Irailaren 20
Irailaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hirugarren eguna da, 264.a bisurteetan. 102 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1839 – Liberalek karlistak garaitu zituzten, eta Lizarra bereganatzea lortu zuten.
- 1972 – Poliziak Jon Andoni Aranguren "Iharra" ETAko kidea hil zuen Urdaxen. Aranguren komandokiderekin batera Ipar Euskal Herrira gurutzatzera zihoan jakin gabe pasabide hura Guardia Zibilak kontrolatua zuela. Arangureni bizkarretik metrailetaz tiro egin zioten.
- 1980 – ETAk lau guardia zibil hil zituen Markinan.
- 1989 – Jose Antonio Cardosa Morales postaria hilda, HBko Alfonso Salazar Uriarterentzat zuzenduta zegoen bonba-karta bat lehertu zitzaionean.
- 1998 – Bi solidariok Itoizko urtegia eraikitzeko erabiltzen ari ziren 30 ibilgailu hondatu zituzten. Agoitz eta Nagore artean errepide berria ari ziren eraikitzen.
- 2007 – Donostiako 55. Zinemaldia hasi zen.
- 2011 – Bilboko Kukutza gaztetxea hustu zuen Ertzaintzak.
Mundua
- 2006 – Murtziara patera bat ailegatu zen, Gibraltarko itsasarteko polizi kontrolak saihestu nahian.
- 2017 – Anubis Operazioa: Espainiako Gobernuak urte hartako Urriaren 1eko Independentzia Erreferenduma galerazteko asmoz Kataluniako Generalitatearen finantzetan esku hartu eta Goardia Zibilak 41 miaketa egin eta 15 kargudun atxilotu zituen. Ondorioz protestaldi eta mobilizazio baketsuak egon ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1908 – Pablo Sarasate biolin jolea Biarritzen hil zen (1844-1908).
- 1989 – Ernesto Telleria euskal zinema zuzendariaren Eskorpion filma estreinatu zen.
- 2013 – Donostiako Zinemaldiari hasiera eman zitzaion, urte hartan Annette Bening, Michelle Yeoh, Carmen Maura eta Hugh Jackman aktoreak eta Oliver Stone eta Terry Gilliam zinema zuzendariak bertaratu zirelarik. Ekitaldia Unax Ugalde eta Cayetana Guillén Cuervo aktoreek aurkeztuko zuten.
Mundua
- 1958 – Cat on a Hot Tin Roof ("Katua Latoizko Teilatuan") filma estreinatu zen, Richard Brooksek zuzendu eta Elizabeth Taylor, Paul Newman eta Burl Ives aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1977 – Lou Grant telesaila CBS katean estreinatu zen.
- 1991 – The Fisher King ("Errege Arrantzalea") filma estreinatu en, Terry Gilliamek zuzendu eta Robin Williams, Jeff Bridges, Mercedes Ruehl, Amanda Plummer, Michael Jeter eta Harry Shearer aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2020 – Euskotren Ligaren hamabigarren denboraldia: Orio izan zen txapelduna bigarren aldiz jarraian.
Mundua
- 2020ko Frantziako Tourrean Tadej Pogačar esloveniar txirrindularia izan zen irabazlea. Garaipen honekin proba hau irabazten duen bere herrialdeko lehen txirrindularia bilakatu zen, eta Tourra irabazten duen hirugarren gazteena.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1815 – Eustaquio Díaz de Rada, Nafarroako jeneral karlista (h. 1874).
- 1820 – Juan B. Eustaquio Delmas, bizkaitar kazetaria, idazlea eta inprimatzailea (h. 1892).
- 1862 – Eustaquio Ilundain, Nafarroako elizgizona, Eusko Ikaskuntza Elkarteko sortzaileetako bat (h. 1937).
- 1873 – Eustakio Etxauri Martínez, nafar kazetari kontserbadore, filologo klasiko eta irakaslea (h. 1953).
- 1893 – Heraclio Alfaro, arabar ingeniari eta hegazkinlaria (h. 1962).
- 1899 – Eustaquio Berriotxoa, gipuzkoar gerra argazkilari eta ingeniaria (h. 1987).
- 1902 – Denise Bellon, Ipar Euskal Herrian bizi izandako frantziar argazkilaria (h. 1999).
- 1905 – Angel Agirretxe, bizkaitar politikari jeltzale eta medikua (h. 1958).
- 1911 - Ramon Ertze Garamendi, bizkaitar apaiza, pentsalaria eta idazlea (h. 1974).
- 1932 – Xalbador Garmendia, gipuzkoar idazlea (h. 2018).
- 1939 – Loli Anaut, Amara Berri irakaskuntzako proiektuaren sortzailea.
- 1944 – José Eulogio Garate, gipuzkoar futbolari ohia, Argentinan.
- 1948 – Javier Ariztegi, gipuzkoar ekonomialaria.
- 1949 – Martin Zabaleta, gipuzkoar mendizalea, Everesteko gailurrera iritsi zen lehen euskalduna.
- 1951 – Pilar Goya, arabar kimikaria.
- 1953 – Angel Celada, arabar bateria-jotzailea.
- 1958 – Laura Balagué Gea, gipuzkoar nobela-beltz idazlea eta erizaina, Bartzelonan.
- 1963 – Iñigo Aranbarri, gipuzkoar idazlea.
- 1971 – Txema Indias, futbolari ohia eta kirol zuzendaria.
- 1972 – Gorka Bidaurrazaga, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1976 – Gorka Soria, bizkaitar futbolari ohia.
- 1977 – Fausto Mota, portugaldar jatorriko arabar motozikleta pilotua, Marco de Canavesesen.
- 1978 – Iñigo Urretxua, bizkaitar txirrindulari amateur ohia.
- 1987 – Rubén Royo, arabar futbolaria.
- 1998 – Pablo Ibáñez, nafar futbolaria.
Mundua
- 1168 – Paskoal III.a, antipapa (j. c. 1110).
- 1608 – Jean-Jacques Olier, frantziar apaiz eta idazlea (h. 1657).
- 1613 – Jean François Paul de Gondi, frantziar kardinal eta idazlea (h. 1679).
- 1758 – Jean-Jacques Dessalines, Haitiko lehen enperadorea (h. 1806).
- 1762 – Pierre-François-Léonard Fontaine, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1853).
- 1778 – Fabian Gottlieb von Bellingshausen, Errusiar Inperioko marinela, Lurraren inguruan nabigatzeko bigarren espedizio-burua (h. 1852).
- 1831 - Hedwig Dohm, alemaniar idazle eta feminista (h. 1919).
- 1833 – Ernesto Teodoro Moneta, italiar kazetari, abertzale, iraultzaile eta bakezalea, 1907ko Bakearen Nobel Saria (h. 1918).
- 1842 – James Dewar, eskoziar fisikari eta kimikaria (h. 1923).
- 1847 – Michael Cusack, irlandar irakasle eta kultur-kirol ekintzailea, Elkarte Atletiko Gaelikoaren sortzailea (h. 1906).
- 1853 – Chulalongkorn (Rama V.a), Siamgo erregea (h. 1910).
- 1872 – Maurice Gustave Gamelin, frantziar jenerala (h. 1958).
- 1875 – Matthias Erzberger, alemaniar politikaria (h. 1921).
- 1878 – Upton Sinclair, estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 1968).
- 1879 – Victor Sjöström, suediar zinemagilea eta antzezlea, zinemaren aitzindarietako bat (h. 1960).
- 1880 –
- Elizabeth Kenny, australiar erizaina, bere poliomielitisaren tratamendu berriagatik ezaguna (h. 1952).
- Ildebrando Pizzetti, italiar musikagilea (h. 1968).
- 1882 – Phoebe Waterman Haas, estatubatuar astromoa (h. 1967).
- 1893 – Hans Scharoun, alemaniar arkitektoa (h. 1972).
- 1897 –
- Arturo Barea, espainiar idazlea (h. 1957).
- Humberto de Alencar Castelo Branco, Brasilgo presidente eta diktadorea (h. 1967).
- 1898 –
- Matilde Cantos, espainiar politikari sozialista (h. 1987).
- Josefa Llanes Escoda, lider zibiko eta gizarte langilea, emakumeen sufragioaren defendatzaile eta Bigarren Mundu Gerrako Filipinetako heroina (h. 1945).
- 1901 – Ants Ilus, Estoniako Independentzia Gerran borrokatu zuen azken soldadua (h. 2006).
- 1902 – Cesare Zavattini, italiar gidoilaria (h. 1989).
- 1903 –
- Gertrud Arndt, alemaniar argazkilari eta ehulea, Bauhauseko emakume esanguratsuenetariko bat (h. 2000).
- Alexandre Deulofeu, kataluniar politikaria eta historiaren filosofoa (h. 1978).
- 1904 - Roxa Zabaleta Aiestaran, gipuzkoar sendalaria (h. 1963).
- 1910 –
- Dorothy Vaughan, afroamerikar matematikaria, NASAn aritutakoa (h. 2008).
- Jean Vauthier, frantziar antzerkigilea (h. 1992).
- 1917 – Fernando Rey, espainiar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea (h. 1994).
- 1918 – Peg Phillips, estatubatuar aktorea (h. 2002).
- 1922 – Pierre Barbizet, frantziar piano-jotzailea (h. 1990).
- 1925 – Ananda Mahidol (Rama VIII.a), Thailandiako erregea (h. 1946).
- 1928 –
- Vi Redd, jazzeko saxofoi jotzaile estatubatuarra.
- Manuel Seco, espainiar filologo eta gramatikaria (h. 2021).
- 1929 –
- Anne Meara, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (h. 2015).
- Vittorio Taviani, italiar zinema zuzendaria (h. 2018).
- 1932 – Pierre Ruby, frantziar txirrindularia (h. 2023).
- 1934 – Sophia Loren, italiar aktorea.
- 1940 –
- Burhanuddin Rabbani, Afganistango presidentea (h. 2011).
- Tarō Asō, Japoniako lehen ministroa.
- 1942 – Rose Francine Rogombé, Gabongo presidentea (h. 2015).
- 1943 – Sani Abacha, Nigeriako diktadorea (h. 1998).
- 1948 – George R. R. Martin, literatura fantastiko, zientzia fikzio eta terroreko estatubatuar idazle eta gidoilaria.
- 1949 – Sabine Azéma, frantziar aktorea eta zinema zuzendaria.
- 1950 –
- Rafael Álvarez, El Brujo, antzerki, zinema eta telebistako espainiar aktorea.
- Gábor Csapó, hungariar waterpolo jokalaria (h. 2022).
- Brian Currin, apartheidaren aurka hegoafrikar borrokalaria eta zenbait nazioarteko gatazkatan bitartekaria.
- 1951 – Javier Marías, espainiar idazle eta itzultzailea (h. 2022).
- 1952 – Manuel Zelaya, Hondurasko presidentea.
- 1966 – Antonio García Ferreras, espainiar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1968 – Síofra O'Leary, irlandar legelari eta epailea.
- 1969 – Richard Witschge, herbehereetar futbolari ohia.
- 1971 – Henrik Larsson, suediar futbolari ohia.
- 1972 – Victor Ponta, Errumaniako lehen ministroa.
- 1973 –
- Andrei Kivilev, kazakhstandar txirrindularia (h. 2003).
- Olaf Pollack, alemaniar txirrindulari ohia.
- 1974 – Hanya Yanagihara, estatubatuar idazle eta kazetaria.
- 1975 – Asia Argento, italiar aktore, zuzendari, DJ eta abeslaria.
- 1979 – Aurélie Trouvé, frantziar ingeniari agronomo eta aktibista.
- 1980 – Vladimir Karpets, errusiar txirrindularia.
- 1981 – Feliciano López, espainiar tenislaria.
- 1987 – Alex Pullin, australiar snowboardlaria (h. 2020).
- 1988 – Khabib Nurmagomedov, Avar herriko errusiar borroka-arte mistoko kirolaria.
- 1992 – Ondřej Balvín, txekiar saskibaloi jokalaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1619 – Juan Espila, gipuzkoar domingotar teologoa, Acerenzan.
- 1847 – Rufino Lacy, irlandar familiako bizkaitar biolinista eta musikagilea, Londresen (j. 1795).
- 1886 – José Francisco Arroyo, gipuzkoar musikagilea, Porton (j. 1818).
- 1908 – Pablo Sarasate, nafar musikagilea (j. 1844).
- 1933 – Pedro Fabo, nafar agustindar errekoletoa, misiolaria eta idazlea (j. 1873).
- 1961 – Martín Rodríguez Seminario, nafar musikagile eta ganberako maisua (j. 1871).
- 1963 – Pedro Alconero, bizkaitar futbolaria, Sevillan (j. 1919).
- 1983 – Antonio Iturriotz, gipuzkoar idazlea, Mexikon (j. 1900).
- 2002 – Balendiñe Albizu, euskal idazlea (j. 1914).
- 2013 – Thomas Manterola, lapurtar errugbilaria, Lurdan (j. 1927).
Mundua
- 1440 – Frederiko I.a Brandenburgokoa, Brandenburgoko lehen Hauteslea (j. 1371).
- 1460 – Gilles Binchois, herbeheretar musikagilea (j. c. 1400).
- 1533 – Veit Stoss, alemaniar eskultorea.
- 1714 – Anna Waser, suitzar margolaria (j. 1678).
- 1763 – Gabriela Silang, filipinar buruzagi militar eta iraultzailea (j. 1731).
- 1796 – Juan Jose Elhuyar, euskal jatorriko kimikaria (j. 1754).
- 1803 – Robert Emmet, irlandar iraultzailea eta abertzalea (j. 1778).
- 1804 – Pierre Joseph Bonnaterre, frantziar apaiz eta zoologoa (j. 1752).
- 1840 – José Gaspar Rodríguez de Francia, Paraguaiko diktadorea (j. 1766).
- 1863 – Jacob Grimm, alemaniar ipuin idazlea. Wilhelm Grimm ipuin idazlearen anaia (j. 1785).
- 1898 – Theodor Fontane, alemaniar idazlea (j. 1819).
- 1918 – Stepan Xaumian, Georgian jaiotako armeniar boltxebikea (j. 1878).
- 1925 – Charles Cottet, inpresionismo ondokoaren frantziar margolaria (j. 1863).
- 1931 – Ramón Godó, kataluniar enpresaburua, La Vanguardia egunkariaren sortzailea (j. 1864).
- 1932 – Max Slevogt, alemaniar margolaria (j. 1868).
- 1933 – Annie Wood Besant, britainiar kazetaria, feminista, iraultzailea, aktibista eta idazle okultista (j. 1847).
- 1939 – Andrew Crommelin, frantziar-irlandar astronomoa (j. 1865).
- 1942 – Kārlis Ulmanis, Letoniako presidentea (j. 1877).
- 1946 – Jules Raimu, frantziar aktorea (j. 1883).
- 1957 – Jean Sibelius, finlandiar konpositorea (j. 1865).
- 1960 – Ida Rubinstein, errusiar dantzaria eta modeloa.
- 1961 – Andrzej Munk, poloniar zinema zuzendari eta gidoilaria (j. 1921).
- 1971 – Giorgos Seferis, greziar idazlea, 1963ko Literaturako Nobel Saria (j. 1900).
- 1973 – Jim Croce, estatubatuar rock eta folk abeslari eta egile abeslaria (j. 1943).
- 1975 – Saint-John Perse, frantziar olerkari eta diplomatikoa, 1960ko Literaturako Nobel saria (j. 1887).
- 1979 –
- Ismail Nasiruddin Terengganukoa, Terengganuko sultan eta Malaysiako erregea (j. 1907).
- Ludvík Svoboda, Txekoslovakiako presidentea (h. 1895).
- 1980 – Josefina Carabias, espainiar abokatu, idazle eta kazetaria, Espainiako lehen emakume kazetarietako bat (j. 1908).
- 1985 – Taizo Kawamoto, japoniar futbolaria (j. 1914).
- 1992 –
- Carlos Alcolea, espainiar margolaria (j. 1949).
- Musa Anter, idazle, poeta eta ekintzaile intelektual kurdua, nazionalismo kurduaren figura nagusienetakotzat joa (j. 1920).
- 1993 – Erich Hartmann, alemaniar ehiza-pilotua izan zen Bigarren Mundu Gerran, hegazkingintzako onenentzat hartua (j. 1922).
- 1996 – Paul Erdős, hungariar matematikaria (j. 1913).
- 1999 – Raisa Gorbatxova, Sobietar Batasuneko lehen dama (j. 1932).
- 2000 –
- Jeanloup Sieff, frantziar argazkilaria (j. 1933).
- German Titov, sobietar kosmonauta, Lurra orbitatu zuen bigarren gizakia (j. 1935).
- 2001 – Marcos Pérez Jiménez, Venezuelako presidentea (j. 1914).
- 2004 – Brian Clough, ingeleses futbolari eta entrenatzailea, historiako entrenatzaile hoberenetakoa (j. 1935).
- 2005 – Simon Wiesenthal, austriar arkitektoa, gerra kriminal naziak identifikatu eta lokalizatzen aritzeagatik ezaguna (j. 1908).
- 2006 – Sven Nykvist, suediar zinema argazki-zuzendaria (j. 1922).
- 2011 – Burhanuddin Rabbani, Afganistango presidentea (j. 1940).
- 2014 – Pino Cerami, italiar-belgiar txirrindularia (j. 1922).
- 2015 –
- Carmen Balcells, kataluniar agente literarioa (j. 1930).
- Yogi Berra, estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1925).
- 2016 – Curtis Hanson, estatubatuar film zuzendaria (j. 1945).
- 2018 – Mohammed Karim Lamrami, Marokoko lehen ministroa (j. 1919).
- 2019 –
- Emilia Boneva, gimnasia erritmikoko entrenatzaile bulgariarra (j. 1938).
- Isabel Ruiz Ruiz, guatemalar artista bisuala (j. 1945).
- 2020 – Rossana Rossanda, italiar zuzendari, kazetari, idazle eta politikari komunista (j. 1924).
- 2023 – Ruth Fuchs, Ekialdeko Alemaniako atleta, historia guztiko xabalina jaurtitzaile hoberentzat hartua (j. 1946).