Irantzu Varela

Irantzu Varela Urrestizala (Portugalete, Bizkaia, 1974ko uztailaren 24a) bizkaitar kazetari, aktibista ete feminista da. EHUn kazetaritza ikasi eta La Tuerkan eta ETB 2an lan egin du.

Irantzu Varela

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIrantzu Varela Urrestizala
JaiotzaPortugalete, 1974ko uztailaren 24a (49 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, aurkezlea eta zinemagilea
Enplegatzailea(k)Pikara Magazine
La Tuerka
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu

IMDB: nm8230256 Twitter: IrantzuVarela LinkedIn: irantzu-varela-urrestizala-106720109 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Txiki-txikitatik sentitzen hasi zen neska izatearekin aurresuposatzen ziren zenbait kontuekin desadostasuna baita gerra erreportaria izan nahi zuela ere. 1993-1998 bitartean Kazetaritza ikasi zuen Leioan, [1] UPV/EHUn eta ordutik datorkio kontzientzia politikoa. Gero Lankidetza-masterra egin eta praktikak Venezuelan burutu zituen. [2]2015ko hauteskundeetan EH Bilduren Senaturako zerrenda buru aurkeztu zen, Kongresurako Onintza Enbeita zerrenda-buruarekin batera.[3]

Ibilbidea

Beste adiskide kazetari eta feminista batekin Faktoria Lila kooperatiba sortu zuen 2007an lankidetza, genero berdintasuna eta komunikazioa lantzeko xedearekin. Prestakuntza tailerrak eta prestakuntza eskeintzen dute: norberaren bizipenetatik abiatuta eta amodio erromantikoa eta edertasuna feminismoaren ikuspegitik lantzen dituzte aldaketetarako funtsezko gai bezala.[4] [5] [6] Genero-berdintasunean aditua, hitzaldiak ematen ditu [7] [8] baita hedabideetan iritzi-artikuluak eta kolaborazioak egin ere.[9] [10]

2007-2015 bitartean UNA, genero eta berdintasunean espezializatutako aholkularitzan lan egin zuen Komunikazio arduradun eta Prestakuntza-koordinatzaile gisa.[1]

2014ean PúblicoTV-ren La Tuerka programan hasi zen El Tornillo mikroespazio feminista aurkezten, 2017an En la frontera programaren barruan. Honek bere dimentsio mediatikoa areagotu du. Bideo laburrak dira eta ikuspegi feministatik aztertzen ditu patriarkatuak susatzten dituen errealitateak umorez, sarkasmoz, diskurtso zuzena eta zorrotza erabiliz.

EITBko tertulietan parte hartzen du. [11] [12] Pikara Magazinen idazten du eta Aló Irantzu atala aurkezten du. [13] Hedabideetan duen protagonismoaren ondorioz eraso matxista ugari jasotzen ditu sare-sozialetan. [2] Horri bere estiloan erantzuteko Shakiraren Loca, ciega, sordomuda-ren parodia egin du “Putas, feas, malfolladas” bideoarekin.[14]

Ekintzaile gisa egindako ibilbideagatik erantzun bortitzak jasan izan ditu sareetan barna eta 2019an baita bere hurbileko bizitzako inguru fisikoan ere.[15]

Argitalpenak hedabideetan.

  • “Ahora que soy fea, gorda, malfollada, feminazi y amargada” 16 de febrero de 2017, Diario Público.[16]
  • “Nosotras criamos, nosotras teorizamos” 2016, Pikara Magazine. [17]
  • “De tiorras feas y participación política” , 2016, Naiz.[18]
  • El feminismo tiene mala prensa, 2015, Revista Pueblos, 64. [19]
  • “No tengo amigos padres”, 2013, 20 minutos.[20]
  • VICE Españan hainbat artikulu argitaratu ditu. Erreferentzia honetan ikusgai.[21]
  • Pikara Magazine aldizkarian idatziko artikuluak erreferentzia honetan ikusgai.[22]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Varela, Irantzu. Linkedin profila. .
  2. «"Emakumeok geure desirei erreparatzen hasten garen egunean, akabo patriarkatua"» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  3. «Euskal Herria Bildu - Hautagaiak» ehbildu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  4. «Irantzu Varela: "Edertasuna ez da gaitasun bat, ezaugarri bat bakarrik da"» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  5. (Gaztelaniaz) «Emakume Publikoak: Esparru publikoan komunikatzeko tresnak, Irantzu Varelaren tailerra Feministaldian» Feministaldia 2017 2012-11-28 (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  6. (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Taller de Desprincesamiento de la Faktoria Lila» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  7. (Gaztelaniaz) «Vídeos de Emancipatiba: Feminismo con Irantzu Varela de Faktoria Lila» Alternatiba 2015-06-17 (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  8. (Ingelesez) «Irantzu Varela, kazetaria eta genero berdintasunean aditua: "Berdintasunaren espejismoak asko apaldu gaitu" - etakitto.eus» etakitto.eus 2013-03-08 (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  9. (Gaztelaniaz) «Nosotras criamos, nosotras teorizamos» naiz: IRITZIA 2016-05-31 (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  10. (Gaztelaniaz) elkartea, AZTIBEGIA. (2017-07-05). «Reflexiones sobre los “vientres de alguiler” con Arantza Gutierrez e Irantzu Varela» info7 irratia (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  11. (Gaztelaniaz) Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Varela, sobre artículo de ABC: ‘Es un periodismo machista, cutre y rancio’» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  12. (Gaztelaniaz) EITB, Euskal Irrati Telebista. «'Las únicas que cobran mejor son las prostitutas y las modelos'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  13. (Gaztelaniaz) Irantzu Varela | pikara magazine. (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  14. Fernandez, June. (2018). «Indarkeria birtualak» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  15. Lozano, Maite Asensio. «Irantzu Varela: «Sistemak gehiago gorroto gaitu gu, pintaketen egileak baino»» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-01).
  16. (Gaztelaniaz) «Ahora que soy fea, gorda, malfollada, feminazi y amargada» Otras miradas 2017-02-16 (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  17. (Gaztelaniaz) Nosotras criamos, nosotras teorizamos. (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  18. (Gaztelaniaz) Varela, Irantzu. (). «De tiorras feas y participación política» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  19. «El feminismo tiene mala prensa | Revista Pueblos» www.revistapueblos.org (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  20. (Gaztelaniaz) No tengo amigos padres. (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
  21. «Irantzu Varela» www.vice.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).
  22. Varela, Irantzu. «Irantzu Varela, autora en pikara magazine» pikara magazine (Noiz kontsultatua: 2020-10-13).

Kanpo estekak

Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Irantzu Varela
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.