Irene Pujadas

Irene Pujadas i Farré (Sant Just Desvern, 1990) emakumezko idazle katalan bat da. Butxaca aldizkarian eta argitalpen-sektorean lan egin du. Diari Ara egunkarian kolaboratzailea izan da (Ara llegim), bai eta beste hedabide digital batzuetan ere, hala nola La Llançan, Núvolen edo La Directan[1]. Branca aldizkariaren sortzaileetako bat da. Els desperfectes izeneko ipuinekin katalanezko Documenta narratiba saria irabazi zuen 2020ko azaroan eta Ciutat de Barcelona saria 2021ean[2]. Documenta sariaren epaimahaiko kideen esanetan "estilo garbi eta sutsua, hizkuntza findua eta bizi-bizia du, eta belztasun eta zantarkeria ukitu bat, oso osasungarria."

Irene Pujadas
Bizitza
JaiotzaSant Just Desvern, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Angle Editorial
Jasotako sariak

Twitter: irenepujadas Edit the value on Wikidata

Els desperfectes lana gaztelaniara eta euskarara[3] itzulita dago.

Erreferentziak

  1. (Katalanez) «Irene Pujadas | Participants» Kosmopolis (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  2. (Katalanez) Cervantes, Xavier. (2022-01-27). «Irene Pujadas i Edgardo Dobry, premis Ciutat de Barcelona en literatura catalana i castellana» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  3. Gorraiz, Uxue Rey. «Hildakoez gaizki hitz egitea» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.