stát, The State (4-11)
- 3. Presidentea An tUachtarán, The President (12-14)
- 4. Legebiltzar Nazionala An Pharlaimint Náisiúnta, The National Parliament (15-27)
- 5. Gobernua An Rialtas, The Government (28)
- 6. Nazioarteko Harremanak, An Caidreamh Idirnáisiúnta, International Relations (29)
- 7. El Fiscal General An tArd-Aighne, The Attorney General (30)
- 8. Estatu Kontseilua, An Chomhairle Stáit, The Council of State (31-32)
- 9. Kontrolatzailea eta Auditore Nagusia, An tArd-Reachtaire Cuntas agus Ciste, The Comtroller and Auditor General (33)
- 10. Epaitegiak, Na Cúirteanna, The Courts (34-37)
- 11. Delitu Epaiketak, Triail i gCionta, Trial of Offences (38-39)
- 12. Oinarrizko Eskubideak, Bunchearta, Fundamental Rights (40-44)
- 13. Gizarte Politikako Errektore Nagusiak Buntreoracha do Bheartas Chomhdhaonnach, Directive Principles of Social Policy (45)
- 14. Konstituzioa Aldatzea, 'An Bunreacht a Leasú,Amendment of the Constitution (46)
- 15. Erreferenduma An Reifreann, The Referendum (47)
- 16. Irlandako Estatu Askearen Indargabetzea eta legeen jarraipena, Bunreacht Shaorstát Éireann a Aishhairm agus Dlíthe a Bhuanú, Repeal of Constitution of Saorstát Éireann and Continuance of Laws (48-50)
Kanpo estekak
- Irlandako Konstituzioa irlanderaz irakurgai (Gaeleraz)
- Irlandako Konstituzioa ingelesez irakurgai (Ingelesez)