Irailaren 9
Irailaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamabigarren eguna da, 253.a bisurteetan. 113 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1512 – Tuterak, Katalina I.a eta Joanes III.a nafar errege-erreginen peko azken gotorlekuak, amore eman zien espainiar tropa setiatzaileei.
- 1934 – Falangista bat, Manuel Carrión Danborenea, zauritu zuten atentatuan. Hurrengo egunean hil zen. Bi egun lehenago Ondarreta hondartzan borrokaldi handiak izan ziren falangisten eta sozialisten artean.
Mundua
- 1943 – Alexander Patch estatubatuar jeneralak Guadalcanalgo kanpaina amaitu zela aldarrikatu zuen.
- 1965 – Tibet Txinako eskualde izango zela erabaki zen.
- 1971 – Attica kartzelako matxinada hasi zen.
- 1991 – Tadjikistanek SESBetik independentzia aldarrikatu zuen.
- 1993 – Palestinaren Askapenerako Erakundea ofizialki onartu zuen Israel estatu legitimoa dela.
- 2009 – Bat-bateko uholdeek 30 pertsona baino gehiago hil zituzten Turkiako Istanbul hirian.
Arte eta kultura
Mundua
- 1938 – Boys Town ("Mutilen Hiria") filma estreinatu zen, Norman Taurogek zuzendu eta Spencer Tracy, Mickey Rooney eta Henry Hull aktoreek antzeztu zuten.
- 1954 – Sabrina filma estreinatu zen, Billy Wilderek zuzendu eta Humphrey Bogart, Audrey Hepburn eta William Holden aktoreek antzeztu zuten.
- 1964 – Le Gendarme de Saint-Tropez filma estreinatu zen, Jean Giraultek zuzendu eta Louis de Funès aktoreak antzeztu zuen.
- 1967 – Herkuloideak marrazki bizidun telesaila AEBtako CBS telebista katean aireratzen hasi ziren.
- 1973 – Ehizakatuak marrazki bizidun telesaila AEBtako NBC telebista katean aireratzen hasi ziren.
- 2002 – Evelyn filma estreinatu zen, Bruce Beresfordek zuzendu eta Sophie Vavasseur, Pierce Brosnan, Stephen Rea, Alan Bates, Julianna Margulies eta Aidan Quinn aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2005 – Walk the Line ("Marra Zapalduz") filma estreinatu zen, James Mangoldek zuzendu eta Joaquin Phoenix eta Reese Witherspoon aktoreek antzeztu zuten.
- 2009 – The Bad Lieutenant: Port of Call New Orleans filma Veneziako Mostran estreinatu zen, Werner Herzogek zuzendu eta Nicolas Cage, Eva Mendes eta Val Kilmer aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1947 – Grace Murray Hopperek bug bat (zomorro bat) aurkitu zuen ordenagailu batean, kalkulu batean akats bat sortzen zuena.
Kirolak
Euskal Herria
- 2007 – Oriok, zazpi urte estropada irabazi gabe egon ondoren, Kontxako Bandera irabazi zuen 31. aldiz.
- 2008 – Richard Oribek urrezko domina lortu zuen igeriketan, eta marka hautsi, Pekingo Paralinpiar Jokoetan.
- 2012 – 2012ko Kontxako Bandera ospatu zen. Gizonezkoetan Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteak irabazi zuen, aldiz emakumezkoetan Sociedad Deportiva Rias Baixas elkarteak.
- 2018 – 2018ko Kontxako Banderan Hondarribia Arraun Elkartea (gizonezkoak) eta Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea (emakumezkoak) irabazle.
Mundua
- 2011 – Zeelanda Berrian 2011ko Munduko Errugbi Kopari hasiera eman zitzaion.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1806 – Ganix Makeakoa, baxenafar kontrabandista eta mugalaria (h. 1872).
- 1861 – Martin V. Biscailuz, baxenafar gurasodun estatubatuar letradu eta kazetari euskalduna, Los Angelesen (h. 1899).
- 1864 – Francisco Iturrino, euskal herritar jatorriko margolaria, Santanderren (h. 1924).
- 1868 – Gorgonio Renteria, politikari jeltzalea eta euskal idazlea (h. 1940).
- 1912 – Felipe del Río, bilbotar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (h. 1937).
- 1914 – Pedro Armillas, espainiar antropologo eta arkeologoa, kolonaurreko kulturak ikertu zituena, Donostian (h. 1984).
- 1918 – Guy de Montlaur, lapurtar margolaria (h. 1977).
- 1922 – Álvaro de Laiglesia, gipuzkoar eleberrigilea, antzerkigilea eta kazetaria (h. 1981).
- 1935 –
- Pakita Arregi, EHUko nafar irakaslea, Soziologia eta Politika Zientzietan Doktorea eta ohorezko euskaltzaina.
- Hilario Azkarate, bizkaitar esku pilotaria (h. 2012).
- 1936 – Jacinto Urrestarazu, euskal txirrindularia (h. 2017).
- 1937 – Txomin Ezponda, baxenafar bertsolaria.
- 1948 – Clemente Pérez Arroyo, Panaderito de Oyón, arabar pilotaria (h. 2014).
- 1952 – Agustin Txurruka, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- 1953 –
- Andres Alberdi, euskal hizkuntzalari eta euskaltzaina.
- Adolfo Arejita, bizkaitar hizkuntzalari eta euskaltzaina.
- 1955 – Carmen Gurruchaga, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- 1958 – Bernard Blancan, lapurtar aktore eta argazkilaria.
- 1962 – Marta Macho Stadler, bizkaitar matematikaria eta zientzia dibulgatzailea.
- 1963 – Jesus Maria Etxeberria, nafar musikagilea.
- 1964 – Xabier Agote, Albaola Itsas Kultur Erakundearen sortzailea eta lehendakaria.
- 1968 – Arantxa Artza, gipuzkoar irrati esataria eta telebista aurkezlea.
- 1969 – Aritz Lopategi, bizkaitar bertsolaria.
- 1970 – Nerea Onaindia, bizkaitar futbolari ohia.
- 1971 –
- Vicente Gómez Fernandez, bizkaitar futbolaria ohi eta entrenatzailea.
- Mikel Lasa Goikoetxea, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1973 –
- Aitziber Irigoras, bizkaitar legelari eta politikaria, Durangoko alkatea.
- Aitor Osa, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Gorka Sarriegi, Sorotan Bele taldeko abeslaria.
- 1975 – Irati Iciar Madinabeitia, gipuzkoar historialaria.
- 1976 –
- Jose Maria Goenaga, euskal zinemagilea.
- Gorka Orive, Farmazian doktorea, ikerlaria eta unibertsitate irakaslea.
- Maria Mentxaka, bizkaitar kirol argazkilaria da eta tiro olinplikoko txapelduna
- 1977 – Iker Fernández, gipuzkoar snowboardlaria.
- 1982 – Unai Muñoa, gipuzkoar bertsolaria eta bertso-eskola irakaslea.
- 1986 – Iñaki Iza, bizkaitar esku huskako pilotari ohia.
- 1988 – Arantxa Ramos, bizkaitar igerilaria, libre estiloan aditua.
- 2000 –
- Josu Etxeberria, nafar txirrindularia.
- Ander Ioldi, nafar futbolaria.
- 2003 - Clara Pinedo, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 384 – Honorio, erromatar enperadorea (h. 423).
- 1466 – Ashikaga Yoshitane, Ashikaga shogunerriko hamargarren shoguna (h. 1523).
- 1585 – Richelieu kardinala, frantziar elizgizona eta ministroburua (h. 1642).
- 1737 – Luigi Galvani, italiar sendagile eta fisikaria (h. 1798).
- 1754 –
- William Bligh, britainiar Royal Navyko ofizial eta administratzaile koloniala (h. 1817).
- Jacques Pinet, frantziar politikaria (h. 1844).
- 1778 – Clemens Brentano, alemaniar olerkari eta eleberrigilea (h. 1842).
- 1789 – William Cranch Bond, estatubatuar astronomoa (h. 1859).
- 1802 – Karl August Friedrich Mahn, alemaniar erromanista eta euskalaria (h. 1887).
- 1808 – Wendela Hebbe, suediar kazetari eta idazlea, ustez Suediako egunkari bateko lehen emakume kazetaria (h. 1899).
- 1828 – Leo Tolstoi, errusiar idazlea (h. 1910).
- 1841 – Paul Eyschen, Luxenburgoko lehen ministroa (h. 1915).
- 1843 – Oscar Montelius, suediar arkeologoa (h. 1921).
- 1848 – Elia Millosevich, italiar astronomoa (h. 1919).
- 1852 – John Henry Poynting, ingeles fisikaria (h. 1914).
- 1873 – Max Reinhardt austriar antzerki-zuzendaria eta zinemagilea (h. 1943).
- 1878 – María de Echarri, espainiar zutabegile eta propagandista katolikoa, politikaria eta feminista (h. 1955).
- 1885 –
- Andrew Keith Jack, australiar fisikaria, Trans-Antartika Espedizio Inperialeko kidea (h. 1966).
- Clare Sheridan, ingeles eskultore, kazetari eta idazlea (h. 1970).
- 1890 – Kurt Lewin, alemaniar psikologo eta filosofoa (h. 1947).
- 1899 – Brassaï, franko-hungariar argazkilari, eskultore, dominen-egile, idazle eta zinemagilea (h. 1984).
- 1900 – James Hilton, britainiar eleberrigile eta gidoigilea (h. 1954).
- 1906 – Pietro Francisci, italiar zinemagilea (h. 1977).
- 1908 – Cesare Pavese, italiar idazle eta poeta (h. 1950).
- 1911 –
- Richard Baer, alemaniar ofizial nazia (h. 1963).
- John Gorton, Australiako lehen ministroa (h. 2002).
- Ahti Hammar, Finlandiako udalerrietako hainbat armarri marraztu zituen gizona (h. 1979).
- 1918 – Oscar Luigi Scalfaro, Italiako 9. Presidentea (h. 2012).
- 1922 –
- Pauline Baynes, britainiar liburu ilustratzailea izan zen: ehun mila titulu baino gehiago ditu (h. 2008).
- Hans Georg Dehmelt, alemaniar-estatubatuar fisikaria, 1989ko Fisikako Nobel Saria (h. 2017).
- Manolis Glezos, greziar politikari eta erresistentea (h. 2020).
- 1923 –
- Daniel Carleton Gajdusek, estatubatuar sendagile eta biofisikaria, 1976ko Medikuntzako Nobel saria (h. 2008).
- Cliff Robertson, estatubatuar aktorea (h. 2011).
- 1924 – Rik Van Steenbergen, belgikar txirrindularia, historiako handienetako bat (h. 2003).
- 1927 – Elvin Jones, estatubatuar jazz bateria-jotzailea (h. 2004).
- 1928 – Sol LeWitt, estatubatuar artista (h. 2007).
- 1929 – Claude Nougaro, frantziar abeslari eta letragilea, jazz arloan espezializatuta (h. 2004).
- 1931 – Waldemar Świerzy, poloniar marrazkigilea (h. 2013).
- 1934 –
- Nicholas Liverpool, Dominikako presidentea (h. 2015).
- Sonia Sanchez, afroamerikar poeta, narraziogile, saiakeragile, antzergi-egile eta haur-literaturako liburuen egilea.
- 1935 – Chaim Topol, israeldar aktore eta abeslaria (h. 2023).
- 1936 – David Gold, britainiar enpresaburua (h. 2023).
- 1939 – Reuven Rivlin, Israelgo presidentea.
- 1941 –
- Otis Redding, Soularen Erregea, estatubatuar soul abeslaria (h. 1967).
- Dennis Ritchie, estatubatuar fisikaria, C programazio lengoaiaren sortzailea eta Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat (h. 2011).
- 1942 – Juan Luis Panero, espainiar poeta (h. 2013).
- 1944 – Neil French, britainiar enpresaburua.
- 1947 – Bryan Sykes, britainiar genetista eta zientzia idazlea (h. 2020).
- 1949 – Susilo Bambang Yudhoyono, Indonesiako presidente ohia.
- 1950 – Agustín Díaz Yanes, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1960 – Hugh Grant, ingeles aktore eta zinema ekoizlea.
- 1961 – Issam Zahreddine, Siriako Errepublikar Guardiaren maior jenerala (h. 2017).
- 1963 – Arantza Salterain, bizkaitar irakaslea eta kantaria.
- 1965 – Jesús Vázquez, espainiar telebista aurkezlea.
- 1966 – Adam Sandler, estatubatuar aktorea.
- 1967 – Joan Canadell, kataluniar politikari, enpresaburu eta industria-ingeniaria.
- 1972 –
- Xavier Pascual, kataluniar saskibaloi entrenatzailea.
- Sandra Uve, kataluniar ilustratzailea, dibulgatzaile zientifikoa, gidoilaria eta idazlea.
- 1974 – Ivo Ulich, txekiar futbolari ohia.
- 1976 – Hanno Möttölä, finlandiar saskibaloi jokalaria.
- 1977 – Gina Gogean, errumaniar gimnasta artistikoa, bederatzi aldiz munduko txapelduna hainbat probatan.
- 1980 – Michelle Williams, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- 1983 – Zoe Kazan, estatubatuar aktorea, gidoilari eta dramagilea.
- 1985 – Luka Modrić, kroaziar futbolaria.
- 1989 – Dairis Bertāns, letoniar saskibaloi jokalaria.
- 1991 – Kelsey Chow, estatubatuar aktorea.
- 2001 – Emma Ellingsen, norvegiar modelo, aktore eta youtuberra.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1600 – Frantzisko Tolosakoa, gipuzkoar teologoa eta frantziskotar fraidea, Tuin.
- 1737 – Karlos III.a Beltzuntze, baxenafar militarra (j. 1670).
- 1794 – Juan de Orobiogoitia Agirre, bizkaitar merkataria (j. 1718).
- 1919 – Henri Lutz, lapurtar musikagilea, sinfonietan aditua, Parisen (j. 1864).
- 1929 – Francisco Garate, gipuzkoar elizgizon jesuita (j. 1857).
- 1933 – Henri-Achille Zo, lapurtar margolaria, Landetan (j. 1873).
- 1942 – Erramun Olabide, gasteiztar hizkuntzalaria, Tolosa Okzitanian (j. 1869).
- 1957 – Jacinto Olabe, gipuzkoar margolaria, erretratuetan aditua (j. 1877).
- 1965 - Pedro Astigarraga, bizkaitar futbolaria eta Athleticeko presidentea (j. 1882).
- 1994 – Luis Bergaretxe, bizkaitar futbolari eta enpresaria (j. 1910).
- 1999 – José Luis Lauzirika, bizkaitar futbolaria (j. 1921).
- 2021 – Alicia Iturrioz, gipuzkoar margolaria, Donostian (j. 1927).
Mundua
- 1087 – Gilen I.a Konkistatzailea, Normandiako dukea eta Ingalaterrako erregea.
- 1398 – Jakue I.a Ziprekoa, Zipreko errege eta Jerusalemgo errege tituluduna (j. 1334).
- 1438 – Eduardo I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1391).
- 1513 – Jakobo IV.a Eskoziakoa, Eskoziako erregea (j. 1473).
- 1569 – Pieter Bruegel Zaharra, flandriar margolaria (j. 1525).
- 1590 – Rebecca Lemp, sorginkeria leporatu eta Nördlingenen sutan erre zuten emakume alemaniarra.
- 1596 – Ana Jagellon, Poloniako erregina eta Lituaniako dukesa handia (j. 1523).
- 1693 – Ihara Saikaku, japoniar idazlea (j. 1642).
- 1815 – John Singleton Copley, anglo-estatubatuar margolaria (j. 1738).
- 1819 – Martín Álvarez de Sotomayor, Colomerako kondea, espainiar militarra (j. 1723).
- 1841 – Augustin Candolle, suitzar botanikaria (j. 1778).
- 1891 – Jules Grévy, Frantziako presidentea (j. 1807).
- 1898 – Stéphane Mallarmé, frantziar olerkaria (j. 1842).
- 1901 – Henri de Toulouse-Lautrec, frantziar margolaria (j. 1864).
- 1912 – Jaroslav Vrchlický, txekiar idazlea (j. 1853).
- 1913 – Paul de Smet de Naeyer, Belgikako lehen ministroa (j. 1843).
- 1934 – Roger Fry, ingeles margolari eta artw-kritikaria (j. 1866).
- 1941 – Hans Spemann, alemaniar biologoa, 1935eko Medikuntzako Nobel saria (j. 1869).
- 1976 –
- Eduarda Lapa, portugaldar margolaria eta pintura-irakaslea (j. 1895).
- Mao Zedong, Txinako Alderdi Komunistako buruzagia eta Txinako presidentea (j. 1893).
- 1978 – Hugh MacDiarmid, eskoziar olerkaria (j. 1892).
- 1981 – Jacques Lacan, frantziar psikiatra (j. 1901).
- 1983 – Luis Monti, italoargentinar futbolaria (j. 1901).
- 1985 – Paul John Flory, estatubatuar kimikaria, 1974ko Kimikako Nobel Saria (j. 1910).
- 1990 – Samuel Doe, Liberiako presidentea (j. 1951).
- 1997 – Burgess Meredith, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, ekoizle eta idazlea (j. 1907).
- 1998 – Lucio Battisti, italiar musikari eta abeslaria (j. 1943).
- 2000 – Veerasamy Ringadoo, Maurizioko lehenbiziko presidentea (j. 1920).
- 2001 – Ahmad Shah Massoud, afganistango mujahidinen buruzagia, Sobietarren aurkako gerran garrantzi handiko paperduna, eraila (j. 1953).
- 2003 –
- Edward Teller, hungariar-estatubatuar fisikaria, hidrogeno bonbaren aita (j. 1908).
- Marthe Vogt, alemaniar neurozientzialaria (j. 1903).
- 2007 – Helmut Senekowitsch, austriar futbolari eta entrenatzailea (j. 1933).
- 2009 – Tuna Mascarenhas, caboverdetar laborategi medikoko aktibista eta zientifikoa (j. 1944).
- 2010 – Bent Larsen, danimarkar xakelaria (j. 1935).
- 2011 – Josep Termes, kataluniar historialaria, XIX. eta XX. mendeetako kataluniar langileen mugimenduan espezializatua (j. 1936).
- 2014 – Montserrat Abelló, katalanezko poeta eta itzultzailea (j. 1918).
- 2019 – Robert Frank, suitzar-estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1924).
- 2020 – Shere Hite, alemaniar sexologo eta feminista, giza-sexualitateari buruz egindako ikerketengatik ezaguna (j. 1942).
- 2021 – Borhane Alaouié, libanoar zinema zuzendaria (j. 1941).
- 2023 – Mangosuthu Buthelezi, hegoafrikar politikaria eta zulu printzea (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Arantza, Arantzazu, Arantxa eta Olarizu.
- Euskal Jai Eguna: Zarautz, aldiz, Ordizian Iraileko lehen asteazkenean ospatu ohi dira.
- Arantzazuko Andre Mariaren jaieguna.