Irati Majuelo
Irati Majuelo Itoiz[1] (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1993) nafar bertsolaria, itzultzailea eta euskara teknikaria da.
Irati Majuelo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1993 (30/31 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Biografia
Bertsolari ibilbidea
Hezkuntza arautuan bertsolaritza ezagutu zuen bertsolari honek, Txantreako Bertso Eskolan eta Gasteizeko Unibertsitateko Bertso Eskolan ikasi izan du bertsotan. Bertsoen munduan murgildu zenetik hainbat txapelketetan parte hartu izan du. Gaztetan Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, bertso paper edizioan 2005, 2008 eta 2009an eta bat bateko edizioan 2007, 2010 eta 2011an. Txapelketa horretan 2007 eta 2011an txapeldunorde izan zen, 2007an txikien mailan eta 2011an gazteen mailan eta horrek Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartzeko aukera eman zion, nahiz eta ez zen sailkatu.
2011n hartu zuen parte lehenengoz Nafarroako Bertsolari Txapelketan eta horren harira Gaztezulo aldizkariak elkarrizketa motz bat egin zion[2]. 2017an eta 2019an berriz ere hartu zuen parte txapelketan finalera heltzeko aukerarik izan ez zuen arren.
2012an Bardoak: Nafarroako taldekako bertso ekimenean Julio Soto eta Unai Uberetagoenarekin batera "Desterratuak" izenpean jokatu zuen. 2014an Erika Lagoma, Haizea Beruete eta Saioa Alkaizarekin jokatu zuen "12 obario eta 11 pedrada" izenarekin. 2016ko edizioan ere parte hartu izan zuen.
Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatutako hainbat sariketa eta txapelketan parte hartu izan du; Bertsokabi Sariketan, Mariano Izetan eta Xalto Sarian besteak beste. Beste hainbat sarietan ere parte hartu izan du: Abra Saria, Berritxu Saria, Bertsokatu Txapelketa, Bertxoko Sariketa, Erniarraitz Saria, Lizardi Saria eta Xenpelar Saria.
2016an Mexikon bi jaialditan parte hartu zuen Nerea Ibarzabal eta Ane Labaka Mayozekin batera; Jornada Iberoamericana de niños y jóvenes poetas, troveros y versadores eta Festival de Decimistas y Versadores de Latinoamerica y el Caribe.
Itzultzaile
Itzulpengintza ikasketak egin zituen Gasteizen eta hainbat lan argitaratu ditu Argia aldizkarian 2018 eta 2019 urteetan[3]. Horietan artean daude 2019ko martxoan greba feminista dela eta argitaratu zuen Ertzak gainezka, erdigunea hartzeko[4] non Iazko Greba Feministak "Hemen gaude!" ozen esateko balio izan bazuen, esan dezaket aurtengoaren oihua "Eta asko dugu esateko!" izan dela bezalako esaldiak topa ahal ditugun, edota bertsolaritzaren ikerketa soziologikoa den Bigarren boom aroa[5].
Euskara teknikari
- 2018an Euskara teknikaria izendatu zuten Izarbeibarko mankomunitatean euskara sustatzeko helburuarekin[6]
Sariak
- 2017an Egile Berriendako Literatur Lehiaketan lehenengo saria eskuratu zuen, Hareazko gabiltza poesia lanarekin.
Bertso arloko lorpenak
Txapelketak
Erreferentziak
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Irati Majuelo - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- all_powerful_Oz. «Irati Majuelo: Barcina jarriko nuke bertsotan» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- «Argiako egilea: Irati Majuelo Itoiz» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- «Ertzak gainezka, erdigunea hartzeko» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- «Bigarren boom aroa» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- «Mancomunidad de Valdizarbe» www.mancomunidadvaldizarbe.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (19. 2005) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (19. 2007. Altsasu) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (22. 2008) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (24. 2010) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Mariano Izeta (4. 2010. Elizondo) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Berritxu Saria (16. 2011. Berriatua) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Abra Saria (11. 2012. Getxo) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Xenpelar Saria (24. 2018. Errenteria) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bardoak : Nafarroako taldekako bertso ekimena (3. 2016) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsokabi Sariketa (1. 2017) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Lizardi Saria (42. 2018. Zarautz) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (21. 2007) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Hernandorena Saria (7. 2012) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bardoak : Nafarroako taldekako bertso ekimena (1. 2012) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsokatu Txapelketa (4. 2014. Gasteiz) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Nafarroako Bertsolari Txapelketa (43. 2017) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Mariano Izeta (8. 2018. Elizondo) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Nafarroako Bertsolari Txapelketa (40. 2011) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Berritxu Saria (17. 2012. Berriatua) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Xalto Saria (10. 2011) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertsokatu Txapelketa (2. 2012. Gasteiz) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa (25. 2011) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Bertxoko Sariketa (6. 2012) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
- Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Erniarraitz Sariketa (6. 2012) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).