Irati Erakustazoka
Irati Erakustazoka (frantsesez Halle d'Iraty) Biarrizko (Lapurdi) erakusketa gunea da.
- Artikulu hau Biarrizko erakustazokari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Irati (argipena)».
Irati Erakustazoka | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Biarritz |
Koordenatuak | 43°27′55″N 1°32′12″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2010 |
Arkitektura | |
Datuak
Biarrizko hego-ekialdean kokatuta dago, Pitchot karrikan, Biarritz-Angelu-Baionako aireportua eta Harausta auzoaren artean eta Angeluko Brindos auzoaren ondoan. Izena Irati industrialdearen[1] ondoan egoteagatik ipini zitzaion.
2010eko urtarrilean zabaldu zen urte bi iraun zuten lanak amaitu eta gero. Biarrizko Herriko Etxeak eta Euskal Kosta-Aturrik (orduan CABAB) deitzen zenak) bultzatutako ekimena da. Ipar Euskal Herrian eraiki den lehen erakustazoka da; 8000 m²ko azalera du eta hiru eremutan banatzen dira: bat azoketarako, bigarrena 1500 lagunentzako kongresuak egiteko eta hirugarrena 4500 lagunentzako ikuskizunetarako[2].
Aparkaleku handia izateaz gain, bere kokapena oso egokia da aipatu ekimenetarako, Biarritz-Angelu-Baionako aireportuaren ondoan eta Biarrizko geltokitik zein A-63 autobideko Haraustako ordainlekutik hurbil dagoelako. Bere inguruan merkataritza eta industria gune handia garatu nahi dute.
Azokak
Zabaldu zenetik hauexek dira bertan antolatu diren zenbait azoka:
Erreferentziak
- Frantsesez Zone d’Activités d’Iraty.
- La Halle d'Iraty ouvre ses portes, Biarrizko Herriko Etxearen webgunea.