Irene Vallejo Moreu
Irene Vallejo Moreu (Zaragoza, 1979) espainiar filologoa eta idazlea da.[1]. Beste sari batzuen artean, 2020ko Espainiako Saiakera Sari Nazionala jaso zuen, El infinito en un junco (Infinitua ihi batean) liburuagatik.[2]
Irene Vallejo Moreu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Irene Vallejo Moreu |
Jaiotza | Zaragoza, 1979 (44/45 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Zaragozako Unibertsitatea Florentziako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta filologoa |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Ibilbidea
Filologia Klasikoan doktorea da Zaragoza eta Florentziako unibertsitateetan.[1] Haren lana egile klasikoen ikerketan eta hedapenean oinarritzen da: esate baterako, Heraldo de Aragón egunkarian parte hartzen du, antzinako eta gaur egungo irakaspenak batera aurkeztua. Lan horren ondorioz, bere asteroko zutabeen bi bilduma liburu argitaratu ditu, El pasado que te espera eta Alguien habló de nosotros.[3]
Lan hori bere literatur jardueran uztartzen du. 2011n lehen eleberria argitaratu zuen, La luz sepultada suspense istorioa.[4]Haren bigarren eleberriak, Contraseña argitaletxeak argitaratutako El silbido del arquero izenekoak, garai mitikoetan kokatutako abentura eta maitasun istorioa aurkezten du, beti ere egungo gatazkak gogora ekarriz.[5] Haur eta gazte literatura ere landu ditu José Luis Canok ilustratutako El inventor de viajes lanarekin eta Lina Vila margolariaren laguntzaz argitaratutako La leyenda de las mareas mansas kondairarekin. [6]El mal invisible kontaketa Hablarán de nosotras (2016) narratzaile aragoiarren antologian azaltzen da.
2020an, Saiakera Sari Nazionala eman zioten, El infinito en un junco liburuagatik. 1975ean sortu zenetik, sari hori jaso duen bosgarren emakumea da (lehena Celia Amorós filosofoa izan zen, 2006an). [7][8]
Lanak
- Terminología libraria y crítico-literaria en Marcial (2008)
- El pasado que te espera (2010)
- La luz sepultada (2011)
- El inventor de viajes (2014)
- La leyenda de las mareas mansas (2015)
- El silbido del arquero (2015)
- Alguien habló de nosotros (2017)
- El infinito en un junco (2019): euskaraz, Infinitua ihi batean, Fernando Reyren itzulpena.
- El infinito en un junco-ren adaptazio grafikoa (2023)[9]
- La leyenda de las mareas mansas (2023)[9] [10]
Sariak
- Los Nuevos de Alfaguara (1997) Bosgarren Literatur Lehiaketa
- Búho '97 Saria Urteko Aragoiarrentzat
- Sociedad de Estudios Clásicos Saria Ikerketa Lanik onenarentzat (2005)
- Novela Histórica Ciudad de Zaragoza Nazioarteko Sariaren Epaimahaiaren Arreta Berezia (2012)
- Sabina de Plata Saria (2017)
- Ojo Crítico Narratiba Saria (2019)[11]
- Los Libreros Recomiendan Saria (2020), ez fikziozko kategorian, El infinito en un junco lanarengatik.
- Espainiako Saiakera Sari Nazionala (2020), El infinito en un junco lanarengatik.
- Jose Antonio Labordeta (2020) Literatur Saria
Erreferentziak
- Aragón, Heraldo de. «"Los griegos y los romanos entendían el deseo como una fuerza cósmica"» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- «Irene Vallejo, premio nacional de ensayo por el bestseller 'El infinito en un junco'» www.elconfidencial.com 2020-11-04 (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- Aragón, Heraldo de. «Irene Vallejo presenta el libro 'Alguien habló de nosotros'» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- Aragón, El Periódico de. «Irene Vallejo retrata la Zaragoza de 1936 en 'La luz sepultada'» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- «Irene Vallejo: El conocimiento de los clásicos ilumina mucho nuestra perspectiva del presente» Aragón Digital (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
- (Gaztelaniaz) Sabina, Club de Opinión La. (2017-05-28). «Pilar Zaragoza e Irene Vallejo Premios Sabina 2017» La Sabina (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
- (Gaztelaniaz) Aguilar, Andrea. (2006-10-17). «El feminismo de Celia Amorós gana el Premio Nacional de Ensayo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
- (Gaztelaniaz) Aragón, Heraldo de. «Irene Vallejo gana el premio El Ojo Crítico de narrativa por 'El infinito en un junco'» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
- (Gaztelaniaz) Arco, Antonio. (2023-09-10). ««Los libros me devolvían la autoestima que me quitaban mis compañeros»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
- (Gaztelaniaz) «Irene Vallejo recrea en «La leyenda de las mareas mansas» el mito de Ceix y Alcíone» La Voz de Galicia 2023-08-22 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
- (Gaztelaniaz) «Irene Vallejo recibe el Premio de No Ficción 2020 de Las librerías recomiendan» www.libreriasdezaragoza.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-18).
Kanpo estekak
- Irene Vallejoren twitter orria
- Irene Vallejoren Facebook orria
- Irene Vallejori elkarrizketa Youtuben 2020