Irish Heartbeat
Irish Heartbeat (Irlandako Bihotz Taupadak) 1988an Van Morrison abeslariak The Chieftains taldearekin plazaratu zuen musika-albuma da. Mercury Records konpainiak egin zuen eta Dublingo Windmill Lane Studiosetan grabatu zen. Albumaren ekoizleak Morrison eta Paddy Moloney izan ziren.[1] Denborak Irlandako benetako album klasikoa bihurtu du.
Irish Heartbeat | |
---|---|
Van Morrisonen eta The Chieftainsen albuma | |
Egilea(k) | Van Morrison eta The Chieftains |
Argitaratze-data | 1988 |
Izenburua | Irish Heartbeat |
Banatze bidea | binilizko disko |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika zelta eta folk rock |
Hizkuntza | ingelesa |
Diskoetxea | Mercury Records (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | Van Morrison's albums in chronological order (en) The Chieftains' albums in chronological order (en) |
Historia
Irish Heartbeat 1987ko iraila eta abendua artean eta 1988ko urtarrilean grabatu zen. The Chieftains eta Van Morrison urte batzuk lehenago bildu ziren Edinburgoko rock jaialdian. Morrisonen No Guru, No Method eta No Teacher albumaren promozio-biran, Belfasten elkartu ziren berriro, eta, ondoren, Morrisonek eta Paddy Moloneyk elkarrekin album bat grabatzeari buruz hitz egin zuten. Biek abesti-zerrenda bat adostu zuten, Morrisonek aurretik argitaratutako bi kantukin eta Irlandako musika tradizionaleko zenbait abestikin.
1987ko urrian, The Chieftainsek eta Van Morrisonek Belfasteko Balmoral Studioan jo zuten berriro, 1988ko San Patrizio Egunean zabalduko zen kontzertu batean.[2]
Abestiak
Albumak Irlandako zortzi abesti tradizionalak jaso zituen, bat gaelikoz; beste bi Van Morrisonen abestiak ziren: «Celtic Ray» eta «Irish Heartbeat». Gehienen moldaketak Van Morrisonek eta Paddy Moloneyk egin zituzten.[3]
A aldea
- "Star of the County Down 2:41
- "Irish Heartbeat 3:52
- "Tá Mo Chleamhnas Déanta" (My Match It Is Made) 3:31
- "Raglan Road" Patrick Kavanaghen moldaketa, 4:43
- "She Moved Through the Fair" 4:44
B aldea
- "I'll Tell Me Ma" 2:29
- "Carrickfergus" 4:23
- "Celtic Ray" 3:47
- "My Lagan Love" 5:19
- "Marie's Wedding" 3:17
Taldea
- Van Morrison: gitarra, bateria eta ahotsa.
- Paddy Moloney: Irlandako xirolarrua eta tin whistle.
- Martin Fay: biolin eta hezurrak.
- Derek Bell: arpa eta teklatuak.
- Kevin Conneff: bodhran eta ahotsa «Star of the County Down», «Tá Mo Chleamhnas Déanta» eta «I'll Tell Me Ma» abestietan.
- Matt Molloy: txirula
- Seán Keane: biolin
- Ciarán Brennan: kontrabaxu
- Mary Black: koroak «Marie's Wedding» eta «Tá Mo Chleamhnas Déanta» abestietan.
- Maura O'Connell: koroak «Marie's Wedding» abestian.
- June Boyce: koroak «Celtic Ray», «Irish Heartbeat» eta «Marie's Wedding» abestietan.
Bibliografia
- Heylin, Clinton (2003). Can You Feel the Silence? Van Morrison: A New Biography. Chicago Review Press. ISBN 1-55652-542-7.
- Hinton, Brian (1997). Celtic Crossroads: The Art of Van Morrison. Sanctuary. ISBN 1-86074-169-X.
- Rogan, Johnny (2006). Van Morrison: No Surrender. Vintage Books. ISBN 978-0-09-943183-1.