Iribe jauregia
Iribe jauregia Gipuzkoako Azkoitia udalerrian dagoen dorretxe bat da. 1964ean Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua izan zen. Azkoitiko Alde Zaharran eta Urola ibaia zeharkatzen duen zubiaren alboan dago, Balda plazan eta Errekalde etxearen alboan.
Iribe jauregia | |
---|---|
Iribe jauregiaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Azkoitia |
Koordenatuak | 43°11′N 2°19′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1514 (egutegi gregorianoa) |
Arkitektura | |
1514ean eraiki zen eta gotiko, pizkunde eta barroko estiloko arkitektura du.
Eraikina
Eraikin bakartua da, aski garaia (lau solairukoa), eta oinplano angeluzuzena du. Harlanduxkaz egina dago, eta gutxi landua badago ere, itxura ona du.
Aurreko aldean, beheko solairuan, arku bat ageri da, zertxobait zorroztua, eta beste sarbide bat ere badu, modernoagoa. Solairu nagusian, lehenengoan, lau bao konopial ditu, oso handiak. Solairuarteak eta ganbarak leiho dinteldunak dituzte, interes handirik gabeak.
- Lehio baten xehetasuna.
Eskuineko aldean, solairu nagusiko balkoiak nabarmentzen dira (ezkerrekoak arku konopiala du). Gainerako aldeetan, ez dago elementu interesgarririk. Burdin lan guztiak barrokoak dira.
Eraikin hau berritu egin zuten, eta egun oso ongi dago. Zati batean jendea bizi da urte guztian, eta bestea hutsik egoten da zenbait alditan. Barruko aldea oso interesgarria da. Badirudi, lehen udal ordezkariak hautatzeko bilerak eraikin horretan egin zituztela anaidiek.
Ikus gainera
- Gipuzkoako kultura ondasunak