Irailaren 18
Irailaren 18a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita batgarren eguna da, 262.a bisurteetan. 104 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1970 – Joseba Elosegi euskal gudari jeltzaleak bere buruari su eman eta Francisco Francoren aurrean bota zuen protesta moduan.
- 1975 – Poliziak Montxo Martinez Antia ETAko kidea hil zuen Madrilen.
- 1998 – ETAk su-etena hasi zuen, urte bat eta erdi iraungo zuena.
- 2004 – Lizoainibar-Arriasgoitin 4,6 graduko lurrikara gertatu zen. Ez zuen hildako edo zauriturik eragin.
- 2008 – EHAK alderdia legez kanporatu zuen Espainiako Auzitegi Gorenak.
- 2009 – Euriteengatik alerta egoera Euskal Herriko hainbat lurraldetan. Euri gehien Baionan (220 litro) eta Bermeon (172 litro) bota zituen.
Mundua
- 1565 – Andres Urdanetak, Itzulbidaiaren bukaeran, Kaliforniako Santa Rosa uhartea bistaratu zuen.
- 1898 – frantziar eta britainiar gudarosteen arteko Fashodako gatazka hasi zen.
- 1931 – Mukdengo istilua, Japoniako ofizial ultranazionalistek trenbidearen gutxieneko sekzio bat lehertu zuten Mantxuriaren okupazioa justifikatzeko.
- 2005 – Angela Merkel eta Gerhard Schröderek botu kopuru antzekoa lortu zuten Alemaniako hauteskundeetan. Ondoren elkarrekin koalizio bat sortuko zuten, Alemanian erreformak egin ahal izateko.
- 2014 – Eskoziako independentzia erreferenduma burutu zen.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1983 – Beran Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 1994 – Beran Nafarroa Oinez jaia ospatu zen.
- 2009 – Donostiako Zinemaldiaren 57. ekitaldia hasi zen. Urte hartan gonbidatutako izar nagusiak Brad Pitt aktorea eta Quentin Tarantino izan ziren.
- 2011 – Glenn Close estatubatuar aktoreak 2011ko Donostia Saria jaso zuen.
Mundua
- 1963 – X: The Man with the X-ray Eyes ("X: X-izpidun begiak dituen gizona") filma estreinatu zen, Roger Cormanek zuzendu eta Ray Milland, Diana Van der Vlis, Harold J. Stone, John Hoyt, Don Rickles eta Cathie Merchant aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1987 – Fatal Attraction ("Erakarpen Zorigaiztokoa") filma estreinatu zen, Adrian Lynek zuzendu eta Michael Douglas, Glenn Close eta Anne Archer aktoreek antzeztu zuten.
- 1992 – Peter's Friends ("Peteren Lagunak") filma estreinatu zen, Kenneth Branagheek zuzendu eta berak, Stephen Fry, Emma Thompson eta Hugh Laurie aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1992 – Singles ("Ezkongabeak") filma estreinatu zen, Cameron Crowek zuzendu eta Bridget Fonda, Campbell Scott, Kyra Sedgwick eta Matt Dillon aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 2006 – Anousheh Ansari espazio-turista aireratu zen 6:09etan, Soyuz TMA-9 izena duen espazio-misioan.
Kirolak
Euskal Herria
- 2022 – Euskotren Ligaren hamalaugarren denboraldia: Orio izan zen txapelduna hirugarren aldiz.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1771 – Beñat Larralde, lapurtar bertsolaria (h. 1853).
- 1789 – Fausto Otazu, arabar lur-jabe eta politikaria (h. 1869).
- 1798 – Tomas Jose Epaltza, bizkaitar industria-gizona (h. 1873).
- 1870 – Jenaro Larratxe, nafar enpresaburu eta politikaria, Euskeraren Adiskideak elkarte euskaltzalearen presidente eta sortzailea (h. 1935).
- 1890 – Tomas Bilbao, euskal arkitekto eta politikari abertzalea (h. 1954).
- 1897 – Pablo Sorozabal, donostiar musikagilea (h. 1988).
- 1901 – Juan Madariaga Astigarraga, bizkaitar arkitektoa (h. 1995).
- 1906 – Jose Ramon Erauskin, gipuzkoar bertsolari eta idazlea.
- 1911 –
- Raul Cancio, gipuzkoar aktorea (h. 1961).
- Iñaki Urreiztieta, bizkaitar idazlea, euskal gaien ikerlaria (h. 1961).
- 1913 – Ignacio Elizalde, nafar idazlea eta jesuita (h. 1993).
- 1914 – Balendiñe Albizu, euskal idazlea (h. 2002).
- 1926 – Jesús-Jacques Moujica, euskal txirrindularia (h. 1950).
- 1927 – Dionisio Blanco, bizkaitar margolaria (h. 2003).
- 1931 – Xabier Exposito, gipuzkoar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1932 – Antonio Vega Cortázar, gipuzkoar tiratzailea (h. 2011).
- 1938 – Juan Eraña, bizkaitar futbolari ohia.
- 1939 – Miren Teresa Olaeta, bizkaitar dantzaria.
- 1945 – Vicente Ripa, nafar politikari eta irakaslea.
- 1946 – Mikel Etxarri, gipuzkoar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1948 – Francisco José Ormazabal, arabar politikaria, Arabako Biltzar Nagusietako lehendakari ohia.
- 1952 – Iñaki Gil de San Vicente, gipuzkoar irakasle eta pentsalari marxista.
- 1956 – Francisco Javier Baiona, nafar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1960 – Iñaki Uria, gipuzkoar idazle eta kazetaria da eta Euskaldunon Egunkariaren zuzendaritza batzordeko kidea.
- 1961 – Iñigo Urkullu, Eusko Jaurlaritzako 7. lehendakaria.
- 1967 – Miren Gorrotxategi, bizkaitar legelari eta politikaria.
- 1971 – Juanjo Valencia, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1973 – Aitor Karanka, arabar futbolari ohia.
- 1974 – Iker Karrera, gipuzkoar mendi lasterkaria.
- 1976 – Joana Mendiboure Garaiar, lapurtar euskalzale eta kulturzalea.
- 1980 – Pablo Ibarluzea, arabar antzezlea, antzerki-zuzendaria eta clowna.
- 1981 – Aitor Luna, gipuzkoar aktorea.
- 1983 – Mikel Muniozguren, gipuzkoar futbolaria.
- 1984 – Gurutze del Ama, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1987 – Maddalen Dorronsoro Amiano, gipuzkoar abeslari, musikagile eta abesbatza zuzendaria.
- 1991 – Maitane Gurrutxaga, euskal saskibaloi-jokalaria.
- 1993 – Teddy Thomas, lapurtar errugbilaria.
- 1995 – Gorka Giralt, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Ibrahima Dieng, Euskal Herrian hezitako futbolaria, Senegalen.
- 2000 – Julen Lobete, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 53 – Traiano, erromatar enperadorea (h. 117).
- 1587 – Francesca Caccini, italiar konpositorea, abeslaria, eta musika irakaslea, opera bat sortu zuen lehenengo emakumea.
- 1708 – Francisco Bucareli Urtsua, euskal jatorriko espainiar militarra eta administraria (h. 1780).
- 1709 – Samuel Johnson, ingeles idazle eta lexikografoa (h. 1784).
- 1750 – Tomás de Iriarte, espainiar idazle neoklasikoa (h. 1791).
- 1752 – Adrien-Marie Legendre, frantziar matematikaria (h. 1833).
- 1761 – François Just Marie Raynouard, frantziar dramagilea eta politikaria (h. 1836).
- 1765 – Gregorio XVI.a, Aita santua (h. 1846).
- 1786 – Kristian VIII.a Danimarkakoa, Danimarkako eta Norvegiako erregea (h. 1848).
- 1819 – Léon Foucault, frantziar fisikaria (h. 1868).
- 1832 – Marie Léonide Charvin, frantziar antzerki-aktorea, XIX. mendearen amaierako famatuenetako bat (h. 1891).
- 1838 – Anton Mauve, herbeheretar margolaria, Hagako Eskolako kidea (h. 1888).
- 1839 – John Aitken, eskoziar meteorologo, fisikari eta itsas ingeniaria, hodei fisikaren eta aerosol zientziaren sortzaileetako bat (h. 1919).
- 1849 – Martha M. Place, Ameriketako Estatu Batuetan aulki elektrikoan hilarazi zuten lehen emakumea (h. 1899).
- 1850 – Miķelis Krogzemis, letoniar olerkaria, Letoniako poesia nazionalaren aitzindaria (h. 1879).
- 1872 – Vicenç Albert Ballester, kataluniar ekintzaile independentista eta errepublikarra, Esteladaren diseinatzaile eta hedatzailetzat joa (h. 1938).
- 1876 – James Scullin, Australiako 9. lehen ministroa (h. 1953).
- 1888 – Hontz Gris, ingeles kontserbazionista, ehiztaria eta idazlea (h. 1938).
- 1895 – John George Diefenbaker, Kanadako lehen ministroa (h. 1979).
- 1899 – Ida Kamińska, judu-poloniar antzezle eta zuzendaria (h. 1980).
- 1900 – Seewoosagur Ramgoolam, Maurizioko lehen ministro eta gobernadore orokorra (h. 1985).
- 1905 –
- Greta Garbo, suediar aktorea (h. 1990).
- Agnes de Mille, estatubatuar dantzari eta koreografoa (h. 1993).
- 1907 – Edwin McMillan, estatubatuar fisikaria, 1951ko Kimikako Nobel Saria (h. 1991).
- 1908 – Viktor Hambardzumyan, sobietar astrofisikaria (h. 1996).
- 1911 – Carmen Kurtz, kataluniar idazlea (h. 1999).
- 1914 – Walter Behrendt, Europako Legebiltzarreko lehendakaria (h. 1997).
- 1916 – Mercedes Salisachs, espainiar eleberrigilea (h. 2014).
- 1920 –
- Sagrario Vera Gordo, frankismoaren aurkako gerrillan parte hartu zuen emakumea, Guardia Zibilek tiroz hil eta bere gorpua jendearen eskarniorako ikusgai jarri zutena (h. 1945).
- Jack Warden, estatubatuar aktorea (h. 2006).
- 1921 – Judite de Carvalho, portugaldar idazlea (h. 1998).
- 1923 –
- Ana Borboi-Parmakoa, Borboi-Parmako printzesa (h. 2016).
- Peter Smithson, britainiar arkitektoa (h. 2003).
- 1924 – Eloísa Mafalda, brasildar aktorea (h. 2018).
- 1926 – Abel Goumba, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa (h. 2009).
- 1933 –
- Robert Blake, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- Valentina Ponomariova, errusiar astronauta, pilotua eta zientzialaria (h. 2023).
- Mark Di Suvero, estatubatuar eskultorea.
- Fred Willard, estatubatuar aktore, umorista eta idazlea (h. 2020).
- 1937 – Ivy Matsepe-Casaburri, Hegoafrikako jarduneko presidentea (h. 2009).
- 1939 – Jorge Sampaio, Lisboako alkate eta Portugalgo presidentea (h. 2021).
- 1940 – Frankie Avalon, estatubatuar pop abeslaria, bere garaian nerabeen idoloa.
- 1942 – Wolfgang Schäuble, alemaniar politikaria, Alemaniaren bateratzearen negoziatzailetako bat (h. 2023).
- 1943 – Henry Giroux, estatubatuar intelektual eta humanista, pedagogia kritikoaren teoriko nagusienetako bat.
- 1944 – Tsuyoshi Kunieda, japoniar futbolari ohia.
- 1945 –
- John McAfee, anglo-estatubatuar programatzaile eta enpresaburua, McAfee enpresaren sortzailea (h. 2021).
- Katya Paskaleva, bulgariar aktorea (h. 2002).
- 1946 – Rocío Jurado, espainiar abeslari eta aktorea, andaluziar koplan eta flamenkoan espezializatua (h. 2006).
- 1949 –
- Mo Mowlam, Ingalaterrako Alderdi Laboristaren kidea (h. 2005).
- Peter Shilton, ingeles futbolari ohia.
- 1951 – Dee Dee Ramone, estatubatuar musikaria, Ramones taldeko kide sortzailea (h. 2002).
- 1953 –
- Caoimhghín Ó Caoláin, irlandar politikari ohia.
- Toyohito Mochizuki, japoniar futbolari ohia.
- 1954 –
- Dennis Johnson, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2007).
- Steven Pinker, kanadar-estatubatuar psikologo kognitibo, psikolinguista, dibulgazio -egile eta intelektual publikoa.
- 1956 – Peter Wagner, alemaniar soziologoa.
- 1957 – Javier Cansado, espainiar humorista eta irrati-esataria, Faemino y Cansado bikoteko kidea.
- 1958 –
- John Aldridge, ingeles futbolari ohia.
- Rachid Taha, Frantzian bizi izandako aljeriar abeslaria eta ekintzailea (h. 2018).
- 1959 – Maria João Mira, portugaldar idazle eta gidoilaria.
- 1960 –
- Joshua Angrist, israeldar-estatubatuar ekonomialaria, 2021eko Ekonomiako Nobel Saria.
- Karim Rashid, Egipton jaiotako industria diseinatzailea.
- 1961 – James Gandolfini, estatubatuar aktorea (h. 2013).
- 1966 –
- Gabino Diego, espainiar aktorea.
- Carmen París, aragoiko jota, jazza zein flamenkoa batzen dituen abeslari eta konpositorea.
- 1967 – Masami Ihara, japoniar futbolari ohia.
- 1968 –
- Toni Kukoč, kroaziar saskibaloi jokalari ohia.
- Kim Thúy, vietnamdar-quebectar idazlea.
- 1970 – Alejandro Agag, espainiar politikari ohi eta negozio-gizona, 1 Formulako negozioetan aritzeagatik ezaguna.
- 1971 –
- Lance Armstrong, estatubatuar txirrindulari ohia, zazpi aldiz Frantziako Tourraren irabazle, ondoren dopinagatik baliogabetuak.
- Anna Netrebko, errusiar sopranoa.
- Jada Pinkett Smith, estatubatuar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1973 – Mark Shuttleworth, hegoafrikar informatikari eta enpresaburua, software askeen enpresa sustatzailea eta espazioan iristean lehenengo afrikarra.
- 1975 – Akihiro Endo, japoniar futbolari ohia.
- 1976 – Denis Ménochet, frantziar aktorea.
- 1978 – Pilar López de Ayala, espainiar aktorea.
- 1979 –
- Daniel Aranzubia, errioxar futbolaria.
- Junichi Inamoto, japoniar futbolaria.
- 1980 – Susi Caramelo, kataluniar aurkezlea, erreportaria, umorista eta aktorea.
- 1981 – Teresa Rodríguez, andaluziar irakaslea eta politikaria.
- 1983 – Christina Chong, ingeles aktorea.
- 1987 – Yasuhito Morishima, japoniar futbolaria.
- 1989 – Serge Ibaka, kongoar-espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1991 – Bruno Hortelano, espainiar atleta, 100 eta 200 metroko lasterketetan aditua.
- 1992 – Kendra Harrison, estatubatuar atleta.
- 1993 – Gabriel Appelt Pires, brasildar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1598 – Frantzisko Beraskola, euskal fraide frantziskotarra (j. 1564).
- 1616 – Miguel Elizalde, nafar teologoa (j. 1616).
- 1740 – Baltazar García Ros, nafar militar eta funtzionarioa, Río de la Plata eta Paraguaiko gobernadore bitartekaria, Buenos Airesen (j. c. 1670).
- 1855 – Jean-Amédée Etxeberri, Baigorriko alkate eta notarioa (j. 1801).
- 1936 –
- Carlos Eraña, gipuzkoar fraide marianista, fusilatua (j. 1884).
- Txato Olabarri, Eusko Abertzale Ekintzako kidea eta eusko gudaria, Espainiako Gerra Zibilean hil zen alderdi horretako lehen eusko gudaria.
- Teodoro Olarte Aizpuru, arabar industrialaria eta politikaria, Miranda Ebron fusilatua.
- 1958 – Eulogio Urrejola, euskal sozialista eta sindikalista aitzindaria (j. 1883).
- 1979 – Gloria Guzmán, arabar aktorea, Buenos Airesen (j. 1902).
- 1987 – Manuel Ziarsolo, Abeletxe, bilbotar idazlea (j. 1902).
- 1988 – Eleuterio Tapia, gipuzkoar trikitilaria (j. 1926).
- 1998 – Poch, gipuzkoar musikaria (j. 1956).
- 2000 – Maria Magunazelaia, Maoma, euskal txirrindularia (j. 1904).
- 2015 – Ramon Eraña, aretxabaletar kultur eta kirol eragilea (j. 1950).
- 2021 – Jimena Alonso, gipuzkoar aktibista, pentsalari feminista eta arabierako irakaslea, Madrilen (j. 1937).
Mundua
- 96 – Domiziano, erromatar enperadorea (j. 51).
- 1137 – Erik II.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1090)
- 1180 – Luis VII.a Frantziakoa, Kapeto leinuko Frantziako seigarren erregea (j. 1120).
- 1586 – Oktavio Farnese, Parmako eta Piacenzako dukea (j. 1521).
- 1598 – Toyotomi Hideyoshi, Japonia bateratu zuen Sengoku aroko daimyōa.
- 1781 – Tobias Furneaux, ingeles nabigatzailea eta Royal Navyko ofiziala, mundua bi norabidetan zirkumnabigatu zuen lehenengo gizona (j. 1735).
- 1783 – Leonhard Euler, suitzar matematikari eta fisikaria (j. 1707).
- 1830 – William Hazlitt, ingeles saiakeragile eta literatura kritikaria (j. 1778).
- 1848 – Felix von Lichnowsky, prusiar militar eta politikaria (j. 1814).
- 1872 – Karlos XV.a Suediakoa, Suediako erregea eta Norvegiako erregea (j. 1826).
- 1896 – Hippolyte Fizeau, frantziar fisikaria (j. 1819).
- 1905 – George MacDonald, eskoziar idazlea (j. 1824).
- 1908 – Emilia Calé, galiziar idazlea (j. 1837).
- 1911 – Piotr Stolipin, Errusiako lehen ministroa (j. 1862).
- 1915 – Susan la Flesche Piccotte, Omahako mediku eta erreformatzailea, medikuntza gradua eskuratu zuen lehen indigena estatubatuarra (j. 1865).
- 1937 – Domitila García de Coronado, kubatar idazlea, kazetaria, editorea eta irakaslea (j. 1847).
- 1939 –
- Gwen John, galestar margolaria (j. 1876).
- Stanisław Ignacy Witkiewicz, poloniar idazle, margolari, filosofo eta argazkilaria (j. 1885).
- 1944 – Hendrikus Colijn, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1869).
- 1945 – Volin, errusiar anarkista (j. 1882).
- 1949 – Frank Morgan, estatubatuar aktorea (j. 1890).
- 1951 – Pamela Colman Smith, Pixie, britaniar artista, ilustratzaile, idazle, argitaratzaile eta okultista, Rider-Waite tarota ilustratzeagatik ezaguna (j. 1878).
- 1955 – Alice Middleton Boring, estatubatuar biologo, zoologo eta herpetologoa (j. 1883).
- 1961 – Dag Hammarskjöld, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1905).
- 1964 – Sean O'Casey, irlandar antzerkigilea (j. 1880).
- 1967 – John Cockcroft, ingeles fisikaria, 1951ko Fisikako Nobel Saria (j. 1897).
- 1968 –
- León Felipe, espainiar olerkaria (j. 1884).
- Franchot Tone, euskal jatorriko estatubatuar zinema, antzerki eta telebistako aktore, ekoizle eta zuzendaria (j. 1905).
- 1970 – Jimi Hendrix, estatubatuar musikaria eta kantautorea, Rock musikaren historiako gitarrista elektriko handienetakoa (j. 1942).
- 1973 –
- Théo Lefèvre, Belgikako 39. lehen ministroa (j. 1914).
- Mary Wigman, alemaniar dantzaria eta koreografoa (j. 1886).
- 1979 – André Zeller, frantziar jenerala (j. 1898).
- 1980 – Katherine Anne Porter, estatubatuar idazlea (j. 1890).
- 1987 – Américo Tomás, Portugalgo presidentea (j. 1894).
- 1992 – André Jacquemin, frantziar margolari eta grabatzailea (j. 1904).
- 2002 –
- Hazel Brooks, estatubatuar aktore eta modeloa (j. 1924).
- Etta Falconer, estatubatuar matematikaria (j. 1933).
- 2004 – Russ Meyer, estatubatuar zinema-zuzendaria (j. 1922).
- 2008 – Mauricio Kagel, argentinar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta zinema-zuzendaria (j. 1931).
- 2010 – Egon Klepsch, alemaniar politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria (j. 1930).
- 2012 – Santiago Carrillo, espainiar politikari komunista, Espainiar Transizioan pertsonaia garrantzitsua (j. 1915).
- 2013 – Pavlos Fyssas, Killah P, greziar rap abeslaria eta faxismoaren aurkako militantea (j. 1979).
- 2018 – Robert Venturi, estatubatuar arkitekto post-modernista (j. 1925)
- 2019 – Imata Kabua, Marshall Uharteetako presidentea (j. 1943).
- 2020 – Ruth Bader Ginsburg, estatubatuar epaile eta legelaria, Notorious R.B.G. ezizenarekin erresistentzia publikoaren eta justiziaren sinbolotzat hartua (j. 1933).
- 2021 – Mario Camus, espainiar zinema zuzendaria (j. 1935).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Jagi eta Zilar.