Iratxe Retolaza Gutierrez

Iratxe Retolaza Gutiérrez[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1977ko urtarrilaren 20a - ) gipuzkoar literatura-kritikaria eta literatura-ikertzailea da.[2] Euskaltzain urgazlea da, eta UEUko Literatura sailburua izan da urteetan.

Iratxe Retolaza Gutierrez

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIratxe Retolaza Gutierrez
JaiotzaDonostia, 1977ko urtarrilaren 20a (47 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jardueraksaiakeragilea, literatura-kritikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Udako Euskal Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: iratxe-retolaza-gutierrez-00 Literaturaren Zubitegia: 663

Emagin elkarteko kidea izanik, 2012tik aurrera irakurle-taldeak eta gogoetak gidatu ditu euskal literaturaz eta pentsamendu feministaz. (Trans)feminismoa Pertsona, jende, talde eta mugimendu ugariren kezka-iturri dela . Ekintza eta pentsamendu (trans)feminista garatzen, eraikitzen eta hedatzen ari diren pertsona eta kolektibo batzuk bildu ditugu, eta irakurlea ohartuko denez, askotarikoak dira ahots horiek.[3]

Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea ere izan da, 2006tik 2021era bitarte euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen.

Ibilbidea

Euskal Filologia ikasi zuen EHUn, eta doktorego ikasketak egiten dihardu EHUn eta Santiago de Compostelako Unibertsitatean literaturaren alorrean.

Iratxe Retolaza 2011an ikastaro batean (Queer literatura).

2007an Amaia Alvarez Uria, Gema Lasarte eta Josune Muñozekin batera Literatur Kritika Feminista sustatzeko Sareinak taldearen sortzaile izan zen. Taldekidea izan zen EDO! argitaletxean, egun Emagin elkarteko kide da.[4]

Genero azterketak egin izan ditu literaturan,[5] eta hamaika hitzaldi eta ikastaro eskaini ditu literaturari buruz.[6] Adibidez, 2009tik aurrera Emakumeen Jabekuntza Eskolatan aritzen da dinamizatzaile-lanetan eta batik bat euskal literaturaren eta euskal kulturaren inguruko ikastaroak gidatu ditu. 2012. urtetik aurrera Donostiako Emakumeen Etxean bi irakurle-talde gidatzen ditu: bata, euskal literaturaren ingurukoa; bestea, pentsamendu feministaren ingurukoa.

Honako egunkari, aldizkari eta irratietako kolaboratzaile izan da, batik bat euskal literatura garaikidearen inguruko iruzkinak eginez: Berria,[7] Jakin,[3] El País,[8] Euskadi Irratia.[9] Idatz & mintz, Grial, A trabe de ouro, Hegats,…[2][10]

Euskaltzain urgazlea

Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2013ko otsailaren 22an. Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa Batzordean parte hartu zuen 2001tik 2017ra arte.[11]

Literatura-irakasleen irakaslea

Literaturaren irakaskuntzaren inguruko hainbat ikastaro, saio eskaini ditu UEUn, baita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterretan ere (HUHEZIn eta UPV/EHUn).

Bigarren Hezkuntzan literatura irakasteko materialak atondu ditu hainbat egitasmotan. Esate baterako, honako testu-liburu edo material hauetan:

  • Jon Elorduik eta Kirmen Uribek koordinaturiko Hitzen Kutxa liburukietan parte hartu zuen. Cenit argitaletxearekin argitaratu zituzten, 2004an Oinarrizko maila. Iruzkin garatuak, eta 2010ean Maila nagusia. Iruzkin garatuak.
  • Euskara eta Literatura. DBH 3. Literaturaren historia. Irakaslearen liburua (Ibaizabal, 2013)
  • Euskara eta Literatura. DBH 4. Literaturaren historia. Ikaslearen liburua (Ibaizabal, 2013).
  • Euskara eta Literatura. Batxilergoa 1 (Ibaizabal, 2022), Itsaso Garmendiarekin batera.[12]
« Hezkuntzatik sortuko ditugu euskaraz hitz egiten duten eta ulertzen duten pertsonak baina euskarazko literatura irakurriko ez dutenak, musika entzungo ez dutenak edo euskarazko zinema ikusiko ez dutenak?  »

—Iratxe Retolaza[13]

Idazlanak

Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 50 lan baino gehiago erakusten ditu.[14] Horien artean bere liburu aipagarrienak hauek dira:

  • Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte. Gatazka armatuaren irakurketa feminista. Ibai Atutxa Ordeñana-rekin. (2021)[15]
  • Egungo euskal komikiaren historia (UPV/EHU, 2017). Jon Batti Kortazar Uriarte-rekin.[16]
  • Literaturaren historia DBH 4 (2017) Literaturaren historia DBH 4, ikaslearen materiala (2017)
  • Literaturaren historia DBH 3 (2017) Literaturaren historia DBH 3, ikaslearen materiala (2017)
  • Egungo euskal eleberriaren historia [arg.] (2017, UPV/EHU).[17]
  • Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat (Emagin/EHBF, 2015) Edurne Epelde eta Miren Arangurenekin batera atondu zuen liburua.
  • Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak (EDO!, 2013) Isa Castillorekin batera bilduma kolektiboa koordinatu zuen.[18]
  • Euskal Literaturaren Antologia 1: Erdi Arotik Errenazimentura (2015, Euskaltzaindia) Iñaki Aldekoa Beitia eta beste batzuekin.[19]
  • Egungo euskal eleberriaren historia (2007)[20][21]
  • Malkoen mintzoa|Malkoen mintzoa: Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza (2002, Utriusque Vasconiae)[22]
  • 90eko hamarkadako narratiba berria, literatur kritika (2001, Labayru)[23]

UEUkidea

Udako Euskal Unibertsitateko Literatura sailburua izan da urteetan, Amaia Serranorekin batera.

Hamaika hitzaldi eta ikastaro eskaini ditu literatura, Euskal Herria eta emakumeari buruz.[24]

  • Maskara-jolasak euskal nobelagintzan: gatazkei saiheska begiratzeko kokapen literarioak (2021)
  • Virginia Woolf, pentsamendu bat norberarena.(2021)
  • Wikipedia elikatzeko manerak: gogoetak genero-ikuspegitik (2021)
  • Sarrera-hitzak: Kultur kritika feministaren erronkak. Amaia Serrano Mariezkurrenarekin (2020)
  • (Euskal) Kulturak hezkuntza zeharkatzeko manerak (2019)
  • Testu-lantegia: egiletasunaren eszenaratzeak (2018)
  • Genero Ikerketetatik Literatur Teoria Feministara (2017)   
  • Testu lantegia: Euskal Literatura eta Literatura Kritika Feminista. Hauekin: Amaia Serrano Mariezkurrena eta Ibon Egaña Etxeberria (2016)
  • Gatazka euskal literaturan: berrirakurketa feministak (2015)
  • Euskal imajinario kulturala: herritartasunak eta genero identitateak. Hauekin:  Amaia Alvarez Uria(2014)
  • Laburpena eta azken gogoetak. Honekin: Amaia Serrano Mariezkurrena (2014)
  • Euskal musika larrutuz: gorputz adierazpenak eta gorputz irudikapenak euskal musikan. (esperientziak). Hauekin: Itsaso Gutierrez Retolaza (2013)
  • Euskal komikigintza eta euskal literatur sistema: euskal komikiaren historia literario baterantz (2007)
  • Amak, maitaleak, gudariak eta ispiluak?: emakumea euskal gatazka hizpide duten eleberrietan (2005)
  • Anton Txekhov, ipuingile (2002)

Deiturak

26 urte bete zituen arte, Gutiérrez Retolaza zituen abizenak. 26 urte zituelarik abizenen ordena aldatu zuen.[25]

Erreferentziak

  1. Abizena Retolaza idaztea euskal herritar honen aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Erretolatza edo Retolatza onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Iratxe Retolaza Gutierrez. Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).
  3. «Iratxe Retolaza Gutierrez - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
  4. klitto!. «“Azken urteotan feminismoaren plazaratzean aldaketa gertatu da, eta hori nabari da literatur plazan ere”» Klitto! (Noiz kontsultatua: 2018-12-11).
  5. «Amaia Serrano eta Iratxe Retolaza: “Egiletzaz teorizatu izan denean, genero neutroa hartu izan da ardatz gisa: autorea=gizona” – UEU365» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-10-02).
  6. «Iratxe Retolaza eta Ibon Egaña (2017/02/20)» Bilbo Zaharra Euskaltegia 2017-02-01 (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
  7. Iratxe Retolaza. Azken artikuluak. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-01-12).
  8. www.zurgai.com
  9. Iratxe Retolaza, Harkaitz Cano | Euskadi Irratia|Arratsean | EiTB Audioak. EITB (Noiz kontsultatua: 2018-01-12).
  10. 'Querr literatura aztergai', Iratxe Retolaza eta Ibon Egañaren solasaldia. Kulturklik 2017-02-15 (Noiz kontsultatua: 2018-01-12).
  11. Iratxe Retolaza Gutierrez euskaltzain urgazlea. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2018-01-13).
  12. «Euskara eta Literatura - Batxilergoa 1 | Ibaizabal» www.ibaizabal.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
  13. Aperribai, Julen. «Euskal dimentsioa faltan» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-16).
  14. Iratxe Retolazaren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>170 produktu).
  15. «'Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte'-ren aurkezpena, Donostian» El Diario Vasco 2022-04-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
  16. Egungo euskal komikiaren historia. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitateko, Argitalpen Zerbitzua [2017] ISBN 9788490826294..
  17. Egungo euskal eleberriaren historia. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua [2007] ISBN 9788483739037..
  18. Lumagorri. (2019-08-01). «Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak» Lumagorri (Noiz kontsultatua: 2022-11-09).
  19. Aldekoa Beitia, Iñaki, Gorka Aulestia Txakartegi, Jon Casenave, Sebastian Garcia Trujillo, Jean Haritschelhar, Jon Batti Kortazar Uriarte, Karlos Otegi Lakunza, Txomin Peillen Karrikaburu, Iratxe Retolaza Gutierrez, Ana M. Toledo Lezeta, Patri Urkizu Sarasua. (2015). Euskal Literaturaren Antologia 1: Erdi Arotik Errenazimentura. Euskaltzaindia ISBN 978-84-843211-9-1..
  20. Euskonews. (2009). «Aipamena. Egungo euskal eleberriaren historia» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
  21. Egungo euskal nobela eta zinema. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2009 ISBN 978-84-9860-270-8. PMC 733828300. (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
  22. Gutierrez Retolaza, Iratxe. (2002). Malkoen mintzoa Arantxa Urretabizkaia eta eleberrigintza. (1. argit. argitaraldia) Utriusque Vasconiae ISBN 8493163279..
  23. Gutierrez Retolaza, Iratxe. (2001). 90eko hamarkadako narratiba berria: literatur kritika. Labayru Ikastegia ISBN 8489816727..
  24. «Iratxe Retolaza Gutierrez. Hitzaldiak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-05).
  25. Roque Eguzkitza, Iñigo. (2012-03-07). «Abizenak» Idazkola (Noiz kontsultatua: 2020-11-26). Ikus Iratxe Retolazak berak Iñigo Roqueren idazkiari egindako oharra, orriaren azpialdean, 2012ko martxoaren 9an.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.