Irisarri

Irisarri[2] ([iʁ̞is̺aʁi]) Nafarroa Behereko erdialdeko udalerri bat da, Arberoa eskualdekoa.

Irisarri
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofizialaIrissarry
AuzapezaXabier Lacoste (2008-2014)
Posta kodea64780
INSEE kodea64273
Herritarrairisartar
Kokapena
Koordenatuak43°15′25″N 1°14′01″W
Map
Azalera26,39 km2
Garaiera149 – 839 metro
Demografia
Biztanleria597 (2018:  −8)
Dentsitatea32,82 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 20,25
Ugalkortasuna[1] 49,64
Ekonomia
Jarduera[1]% 80,19 (2011)
Desberdintasuna[1]% 3,95 (2011)
Langabezia[1]% 4,25 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 28,59 (2010)
Erabilera% 5,18 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1150

Geografia

Ingurune naturala

Errobi ibaira isurtzen den Lakako erreka udalerritik igarotzen da. Baita azken honen ibaiadar batzuk ere: Elhurreko erreka, Oihanhandia erreka, Gatarriko erreka eta Larhaneko ura.

Udalerri mugakideak

Etxeak eta auzoak

  • Baigura
  • Pagotzona
  • Basaburu
  • Otsateheta
  • Etxalgi
  • Oihanhandi
  • Plaza

Historia

Irisarriren jaiotza, enkomienda zen Ospitalearen eta bere otoizlekuaren eraikitzearekin gauzatu zen izan zen XII. mendean, 1150. urtearen inguruan. Hasieran Jerusalemeko enkomienda izanik, Ospitalea 1530. urtearen inguruan Maltako enkomienda bihurtu zen.

1350ean Irisarrin 23 etxe zeuden, denak bi izan ezik enkomiendaren menekoak ziren, zeinean jaunak egiten zituen agintari eta administratzaile lanak.

1607. urtean, Irisarriko jaunak, Martin de Larreak, Ospitalearen berreraikuntzari ekin zion, ospitalea Nafarroa Behereko eraikinik ederrenetarikoa bihurtuz. Otoizlekua ere berriztatua izan zen eta Donibane eliza bihurtu. Eliza sakonki eraldatua izan zen 1860an.

Ondarea

Herrian eraikin desberdinak ikus daitezke, asko XVII. mendekoak. Hona hemen eraikin garrantzitsu batzuk:

  • Gazteluzaharrean, Baigura mendian, kastro bat dago.
  • San Joan Bataiatzailearen eliza Irisarriko parrokia eliza da. Elementu zaharrenak XV. eta XVI. mendetakoak dira. Kanpoko arkitektura eta ezkila dorrea ikusgarriak dira.
  • Ospitalea etxea, XII. mendean eraikia, egungoa XVII. mendeko eraikina da. Egun Ondarearen Hezkuntza Zentroa da.
  • Irisarriko bidegurutzea, Ospitalearen alboan (ipar-mendebaldean) kokaturiko gurutzea monumentu izendaturik dago.
  • Bidegaina baserria, XVII. mendekoa.
  • Zaldunbidea baserria.
  • Gazteluberria jauregia.
  • Iturraldea baserria, XVIII. mendekoa.

Ekonomia

Herriko ekonomia, laborantzan dago oinarriturik
Urtero herrian egiten zen ahari azokak ospe handia zuen.[3]

Demografia

Irisarriko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Kultura

Udalerria Errobiko bidean dago kokaturik, Donejakue Bidearen aldaera batean. Bide hau, erromesek Baionatik Nafarroako bidea hartzeko erabiltzen zuten, era honetan, Donibane Garazitik Pirinioak gurutzatzeko.

Argazki galeria

Irisartar ospetsuak

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 122. arauaː Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Philippe Veyrin, Les Basques,Arthaud 1975. 44. orrialdea

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Joseba Aurkenerena: «Irisarriko kabalkada eta tobera: berritzearen indarra».
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.