Irene González

Irene González Basanta (Coruña 1909 - ibidem.1928) 1920ko hamarkadako futbol-jokalaria izan zen.[1] Coruñako talde federatu batean jokatzen zuen, bere izena zeraman taldean: Irene C.F. 1928an tuberkulosiaz gaixotu eta hil egin zen. Espainiako eta Galiziako futboleko lehen jokalaritzat harzen da.[2]

Irene González

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIrene González Basanta
JaiotzaCoruña, 1909ko martxoaren 26a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCoruña, 1928ko apirilaren 9a (19 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Posizio edo espezialitateafutbol atezaina

Ibilbidea

Ibilbidearen hasieran, Racing-Athletic,haur-taldean— Irenek aurrelari gisa jokatzen zuen, baina, Irene C.F. kluba sortu zuenean, hura kapitain izatera pasatuko zen, eta atezain posizioan jokatu zuen.[2]

1925. urtearen hasieran, 16 urte betetzeko hilabete batzuk falta zirenean, argazki bat atera zioten, ezagutzen den bakarra. Jertse zuri batekin, bonboidun galtza beltzekin eta futbolean aritzeko zapatekin ikus daiteke. Jokatzen ikusi zutenek diote atezain handia zela Irene, eta oso zaila zela hari gola sartzea.[1]

Irene F.C.rekin Coruñako haur-lehiaketetan jokatu zuen, eta 1925eko ekainetik irailera txapelketa bat antolatu zuen eta 18 klubek parte hartu zuten. Lagunarteko hainbat topaketatan ere parte hartu zuen.[3]

Eritasuna

1927ko udazkenean, tuberkulosiaz gaixotu zen, eta gaixotasun horrek jokalekutik aldendu zuen. Baliabide gutxirekin aurkitu zen eta bere tresna urriak bahian eman behar izan zituen medikazioa, elikadura eta alokairua ordaintzeko.[2]

Urte bereko azaroan, bertako egunkariek beren egoera larria eta pairatzen zituen arazoen berri eman zuten, eta horren ondorioz, berehala sortu zen jendearen elkartasuna. Coruñan, Ferrol eta Betanzosko zaleen arteko bilketak egin ziren futbol-partidetan, eta ongintzako zenbait partida jokatu ziren. Hango diru-bilketa osoa eman zioten.[4]

Horri guztiari esker, Irene indarberritu ahal izan zen, baina hilabete batzuk geroago, bat-batean hil zen bere etxean, tuberkulosiak utzitako arrastoengatik.[5]

Erreferentziak

Bibliografia

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.