Irene Bau

Irene Bau (Madril, 1968ko urriaren 7a) bizkaitar antzezlea da. Madrilen jaio arren, oso umetan heldu zen Bilbora, eta han eman zuen haurtzaroa hogei urte zituela berriz Madrilera itzuli zen arte, hango Antzerki Eskola batean Arte Dramatikoa ikastera.

Irene Bau
Bizitza
JaiotzaMadril, 1968ko urriaren 7a (55 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0061622 Edit the value on Wikidata

Euskal zuzendari gazteen film labur askotan parte hartu du, besteak beste Kepa Sojoren Cien maneras de hacer pollo al txilindron (1997) eta Looking for Txentxo (1998) goraipatuetan. 90eko hamarraldi hasierako hainbat film arrakastatsutan lan egin zuen Enrique Urbizuren Cómo ser infeliz y disfrutarlo (1993) eta Álvaro Fernández Armeroren Todo es mentira (1994) filmetan, esaterako; eta hurrengo urteetan ere jarraitu du zinemagintzan: Ernesto Telleriaren Menos que cero (1995), Fidel Corderoren La fabulosa historia de Diego Marín (1996) eta Paco Rodríguezen Quince (1997) filmetan, hain zuzen ere. Telesailetan ere lan egin du.

Baina bere esparrurik kutunena antzerkia da, eta horretan dihardu 1986tik gaur arte. Guztira hamaika lanekin parte hartu du, eta zuzendari ezagunenekin aritu da. 1992 eta 1996an, esaterako, Gerardo Mallak zuzenduriko El Pícaro, aventuras y desventuras de Lucas Maraña Fernando Fernán Gómezen lanean, eta Neil Simonek idatzitako Bienvenida a casa antzerki-lanetan lan egin zuen, eta 2000. urtean, kasu bietan Mercedes Lezcanoren zuzendaritzapean, Mercé Rodoredaren Mujeres eta J. Saundersen Otoño en familia antzeztu ditu.

Erreferentziak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.