Iraultzaren plaza (Habana)
Iraultzaren Plaza, gaztelaniaz plaza de la Revolución Habanako (Kuba) plaza nagusia da. Fulgencio Batista diktadoreak haren eraikuntza agindu zuen, orduan "plaza Cívica", euskaraz "Gizalegezko plaza" izenarekin, baina plazaren ospea 1959ko iraultzaren oroimenez eskainia izan ondoren zabaldu da, Fidel Castrok sortutako erregimenaren benetako ikurra izan baita. Iraultzaren plazak hiritarren mugimendu handiak ezagutu ditu eta, date berezietan, Castrok han egiten zituen bere hitzaldi luzeak. Plazaren kokapena Habanan estrategikoa da, Paseo eta Rancho Boyeros ibilbideetan, Vedado auzoan.
Ezaugarriak
Bere 72.000 m²ekin, munduko plaza handienetariko bat da. Plaza honetan elementu nagusia, zalantzarik gabe, Juan José Sicre eskultorearen José Martíri eskainitako oroitarria da. Beste lementu deigarria Barne Ministerioaren eta Banco Metropolitanoren fatxadetan ikusten diren irudiak. Biak Korda argazkilaritzaren lanetan oinarrituta daude eta Enrique Ávilak duten forma eman zien. Lehenengoa Che Guevararena izan zen, eta "Hasta la victoria siempre" (Garaipena lortu arte beti) lemarekin dago. 2009an Camilo Cienfuegosena, iraultzaren beste protagonista handia, inauguratu zen; bigarren hau Banco Metropolitanon dago kokatuta.[1]
Gertakizun batzuk
Esan dugun bezala plaza hau mobilizazio handien testigu izan da baina baita ere beste motatako eginkizunen testigu:
- 2009ko irailaren 20an, Juanes abeslari kolonbiarrak bultzatuta, Mugarik Gabeko Bakea bigarre kontzertua egin zen hemen. Kontzertu hartan Juanesekin batera beste hamalau abeslari eta teldeek hartu zuten parte.
- 2015eko irailaren 20an Frantzisko aita santuak ia milioi bat pertsonen aurrean meza eman zuen. Raúl Castro eta Cristina Kirchner bertan egon ziren.
- 2016ko azaroaren 29an, Fidel Castroren heriotzaren ondoren, omenaldi erraldoia eskaini zitzaion plaza honetan. Omenaldi hartan, besteak beste, Raúl Castro, Jacob Zuma, Evo Morales, Nicolás Maduro, Alexis Tsipras, Rafael Correa, Roosevelt Skerrit, Salvador Sánchez Cerén, Daniel Ortega, Danilo Medina, Enrique Peña Nieto, Juan Carlos Varela, Hage Gottfried Geingob, Abdelmalek Sellal izan ziren. Hurrengo egunean, plazatik beratik Santiago de Cubako Santa Ifigenia hilerrira eramateko Fidelen errautsak atera ziren; bidai horrekin 1959an egin zuen Askatasunaren Karabana gogorarazi nahi zuten.[2]
Galeria
- Kubako Antzoki Nazionala.
- Che Guevararen irudia barne ministerioan.
- Fidel Castro Iraultzaren plazan.
- Cienfuegosi omenaldia.