Papua (probintzia)
Papua (indonesieraz: Provinsi Papua) Indonesiako 34 probintzietako bat da. Ginea Berria uhartearen mendebaldeko erdi ia osoa hartzen du, mendebaldeko muturra salbu; azken hau Mendebaldeko Papua probintzia da gaur egun. Horrezaz gainera, Biak, Sorenarwa, Saja Ampat, Salawati, Waigeo eta Misool uharteak ere hartzen ditu. Probintziaren zatirik handiena menditsua da. 319.036 kilometro koadroko eremua du, eta 2014an 3.897.764 biztanle zituen[1]. Hiriburua Jayapura da.
Papua Provinsi Papua | |||
---|---|---|---|
Indonesia | |||
Administrazioa | |||
Estatua | Indonesia | ||
Izen ofiziala | Propinsi Irian Jaya Propinsi Irian Jaya Timur Propinsi Irian Barat | ||
ISO 3166-2 | ID-PA | ||
Hiriburua | Jayapura | ||
Governor of Papua (en) | Lukas Enembe (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 2°30′S 138°30′E | ||
Azalera | 319.036 km² | ||
Mugakideak | Highland Papua (en) , Central Papua (en) , Mendebaldeko probintzia eta Sandaun | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.034.956 (2022) | ||
Dentsitatea | 12 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Hizkuntzak | Indonesiera, papuar hizkuntzak | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Matrikula | DS | ||
www.papua.go.id |
- Artikulu hau Indonesiako probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Papua».
Ekonomia
Biztanle gehienek antzinako bizimodua daramate. Petrolioa, kobrea eta intxaur muskatua dira esportatzen diren gai nagusiak.
Historia
1828an Herbehereetako gobernuak Ginea Berriaren mendebaldea bere inperiora bildu zuen. Merkataritzarekin zerikusia zuten jardueretan aritu ziren herbeheretarrak bertan. Bigarren Mundu Gerran, japoniarrek uhartearen zati hori ia osorik beretu zuten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.