Irene Ibaibarriaga

Irene Ibaibarriaga Ormaetxea (Ermua, Bizkaia, 1918ko otsailaren 9a - 2014ko abuztuaren 12a) euskal erraketista profesionala izan zen.[1][2]

Irene Ibaibarriaga
Bizitza
JaiotzaErmua, 1918ko otsailaren 9a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2014ko abuztuaren 12a (96 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria

Biografia

Lehen urratsak

Sasoi hartan Euskal Herrian erraketista asko sortu ziren, pilotarako zaletasun handia baitzegoen. Eta horietako asko Eibarko frontoietan ikasitakoak ziren. Irene Ibaibarriagak Eibarko Txantxa-zelai frontoian ikasi zuen erraketan. Eibar beste herri batzuk baino irekiagoa zen, ez hain katolikoa; sozialistak eta errepublikanoak ziren nagusi. Emakumeek askatasun gehiago zuten, nahiz eta, batzuek begi onez ikusi ez kirol hau. Mugimendu handiko frontoia zeukan. Hiru pilota eskola sortu zituzten, eta pilotarien harrobia bihurtu zen Eibar.[3]

Erraketistak

Erraketista ibilbidea

Harrobi hartako Ireneri laster etorri zitzaion jokatzen hasteko eskaintza. 15 urte zituela, Madrilera joan zen pilotan. Han zebilen bere ahizpa Poli profesional gisa jokatzen. Heldu eta laster egin zuen Irenek debuta. Espainiako Gerra Zibila hasi baino lehen, Madrilgo Chiqui-jai eta Madrid frontoian jardun zuen. Ameriketara jokatzera joateko eskaintzak ere jaso zituen, baina ez zituen onartu. Gerra garaiko egoera zaila kontuan izanik, Valentzian jokatu zuen, ondoren Bartzelonan. Irenek bere ahizparekin osatzen zuen bikotea. Ahizparen heriotza baina, errebeskada izugarria izan zen. Halere, Irenek jokatzen jarraitu zuen, Madrid frontoian, eta udara batzuetan, Donostiako Gros auzoan zegoen frontoira ere etortzen zen jokatzera.

Erraketari agur

Istripua izan zuen frontoian. Belarrian pilotakada bat jaso eta erraketari agur esan behar izan zion.[4]

Omenaldiak

  • 2003ko abenduaren 26an Ermuan ospatutako IV. Pilota Egunean omendua izan zen herriko beste erraketistekin batera. Oroigarri bat eman zitzaion, zera zioena: “IRENE IBAIBARRIAGA, jaso ezazu Ermuar danon esker ona, raketista munduan egin duzun ibilbide luze eta emankorragaitik”.
  • 2013ko ekainaren 8an Irurako Frontoian VII. Emakume Pilotari Egunean omendu zuten, zenbait erraketistarekin batera.[5]

Erreferentziak

  1. «Eskelak» Gara 2014ko abuztuaren 13a (Noiz kontsultatua: 2018ko azaroaren 12an).
  2. «Emakume erraketistak - Aintzinako lanbideak» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  3. «Azken erraketistak, mende hasierako kirolari profesionalak» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).
  4. https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/aintzinako-lanbideak/irene-ibaibarriaga >
  5. (Gaztelaniaz) VII. Emakumea Pilotari Eguna – Pelota Vasca. (Noiz kontsultatua: 2021-02-08).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.