Irati Idiakez
Irati Idiakez Lopez (Getaria, Gipuzkoa, 1996ko urriaren 22a) kirolaria da, snowboarderra.[1]
Irati Idiakez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Getaria, 1996ko urriaren 22a (27 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Jarduerak | |
Jarduerak | snowboarderra |
Parte-hartzailea
|
2021ean Snowboard egokituko Munduko Kopako probetan nagusi, Finlandiako Pyhan-en.
Biografia
Iratik Gaztetan futbolean jardun zuen, ordoren herriko kiroldegiko ikastaroetan parte hartu zuen. Eskia ez zen hurbileko kirola izan, harik eta 2017an Txilen izandako autobus istripu batek bizitza aldatu zion arte. Zoritxarreko istripu hartan eskuin besoa galdu zuen. [2]Ebakuntza ondoren eta oraindik ere errehabilitazioan zebilela, informazio bila hasi zen. Gorputzean desorekak ez izateko, kirola egitea oso garrantzitsua zela esan baitzioten, eta Euskadiko Federaziora jo zuen. Handik gutxira, Espainiako Eski Federaziotik deitu zioten esanez jakin zutela istripua izan zuela, eta ea haiekin probatu nahi zuen. Vaqueira-Bereten (Lleida, Herrialde Katalanak) egonaldi bat antolatu zuten. Ordura arte ez zekien egokitutako snowboarda existitzen zenik ere![1]
Egun bertan du bizitokia denboraldi osoan zehar. Sierra Nevadan [Andaluzia, Espainia] lehiatu da Espainiako Txapelketan.[1]
Lorpenak
- 2021ean Snowboard egokituko Munduko Kopako probetan nagusi, Snowboardean hasi eta hiru urtera. Finlandiako Pyhan-en jokatu ziren bi probak irabazi zituen. Pyhan, Finlandia iparraldeko Lappi eskualdean dagoen parke nazionalean, egindako Munduko Kopan. Boardescross modalitatean lehiatu eta bi probetan garaile.[3][4][5][6]
- 2021.eko otsailean Sierra Nevadan, Espainiako Txapelketan 3. postua lortu zuen.
- 2023.eko martxoan La Molinan (Girona) Munduko Txapelketan. Bi domina lortu zituen Snowboardeko Munduko Txapelketan, bata urrezkoa eta bestea zilarrezkoa. [7]
Sariak
- 2020an Deusto Valores en el Deporte Saria jaso zuen [8]
Omenaldiak
- Gipuzkoako Foru Aldundiaren omenaldia jaso zuen, Lucas Eguibarrekin batera, munduko snowboard txapeldun gisa, 2021eko martxoan.[9][10] [11]
Erreferentziak
- Ugartemendia, Unai. ««Kontrola galduta joan arren, aurrera egiteko gaitasuna izaten dut beti»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- «Irati Idiakez, la promesa del snowboard adaptado» El Correo 2021-01-29 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-02-16). «Irati Idiakez txapeldun Snowboard egokituko Munduko Kopan» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- «irati idiakez archivos» Artzape (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- «Irati Idiakez Munduko Kopako proba batean nagusi, Snowboardean hasi eta hiru urtera» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- «Snowboardeko Munduko Kopako proba irabazi du Irati Idiakez getariarrak» Urola Kostako Hitza 2021-02-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- «Irati Idiakezek bi domina lortu ditu La Molinan» El Diario Vasco 2023-03-13 (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
- Deusto Valores en el deporte 2020. .
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-03-03). «La Diputación de Gipuzkoa homenajea a los campeones Lucas Egibar e Irati Idiakez» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
- (Gaztelaniaz) Donostitik. (2021-03-03). «Donostitik.com // Periódico digital de Donostia» Donostitik (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
- Press, Europa. (2021-03-03). «Diputación de Gipuzkoa homenajea a los campeones del mundo de snowboard Irati Idiakez y Lucas Eguibar» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-05).
- «Irati Idiakez herriaren harrotasuna» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- «Omenaldi berezia egin zion herriak atzo Irati Idiakezi» Artzape 2021-03-02 (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
Kanpo estekak
- Irati Idiakez. Instagram
- Irati Idiakez. Facebook
- Irati Idiakezi elkarrizketa Euskadi Irratiko faktoria saioan 2021