Irene Montalá
Irene Montalá (Bartzelona, 1976ko ekainaren 18a) kataluniar aktore oso ezagunda da, batez ere, El internadon Rebekaren papera egiteagaitik, El barcon Juliaren papera eta La verdaden Alicia izateagaitik. Telesail honetaz gain serie eta film gehiago ere egin ditu oso ezagunak izan direnak.
Irene Montalá | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Irene Montalà |
Jaiotza | Bartzelona, 1976ko ekainaren 18a (47 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ama | Mercè Montalà |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
irenemontala.es | |
Biografia
Bartzelonako Nou Barris auzoan jaio zen 1976an. Mercè Montalà aktorea Irene Montaláren ama da, bere ama oso ezaguna da El cor de la ciutat-en parte hartzeagatik eta Julia Roberts, Michelle Pfeiffer eta Emma Thompson bezalako aktore estatubatuar ugari interpretatzeagaitik besteak beste.[1] Txiqui Berrando eta Manuel Lillorekin antzezpena ikasi zuen. Dantza eta kantu ikasketak ere baditu baina gaur egun aktorea da eta ez du asko dantzatzen eta abesten. Bere ama hizkuntzak gaztelania eta katalana dira, baina ingelesa eta frantsesa ere ikasi ditu. Hizkuntza hauek sakon dakizki.
Aktorearen ibilbidea hasi zuen Kataluniako telesail autonomikoetan, Poblenou, Estació d'enllaç eta Temps de silenci bezalako telesailetan.[2]Zineman, Fausto 5.0 Álex Ollé (2001), Cédric Klapisch-en Una casa de locos (2002) eta Paco Mir-en Lo mejor que le puede pasar a un cruasán (2003) aktore-multzoren parte izanik.
2002an, Por palabras seriean parte hartu zuen Bárbara gisa, baina azkenean ez zen seriea egin. Bere lehenengo paper errepikakor bat Mirall trencat seriean izan zen, non Sofía, protagonistaren alaba antzeztu zuen.[3] 2004ean Cuéntame como pasón agertu zen Mila izanez (Toni Alcántara-ren neska-laguna bezela).[4] 2006 eta 2007 bitartean TV3 kateak emititutako Mar de fons filmaren protagonista bat izan zen baina 2006an María Ripoll zinemagilearen Tu vida en 65' filmeko protagonista ere izan zen.[5]
2007an telebista nazionalera itzuli zen Telecionco RIS Científica telesailarekin, eta balorazio baxuagatik berritu ez zena. [6]2008an Herederos telesailaren bigarren denboraldirako sinatu zuen, Lehenengo canalean (La 1), kate publikoko serie arrakastatsuan eta hori egin zuen Concha Velasco edo Carme Elías bezalako aktore handiekin.[7]
Benetan ezaguna egin zen 2009an Antena 3 kateko misteriozko seriean El internado-n sinatu zuenean. El internadoko irakasle baten papera egin zuen.[8]
Telesailetan parte hartzeaz gain, hainbat pelikulata ere egin ditu. Horietako batzuk hauek dira: Marie Noëlle eta Peter Sehr-en La mujer del anarquista , Gerry Livelyren Body Amour , Alain Gomisen Andaluzia, David Ciurana eta Ángel Penalvaren Todo está en el aire, Brian Yuznaren Rottweiler eta Felipe Vegaren Nubes de verano, eta interpretazio horregaz 2004an aitortu zuen Turia Billboard Award saria aktore errebelazioarentzat.[3]
2010etik 2013ra, El barco seriean parte hartu zuen, Antena 3 sare pribatuan, Julia Wilsonen paperarekin. Montalà, itsasontzian bidaiatzen duen zientzialari bat antzeztu zuena, serieko protagonistetako bat izan zen, besteak beste, Juanjo Artero, Mario Casas eta Blanca Suárezekin batera.[9] 2013an Alpha filma estreinatu zuen, benetako gertaeretan oinarrituta, non Soniaren papera egin zuen.[10]
2014an Perdona si te llamo amor filmeko bigarren mailako aktoreen parte izan zen. [11]Horrez gain, Hermanos telesaila ere estreinatu zuen, Telecincokoa.[12] 2016an Isabel Osorio antzeztu zuen Carlos Rey emperador Espainiako telesail historikoan.[13] Zineman, Víctor Conderen La clave de la felicidad estreinatu zituen.[14][15]
2017an TV3ra itzuliko zan, Nit i dia thriller-aren bigarren denboraldian parte hartzeko.[16] 2018an Telecincoko La Verdad saioan aritu zen, Alicia Costa inspektorea antzezten.[3] Presunto Culpable aktoreen parte izan zen Antena 3 eta Felix Movistar+-tik.[17][18]
Teatroko obra asko ere egin ditu Primera plana, Fedra, Lulú edo El Criant besteak beste.[19]
Filmografia
Zinema
Urtea | Izenburua | Helbidea | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1996 | Una piraña en el bidé | Carlos Pastor, José Picazo | África | AKtore-multzo |
1998 | Amic/Amat | Ventura Pons | Alba | |
2001 | Fausto 5.0 | Àlex Ollé, Isidro Ortiz | Marta | |
2002 | Una casa de locos | Cédric Klapisch | Neus | |
2003 | Lo mejor que le puede pasar a un cruasán | Paco Mir | Carmela | |
2004 | Nubes de verano | Felipe Vega | Marta | |
Rottweiler | Brian Yuzna | Ula | Protagonista | |
2005 | Las muñecas rusas | Cédric Klapisch | Neus | Aktore-multzo |
A ras de suelo | Carlos Pastor | Valentina | Protagonista | |
2006 | Tu vida en 65' | María Ripoll | Carolina | Aktore-multzo |
Todo está en el aire | David Ciurana, Ángel Penalva | Ana | Protagonista | |
2007 | Body Armour | Gerry Lively | Anna | Aktore-multzo |
Andalucía | Alain Gomis | Dounia | ||
2008 | La mujer del anarquista | Marie Noëlle, Peter Sehr | Pilar | |
2012 | Insensibles | Juan Carlos Medina | Anaïs | |
2013 | Alpha | Joan Cutrina | Sonia | |
2014 | Asmodexia | Marc Carreté | Ona | |
Perdona si te llamo amor | Joaquín Llamas | Elena | ||
2016 | Las invasoras | Víctor Conde | Invasora | Protagonista |
La llave de la felicidad | Roger Delmont | Andrea | Aktore-multzo |
Labur metraiak
- Nunca digas (2011).
- 72 horas
- Una noche en el Cósmico (2021)
Telebista
Urtea | Serie | Kanala | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|---|
1994 | Poblenou | TV3 | Júlia Canals | Aktore-multzo |
1995 | Rosa | Júlia Canals | 2 kapitulu | |
Estació d'enllaç | Iona | 1 kapitulu | ||
1996 | Rosa, punt i a part | Júlia Canals | Serie-txikia | |
Rosa, la lluita | Júlia Canals | 2 kapitulu | ||
Sitges | Sara | 1 kapitulu | ||
1997 | La Grand Batre | TV3 | Faustine | TV film |
1998 | Laura | TV3 | 1 kapitulu | |
2001 | Temps de silenci | Ingrid | ||
Carles, príncep de Viana | Brianda | TV film | ||
2002 | Night club | Greca | ||
Mirall trencat | Sofía Valldaura | Aktore-multzl | ||
2003 | Iris TV | Sara Fuentes | TV film | |
Tempus Fugit | Mònica | |||
2004 | De moda | Telemadrid | Natalia | |
2004-2005 | Cuéntame cómo pasó | TVE | Mila | Aktore-multzo |
2005 | L'ombre d'un crime | Cécile | Tv film | |
2006-2007 | Mar de fons | TV3 | Judit Blanchard | Protagonista |
2007 | RIS Científica | Telecinco | Ana Galeano | |
2008-2009 | Herederos | TVE | Mónica | Aktore-multzo |
2009-2010 | El internado | Antena 3 | Rebeca Benaroch | Protagonista |
2010 | Alakrana | Telecinco | Patricia | Serie-txikia |
2011-2013 | El barco | Antena 3 | Julia Wilson | Protagonista |
2014 | Hermanos | Telecinco | Esther | Aktore-multzl |
2015 | Nico & Sunset | 3 kapitulu | ||
2016 | Carlos, Rey Emperador | TVE | Isabel de Osorio | Aktore-multzl |
2017 | Nit i dia | TV3 | ka | |
2018 | Félix | Movistar+ | Natalia | 4 kapitulu |
La verdad | Telecinco | Alicia Costa | Protagonista | |
Presunto Culpable | Antena 3 | Elena | Aktore-multzo | |
2019 | Sí, quedo | Irene | Protagonista |
Antzerkiak
- Primera plana.
- Fedra.
- Lulú.
- El criat.
Programak
- Jo què sé (2011).
- Password (2010).
- Atrapa un millón (2011).
Publizidadea
- Estrella Damm - La feina ben feta (2009).
- Casa dels Xuklis (2010).
Zariak
Urtea | Kategoria | Zaria | Emaitza |
---|---|---|---|
2005 | Espainiako aktorerik onena ezagutarazte | Cartelera Turia | Irabazlea |
2012 | Telesaileko emakumezko aktore onena | Neox Fan Awards | Irabazlea |
2013 | Telesaileko emakumezko aktore onena | Celebrities Awards | Irabazlea |
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) BARCELONA, CARME ESCALES /. (2015-07-14). «Mercè Montalà, actriz: «Vivir en la calle de la Llibertat me parecía maravilloso»» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Katalanez) Serret, Alexandra. (2014-04-27). «‘Poblenou’, vint anys després» Ara.cat (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) «Irene Montalà, la actriz que enamoró a Jon Kortajarena» La Vanguardia 2018-10-05 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2015-05-05). «De Marta a Melek: las mujeres de Toni Alcántara» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) Cendros, Teresa. (2006-07-13). «María Ripoll aborda la muerte en clave vital» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) «José Coronado: "RIS apela a la inteligencia del espectador"» Vertele 2007-09-21 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- «'Herederos' vuelve con nuevas tramas de poder, envidias, traiciones y amores» web.archive.org 2019-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Ingelesez) «HOLA! USA: Celebrity news, royals, entertainment and lifestyle» HOLA (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- Press, Europa. (2011-02-03). «Irene Montalá, la misteriosa científica de 'El Barco'» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) noticias, Cine maldito. Trailer para el thriller policiaco Alpha. (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) «Irene Montalà nos habla de su papel de 'novia a la fuga' en 'Perdona si te llamo amor'» Vertele 2014-06-10 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Daniel Grao, Irene Montalà y Aura Garrido se suman a 'Hermanos'» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2015-09-01). «La 1 estrena 'Carlos, Rey Emperador', la ficción que descubre a uno de los hombres más poderosos de la Historia» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) «‘Las invasoras’: Extraterrestres lesbianas invaden la España yeyé» La Vanguardia 2016-10-11 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Ingelesez) ALENXANDRA JIMÉNEZ Y MIQUEL FERNÁNDEZ EN LA PELÍCULA “LA LLAVE DE LA FELICIDAD”, DE ROGER DELMONT | El Blog de Cine Español. 2015-10-24 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Katalanez) Candel, Pablo. (2017-02-16). «Més realisme a la segona temporada de ‘Nit i dia’» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) FormulaTV. «¿Quién es quién en la serie 'Presunto culpable'?» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) ELMUNDOTV. (2018-04-05). «Movistar+ estrena Félix la nueva serie de Cesc Gay con Leonardo Sbaraglia» ELMUNDOTV (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
- (Gaztelaniaz) FormulaTV. «Cinco nuevos personajes se incorporan a la quinta temporada de 'El internado'» FormulaTV (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).