Irati Fernandez Gabarain
Irati Fernandez Gabarain (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1983ko urtarrilaren 28a) komiki marrazkilaria, ilustratzailea, storyboard artista, ikusentzunezko sortzailea eta irakaslea da. Komiki Emakumezko Egileen Taldeko kidea eta feminista da.[1]
Irati Fernandez Gabarain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1983ko urtarrilaren 28a (41 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Escola Massana |
Hizkuntzak | gaztelania euskara ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, sortzailea eta irakaslea |
iratifgportfolio.com | |
Biografia
Irati Iruñean jaio, baina Lizarran hazi zen. Lizarratartzat dauka bere burua. Herriko Lizarra ikastolan lehen ikasketak egin ondoren batxillergo artistikoa Iruñeko Iturrama institutuan burutu zuen. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilbon (2001-2006) eta Ilustrazioa Escola Massanan Bartzelonan (2006-2009)
Ibilbidea
Diseinu laguntzaile lan egin zuen, eta Concept eta Storyboard artista gisa Bartzelonan, eta Ipar Irlandako haurrentzako serie baterako storyboard-ak marraztu zituen. Hainbat erakusketa kolektibotan ere parte hartu du, eta hainbat komiki-lehiaketatan saritu eta hautatu dute.
Aspalditik argitaratzen ditu ilustrazioko fanzineak eta komikiak argitalpen-zigilu txiki batekin (Ediciones Armadillo).[2] Lagun artista batzuekin sortu zuen, eta gogotsu parte hartzen du Estatuko Komikietako Egileen Taldean. Storyboards marrazki bizidunetarako egiten du lan.[3]Tupust komiki taldeko partaide da izen bereko bilduman ere parte hartzen du. [4][5]Horrez gain, muralak egiten zein tailerretan irakasten aritzen da. Seme baten ama ere bada.
Lanak
Egilearen dedikazio artistikoa duten lanak[6]
- 2011 THERMOZERO CÓMICS
- 2014 FANTASMAS
- 2014 ARRÒS NEGRE FANZINE
- 2014 TODAS PUTAS
- 2021 ALCATRAZ
- Historietas jacobeas[7]
- 2019. Tuputs komikia. Antologia hau osatzen duten istorio guztiak NIaren inguruan gorpuzten dira 20 egilek sortutako 14 komik biltzen ditu. Irati Eguren Arruti, Paula Estévez, Arrate Rodriguez, Maite Caballero, Danele Sarriugarte, Josevisky Larratxe, Maite Gurrutxaga, Irati Jimenez, Regina Salcedo, Nerea Unanua Otxoantesana, Amaia Lekunberri Ansola, Txakur Gorria, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Ainara Azpiazu Aduriz ‘Axpi’, Eider Eibar, Miren Amuriza, Leire Urbeltz eta Hedoi Etxarterekin.[8]
- 2021. Tuputs komikia (taldelanean), ZU kontzeptuaren inguruan egindako komiki-antologia. Ainara Azpiazu Aduriz "Axpi", Ane Zaldibar, Maddi Zumalabe, Jon Aranguren, Dominique Campistron, Regina Salcedo, Irati Eguren, Irkus Zeberio, Josune Urrutia, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia, Aintzane Usandizaga, Maite Caballero, Maite Gurrutxaga, Irati Jimenez, Mikel Larraioz, Paula Estévez, Raisa Alava, Susanna Martín eta Yolanda Mosquerarekin.[9]
Sariak eta aitortzak
- Gazteriaren Injuve Institutuko erakusketarako komiki-modalitatean hautatutako obra.
- Lehen saria. XII. Reusko komiki-lehiaketa.
- Aipamen berezia. XXVI. Cornellako komiki lehiaketa.
- Aipamen berezia. XXVIII. Cornellako komiki lehiaketa.
Erreferentziak
- «Irati Fernandez» KATAPULTA - Plataforma 2018-11-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- «Ediciones Armadillo» edicionesarmadillo.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
- «Irati Fernandez» Mi blog (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- ISBN Tupust..
- «El cómic Tupust» kmk.gipuzkoakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-21).
- Tebeosfera. Irati Fernandez Gabarain. .
- Digital, Estella. (2020-08-10). La ilustradora navarra Irati Fernández Gabaráin participa en el proyecto impulsado por el Ministerio de Cultura y Deporte “Historietas Jacobeas” -. (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
- www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Tupust! - Tupust! kolektiboa» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-27).
- «El cómic Tupust» kmk.gipuzkoakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-08-27).