Irailaren 4
Irailaren 4a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita zazpigarren eguna da, 248.a bisurteetan. 118 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
Mundua
- 476 – Odoakro buruzagi germaniarrak Ravenna bereganatu zuen eta Romulo Augustulo kargutik kendu, Mendebaldeko Erromatar Inperioa desagertuz.
- 1724 – José de Grimaldo, Filipe V.arekin Espainiako lehen ministro izan zena abdikatu zuen arte, kargura itzuli zen erregearen itzulerarekin batera.
- 1781 – 44 kolono espainiarrek El Pueblo de Nuestra Señora La Reina de Los Ángeles de Porciúncula izeneko herria sortu zuten, gaur egungo Los Angeles.
- 1797 – V. urteko fructidorreko 18ko estatu-kolpea.
- 1886 – Geronimo, apatxe buruzagia, errenditu egin zen. AEBko armadak guda-preso izendatu eta Floridara eraman zuten.
- 1970 – Salvador Allende hautatu zuten Txileko presidente.
- 2009 – Bost pertsona hil ziren uigur eta Han etniako kideen arteko erasoetan Txinako Ürümqi hirian.
- 2017 – Irma urakanak 5. kategoria bereganatu eta Kariben eragina izan zuen.
Arte eta kultura
Mundua
- 1994 – Rapa-Nui filma estreinatu zen, Kevin Reynoldsek zuzendu eta Jason Scott Lee, Esai Morales eta Sandrine Holt aktoreek antzeztu zuten.
- 2000 – Liam filma Veneziako Zinemaldian estreinatu zen, Stephen Frearsek zuzendu eta Ian Hart, Claire Hackett, Anne Reid, Anthony Borrows eta Megan Burns aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2009 – Celda 211 (211 Ziega) filma estreinatu zen, Daniel Monzónek zuzendu eta Alberto Ammann, Luis Tosar, Carlos Bardem, Antonio Resines, Manuel Morón, Vicente Romero, Marta Etura, Luis Zahera, Patxi Biskert, Josean Bengoetxea eta Anartz Zuazua aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1818 – Jose Maria Ezpeleta Agirre-Zuazo, nafar aristokrata eta politikaria (h. 1885).
- 1846 – Julián Zubizarreta, bizkaitar arkitektoa (h. 1905).
- 1853 – Fermín Calbetón, donostiar politikari liberala (h. 1919).
- 1885 – Benito Loigorri, gipuzkoar ingeniari eta hegazkinlaria, euskal hegazkinlaritzaren aitzindarietako bat (h. 1976).
- 1906 – Luis Marín, gipuzkoar futbolaria (h. 1974).
- 1912 – Eusebio Erkiaga, euskal idazle bizkaitarra eta euskaltzaina (h. 1993).
- 1922 – Antonio Loperena, euskal herritar margolari eta eskultorea (h. 2010).
- 1931 – Xabier Aranburu Sagarzazu, hondarribiar idazlea eta kazetaria (h. 2014).
- 1940 – Jesus Maria Etxezarreta, Izazpi, gipuzkoar idazlea.
- 1941 –
- Enrike Gesalaga, gipuzkoar ETAkide ohia.
- Julio Goien, nafar espeleologoa, Argentinako espeleologiaren aintzindarietako bat (h. 1999).
- 1942 – Fernando Garcia de Kortazar, euskal historialaria, Espainiako Aro Garaikidearen historian aditua (h. 2022).
- 1946 – Agustín Senin, bizkaitar boxeolari ohia.
- 1947 – Juantxo Villarreal, gipuzkoar eskubaloi-entrenatzailea, 22 urtez Bidasoa Kirol Klubaren entrenatzailea eta talde honekin Europako Eskubaloi Koparen irabazle.
- 1954 – Javier Otxoa de Etxaguen, arabar xakelaria.
- 1964 – Karmele Larrinaga, bizkaitar aktore eta abeslaria.
- 1970 – Koldo Alvarez de Eulate, Koldo, euskal herritar futbolaria, nazioartean Andorra ordezkatu zuena.
- 1971 – Aitor Carrillo, gipuzkoar traineru-estropadetako patroi ohia.
- 1982 – Eskisabel Sueskun, nafar politikaria.
- 1984 – Ainhoa Tirapu, nafar futbolaria.
- 1990 –
- Gorka Márquez, bizkaitar dantzari eta koreografoa.
- Alejandro Pedraz, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
- 2003 – Aimar González De Heredia, arabar futbolaria.
Mundua
- 1241 – Alexandro III.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea (h. 1286).
- 1383 – Amadeo VIII.a Savoiakoa, antipapa (h. 1451).
- 1557 – Sofia Mecklenburg-Güstrowekoa, Danimarka eta Norvegiako erregina ezkontidea (h. 1631).
- 1652 – Jean Orry, Espainiaren zerbitzuan izan zen frantziar ekonomialaria (h. 1719).
- 1658 – Luis de Salazar y Castro, genealogisten printzea, espainiar kronikagilea, historialaria eta genealogista (h. 1734).
- 1702 – Legal de Kermeur, bretainiar xakelaria (h. 1792).
- 1729 –
- Juliana Maria Brunswick-Wolfenbüttelekoa, Danimarka eta Norvegiako erregina ezkontidea (h. 1796).
- Luis Frantziakoa, Frantziako dofina (h. 1765).
- 1768 – François-René de Chateaubriand, frantziar politikari, diplomazialari eta idazlea (h. 1848).
- 1803 – Sarah Childress Polk, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 1891).
- 1809 –
- Luigi Federico Menabrea, Italiako lehen ministroa (h. 1896).
- Juliusz Słowacki, poloniar poeta eta antzerkigilea (h. 1849).
- 1824 – Anton Bruckner, austriar musikagilea (h. 1896).
- 1831 – Jeremiah O'Donovan Rossa, irlandar nazionalista, Fenian talde independentistaren buruzagia (h. 1915).
- 1846 – Daniel Burnham, estatubatuar arkitekto eta hirigilea (h. 1912).
- 1850 – Luigi Cadorna, italiar jenerala, Caportetton jasotako italiar porrotarengatik ezaguna (h. 1928).
- 1851 – John Dillon, irlandar mediku eta politikari abertzalea (h. 1927).
- 1852 – Eilif Peterssen, norvegiar margolaria (h. 1928).
- 1877 – Kārlis Ulmanis, Letoniako presidentea (h. 1942).
- 1881 – Mohamed VIII.a al-Amin, Tunisiako bey eta erregea (h. 1962).
- 1882 – Leonhard Frank, alemaniar eleberrigilea (h. 1961).
- 1888 – Oskar Schlemmer, alemaniar margolari, eskultore, diseinatzaile eta koreografoa (h. 1943).
- 1890 – La Argentina, espainiar-argentinar dantzari eta koreografoa (h. 1936).
- 1891 – Fritz Todt, alemaniar jenerala eta arkitektoa (h. 1942).
- 1892 – Darius Milhaud, frantziar musikagilea (h. 1974).
- 1896 – Antonin Artaud, frantziar idazlea, ankerkeriaren antzerkiaren sortzailea (h. 1948).
- 1905 – Mary Renault, ingeles eleberrigilea (h. 1983).
- 1906 – Max Delbruck, estatubatuar biologoa, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1981).
- 1908 – Edward Dmytryk, kanadar-estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1999).
- 1913 –
- Renato Castellani, italiar zinemagilea (h. 1985).
- Stanford Moore, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Kimikako Nobel Saria (h. 1982).
- Kenzo Tange, japoniar arkitekto eta hirigilea (h. 2005).
- 1917 – Pál Maléter, hungariar militarra, 1956ko Hungariako Iraultzako buru militarra (h. 1958).
- 1924 – Vicent Andrés i Estellés, kazetaria, idazlea eta XX. mendeko poeta valentziar garrantzitsuenetako bat (h. 1993).
- 1926 – Ivan Illich, austriar pedagogoa, filosofoa eta apaiz katolikoa, kapitalismoaren erakundeei egindako kritikengatik ospetsua (h. 2002).
- 1927 – John McCarthy, estatubatuar informatikaria, adimen artifiziala kontzeptuaren hedatzailea (h. 2011).
- 1928 –
- Dominique Colonna, korsikar futbol atezaina (h. 2023).
- Dick York, estatubatuar aktorea (h. 1992).
- 1929 – Elizabeth Roemer, kometa eta asteroideen ikerketan espezializatutako estatubatuar astronomoa (h. 2016).
- 1930 – Robert Arneson, estatubatuar eskultorea (h. 1992).
- 1931 –
- Antoine Bonifaci, frantziar futbolaria (h. 2021).
- Anthony de Mello, indiar apaiz jesuita eta psikoterapeuta (h. 1987).
- 1934 – Clive Granger, galestar ekonomialaria, 2003ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2009).
- 1949 – Tom Watson, estatubatuar golf-jokalaria.
- 1950 –
- Radmilo Ivančević, serbiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Federico Salas, Peruko lehen ministroa (h. 2021).
- 1958 –
- Jacqueline Hewitt, estatubatuar astrofisikaria, Einsteinen eraztun bat aurkitu zuen lehen pertsona.
- Satoshi Tezuka, japoniar futbolari ohia.
- 1960 – Adriana Laffan, mexikar aktorea (h. 2023).
- 1962 – Shinya Yamanaka, japoniar sendagilea, 2012ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1963 – Graham Norton, irlandar telebista aurkezlea eta irrati esataria, umorista, aktorea, idazlea eta komentarista.
- 1966 - Francisco Ignacio San Román, espainiar txirrindulari ohia.
- 1968 – Yolanda Ramos, kataluniar aktorea, aurkezlea eta komediantea.
- 1969 – Giorgi Margvelaxvili, Georgiako presidentea.
- 1971 – Lilian Laslandes, frantziar futbolari ohi eta eskubaloi jokalaria.
- 1974 – Argel Fucks, brasildar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1976 – Ivan Massagué, kataluniar aktorea.
- 1977 – Lucie Silvas, ingeles egile-abeslaria.
- 1980 – David Garrett, alemaniar biolinjolea eta modeloa.
- 1981 –
- Beyonce Knowless, estatubatuar abeslari, konpositore, dantzari, aktore eta enpresaria.
- Jamila Medina Ríos, kubatar irakasle, poeta, kontalari, saiakeragile eta editorea.
- 1982 – Hildur Guðnadóttir, islandiar musikari eta musikagilea, klasikoan trebatutako biolontxelo-jolea.
- 1983 – Teodosia Ortega, burgostar emagina. Arrigorriagan hila. (j. 1890)
- 1984 – Camila Bordonaba, argentinar aktore eta abeslaria.
- 1986 –
- Ayumi Kaihori, japoniar futbolari ohia.
- Emmy Murphy, estatubatuar matematikaria, topologia sinplektikoan eta ukipen-geometrian aditua.
- 1990 –
- James Bay, ingelesezko egile abeslaria eta gitarra jotzailea.
- Stefanía Fernández, venezuelar modeloa.
- Yuria Obara, japoniar futbolaria.
- 1994 –
- Akari Kurishima, japoniar futbolaria.
- Virginia Torrecilla, espainiar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1885 – Pedro Egaña, arabar politikaria (j. 1803).
- 1936 –
- Joaquín Beuntza, euskal abokatua eta politikaria, fusilatua (j. 1872).
- José Vicente Ormaetxea, Frai Antonio de Jesús y María, bizkaitar apaiz hirukoiztarra, Villanueva del Arzobispon fusilatua (j. 1880).
- 1964 – Jose Maria Belaustegigoitia, Belauste, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria, Mexiko Hirian (j. 1889).
- 1977 – Adolphe Jauregi, baxenafar errugbilaria (j. 1898).
- 1983 – Anizeto Zugasti, gipuzkoar apaiza eta euskal idazlea (j. 1904).
- 1993 – Luciano Rincón, bizkaitar kazetaria (j. 1933).
- 1999 – Emilio Aldekoa, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, Lloret de Marren (j. 1922).
- 2009 – Isidro Eskisabel, Eskisabel II , nafar futbolaria (j. 1935).
- 2019 –
- Gerardo Bujanda, gipuzkoar politikari jeltzalea, Eusko Gudarosteko Saseta bataoiloiko azken beteranoa (j. 1919).
- Roger Etxegarai, euskal herrian jaiotako kardinal apezpikua (j. 1922).
- 2020 – Igor Gonzalez Sola, bizkaitar ETAkidea, Martuteneko espetxean (j. 1972).
Mundua
- 422 – Bonifazio I.a, Aita santua.
- 1037 – Bermudo III.a Leongoa, Leongo erregea (j. 1017).
- 1063 – Muhammad Toghril Beg, Seljuk dinastiako lehen sultana (j. c. 990).
- 1154 – Gilbert de la Porrée, frantziar logikari eta teologo eskolastikoa.
- 1323 – Gegeen Khan, Yuan dinastiako bostgarren enperadorea (j. 1302).
- 1324 – Antso I.a Mallorcakoa, Mallorcako erregea.
- 1697 – François d'Orbay, frantziar arkitekto eta marrazkilaria (j. 1634).
- 1709 – Jean-François Regnard, frantziar dramaturgoa (j. 1655).
- 1821 – José Miguel Carrera, Txileko politikari eta jenerala (j. 1785).
- 1840 – Maria Guadalupe Moncada, mexikar margolaria (j. 1772).
- 1899 – Jovan Ristic, Serbiako lehen ministroa (j. 1831).
- 1904 – Martin Johnson Heade, estatubatuar margolaria (j. 1819).
- 1906 – Valentin Lamas Carvajal, galiziar kazetari eta idazlea (j. 1849).
- 1907 – Edvard Grieg, norvegiar konpositore eta pianojolea (j. 1843).
- 1922 – Amós Salvador, espainiar ingeniari eta politikaria (j. 1845).
- 1930 – Vladimir Arseniev, errusiar esploratzaile eta idazlea (j. 1872).
- 1942 – Zsigmond Móricz, hungariar idazlea (j. 1879).
- 1952 – Majida Boulila, Tunisiaren independentzia prozesuan emakume aktibista (j. 1931).
- 1957 – Sofia Adelaida Bavarian, Dukesa Bavarian (j. 1875).
- 1961 – Charles D. B. King, Liberiako presidentea (j. 1875).
- 1963 – Robert Schuman, Europako Legebiltzarreko presidentea eta Frantziako lehen ministroa (j. 1886).
- 1964 – Werner Bergengruen, alemaniar idazlea (j. 1892).
- 1965 – Albert Schweitzer, alemaniar filosofoa, medikua eta idazlea, 1952ko Bakearen Nobel Saria (j. 1875).
- 1974 – Marcel Achard, frantziar antzerkigile, aktore eta gidoilaria (j. 1899).
- 1977 –
- Jean Rostand, frantziar biologo eta filosofoa (j. 1894).
- Ernst Friedrich Schumacher, alemaniar jatorrizko ekonomilaria, eragin handiduna 1970eko hamarkadan (j. 1911).
- 1986 – Roberto Gavaldón, mexikar zinema zuzendaria (j. 1909).
- 1987 – Richard Marquand, galestar zinema zuzendaria (j. 1937).
- 1989 – Georges Simenon, belgikar idazlea (j. 1903).
- 1990 – Irene Dunne, estatubatuar aktorea (j. 1898).
- 1991 – Henri de Lubac, frantziar apaiz katoliko, teologo, jesulagun eta kardinala (j. 1896).
- 1993 – Baltasar Lobo, espainiar margolari eta eskultorea (j. 1910).
- 1995 –
- Edmond Jouhaud, frantziar jenerala (j. 1905).
- Ida Mandenova, sobietar botanikoa eta esploratzailea (j. 1909).
- 1996 – Joan Clarke, ingeles kriptoanalista eta numismatikaria, Bigarren Mundu Gerran Bletchleyen egin zituen kode-deszifratzaile lanengatik ezaguna (j. 1917).
- 1997 –
- Hans Jurgen Eysenck, alemaniar jatorriko britainiar psikologoa (j. 1916).
- Aldo Rossi, italiar teoriko, margolari eta arkitekto postmodernoa (j. 1931).
- 1998 – Inge Aicher-Scholl, Arrosa Zuria nazien aurkako mugimenduan parte hartu zuen alemaniar idazlea (j. 1917).
- 2006 –
- Giacinto Facchetti, italiar futbolaria (j. 1942).
- Steve Irwin, krokodilo-ehiztaria, australiar naturalista eta telebistako aurkezlea (j. 1962).
- 2010 – Olga Gallego, galiziar historialari, artxibozain, akademiko eta idazlea (j. 1923).
- 2014 – Joan Rivers, estatubatuar komediante, aktore, telebista aurkezle, gidoilari eta idazlea (j. 1933).
- 2015 – Sylvie Joly, frantziar aktore eta umorista (j. 1934).
- 2018 –
- Paul Koech, kenyar atleta, distantzia luzeetan aditua (j. 1969).
- Elisa Serna, espainiar kantautorea, protesta abestiak egiten zituena (j. 1943).
- 2020 – Annie Cordy, belgikar aktore eta abeslaria (j. 1928).
- 2021 – Willard Scott, estatubatuar aktore, umorista eta pailazoa (j. 1934).
- 2022 – Peter Straub, estatubatuar idazlea (j. 1943).
- 2023 – Ferid Murad, estatubatuar sendagilea, 1998ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Xenki eta Muskilda.