Irati (filma)

Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da,[1][2] Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.

Irati (filma)
Jatorria
Sorrera-urtea2022
Argitaratze-data2022
IzenburuaIrati
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia eta Frantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, abenturazko filma eta Erdi Aroari buruzko filma
Iraupena114 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Lezea eta Loarreko gaztelua
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Paul Urkijo
Gidoigilea(k)Paul Urkijo
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaBainet Media
Bestelako lanak
MusikagileaAránzazu Calleja
Mursego
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaPirinioak
Argumentu nagusiaEuskal Herriko mitologia, Orreagako gudua eta Kristautzea

IMDB: tt15734582 Filmaffinity: 401654
Twitter: iratifilm Instagram: irati_film Edit the value on Wikidata

Euskaraz egindako pelikulen artean zineman mugarri bihurtu zen. Euskaraz orain arteko ikusiena da 155.000 ikusle baino gehiagorekin[3]. Lehenago Handia pelikulak izan zuen postu hori.

Sinopsia

VIII. mendean Karlomagnoren armada Pirinioak sarraskitzen ari da, eta, hari aurre egiteko, ibarjaunak laguntza eske jotzen du bertako jainko zaharrengana, zeinak desagertzeko zorian baitaude kristautasunaren eraginez. Odolezko itun baten bitartez, ibarjauna baskoi paganoak etsaia garaitzen du, trukean bizia emanda, baina lehenago, Eneko semeari hitzemanarazten dio ibarjaun zuzena izango dela. Urte batzuk beranduago, Eneko, jada heldua eta kristau fedean hezia, umetan egindako promesa betetzera doa; baina, orduan, aitaren gorpua, frankoei hartutako altxorrarekin batera lurperatu zutena, modu ulertezinean desagertzen da. Horrek zalantzan jartzen du haien leinua.

Enekok berreskuratu egin beharko ditu bere patua betetzeko, eta horretarako ezinbestekoa izango du ibarreko gazte baten laguntza, Irati izeneko pagano batena. Haitzulo baten barrenean dagoen Karlomagnoren altxorra lortzeko asmoa dute. Bertakoen arabera, jainkosa boteretsu bat bizi da han: Mari. Eneko noble gaztea Pirinioetako baso horietan murgilduko da, aitaren gorpuaren bila eta Iratiren laguntzarekin mundu mitologiko ilun bat ezagutuko du.[4]

Antzezleak

Sariak eta aitortzak

Filmaketa

Filmaren atal garrantzitsuenetako bat borroka eszenak dira, zeinak Urkijori aunitz gustatzen zaizkion. «Borroketan estruktura narratiboek egon behar dute», nabarmendu du. Eneko Sagardoik adierazi du irudi horiek filmatzeko hamar kilo loditu behar izan dela, eta zaldian ibiltzen ikasi behar izan duela[12].

Finantzaketa

4,3 milioi euroko aurrekontua izanda, EITB, RTVE, ICAA, Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundiaren babesa izan zuen. 2023ko otsailaren 24an estreinatu zen zinemetan[13], Filmaxek banatu zuen.

Urkijok adierazi zuenez, «zaila» izan da finantzen arloa, batez ere, istorioa «euskaraz eta genero minoritarioan» dagoelako. «Ekoizleak konbentzitu behar izan ditut gaztelu hau eraikitzeko», adierazi zuen Urkijok.

Banaketa

Euskararen zabalkundeari egindako ekarpena historikoa izan zen, Filmax banaketa enpresa katalanaren eskutik: nazioarte mailan banatutako 112 kopien erdia baino gehiago jatorrizko bertsioan eman zituzten. Hortaz, euskara Malaga, Oviedo, Leon, Salamanca, Valladolid, Bartzelona, Madril, Valentzia, Lugo, Las Palmas eta Logroño bezalako hirietako pantaila handietara iritsi zen[14].

Erantzuna

'Irati' pelikularik ikusiena izan zen Euskadin bere lehen asteburuan, eta bigarren estreinaldirik onena estatu mailan, zazpigarren tokian sartuta. Filma 112 kopiarekin estreinatu zen, horietako 30 Euskadin. Bigarren asteburuan baita ere, Euskal Herriko filmik ikusiena izan zen eta guztira 82.000 ikusle baino gehiago izan zituen pelikula estreinatu osteko lehen 10 egunetan[15].

Hirugarren asterako berriro ere Euskal Herriko filmik ikusia izateaz gainera, euskarazko zineman mugarria lortu zuen diru-bilketan. Zinemetan prezioak igo zirela eta, hirugarren asterako 737.000 eurorekin, 2017ko Handia pelikulari lehenengo postua kendu zion lortutako diru kopuruan.[16][17]

Eszenatokiak

Pelikula leku ezberdinetan grabatu zen, aipagarrienak hauek diraː Iratiko oihana, Aralar mendilerroa, Loarreko gaztelua eta Mendukilo haitzuloa[18].

Erreferentziak

  1. Zabala, Iker. (2023-03-01). «'IRATI': Euskal kondairen lurraldea» Zinea (Noiz kontsultatua: 2023-03-05).
  2. (Gaztelaniaz) «Paul Urkijo rueda el 'Excalibur' vasco» El Correo 2021-09-21.
  3. https://www.taquillaespana.es/peliculas/irati/
  4. «Mitoa filmatzearen abentura» Berria 2021-10-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  5. (Gaztelaniaz) «Paul Urkijo rueda el 'Excalibur' vasco» El Correo 2021-09-21.
  6. (Gaztelaniaz) «Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate e Itziar Ituño protagonizan la próxima película del director Paul Urkijo, “Irati”» amadoresdelcine.blogspot.com 2021-09-19.
  7. (Gaztelaniaz) «Karlos Arguiñano anuncia en su programa que vuelve al cine» Diario Vasco 2021-09-16.
  8. (Katalanez) «Palmarès | Sitges Film Festival» sitgesfilmfestival.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  9. «"Irati" filmak Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Asteko Ikusleen Saria lortu du - Donostia Kultura» www.sansebastianhorrorfestival.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  10. «Películas » Premios Goya 2023» www.premiosgoya.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  11. Rey Gorraiz, Uxue. (2023-12-01). «'Irati' filma bost Goya jasotzeko hautagai da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  12. https://www.berria.eus/albisteak/220002/irati-filma-bihar-estreinatuko-dute-donostian.htm
  13. «'Irati' filma otsailaren 24an iritsiko da zinema aretoetara - Araba» Alea.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-25).
  14. https://alea.eus/gasteiz/1677692266604-irati-filma-estreinaldia-arrakasta
  15. https://www.noticiasdenavarra.com/cultura/2023/03/06/irati-consolida-exito-taquilla-convierte-6532581.html
  16. https://www.elcorreo.com/pantallas/cine/irati-pelicula-euskera-taquillera-historia-20230316190926-ntrc.html
  17. Rodriguez Garmendia, Leire. (2023-03-17). «'Irati', euskarazko filmik arrakastatsuena» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-03-17).
  18. https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/bidaiari/20230228/ezagutu-irati-filma-grabatutako-eszenatoki-harrigarriak-orreagatik-mendukilo-haitzulora

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.