Irailaren 17
Irailaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeigarren eguna da, 261.a bisurteetan. 105 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 2008 – Askatasuna eta Amnistiaren Aldeko Batzordeei eginiko epaiketan 8 eta 10 urteko espetxe zigorra ezarri zien Espainiako Audientzia Nazionalak 21 euskal herritarrei.
Mundua
- 1111 – Galiziako nobleziak, Pedro Fróilaz Trabakoa eta Diego Gelmírez apezpikua buru zutela, Alfontso VII.a Gaztelakoa "Galiziako Errege" izendatu zuten.[1]
- 1176 – Miriozefaloko guduan Bizantziar Inperioa saiatu zen Anatolia berreskuratzen Seljuktar Inperioaren eskuetatik.
- 1382 – Luis I.a Hungariakoaren alaba, Maria I.a Hungariakoa "errege" izendatu zuten.
- 1462 – Hamahiru Urteko Gerra: Piotr Duninek gidatutako poloniar armada batek Ordena Teutonikoa garaitu zuen Świecinoko guduan.
- 1577 – Bergeraceko ituna sinatu zuten Henrike III.a Frantziakoak eta higanoteek.
- 1620 – Poloniar-Otomandar Gerra: Otomandar inpierioak Bi Nazioen Errepublika garaitu zuen Cecorako guduan.
- 1630 – Boston hiria sortu zen.
- 1631 – Suediak garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren aurka Hogeita Hamar Urteko Gerrako Breitenfeldeko guduan.
- 1787 – Ameriketako Estatu Batuetako biltzarkideek konstituzioa sinatu zuten.
- 1862 – Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilan Antietamgo gudua jazo zen.
- 1978 – Camp Davideko bake hitzarmena sinatu zuten Israelek eta Egiptok.
- 1991 – Hego Korea, Ipar Korea, Estonia, Letonia, Marshall Uharteak eta Mikronesiako Estatu Federatuak NBEn sartu ziren.
- 2001 – New Yorkeko NYSE eta NASDAQ burtsek ateak ireki zituzten berriz Irailaren 11ko atentatuetan itxi eta gero.
- 2006 – Espainiako gobernuak Garoñako zentral nuklearraren itxiera 2009. urtean egingo zela adierazi zuen.
- 2008 – Enric Duran ekintzaile kataluniarrak 39 bankuri iruzur egin ziela jakinarazi zuen. Kreditu pertsonalen bidez, 492.000 euro desjabetu zituela adierazi zuen.
- 2011 – Wall Street inguruetan protesta ekitaldiak izan ziren, Occupy mugimenduaren abiarazle izango zirenak.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1899 – Juan Ignazio Urangak Zumarragako euskal jaietako saria irabazi zuen.
Mundua
- 1964 – Guy Hamilton ingeles zinema zuzendariak zuzendu eta Sean Connery, Gert Fröbe, Honor Blackman, Harold Sakata eta Bernard Lee aktoreek antzeztutako Goldfinger filma estreinatu zen.
- 1981 – Das Boot ("Itsaspekoa") filma estreinatu zen, Wolfgang Petersenek zuzendu eta Jürgen Prochnow, Herbert Grönemeyer eta Klaus Wennemann aktoreek antzeztu zuten.
- 1993 – The Age of Innocence ("Xalotasunaren Adina") filma estreinatu zen, Martin Scorsesek zuzendu eta Daniel Day-Lewis, Michelle Pfeiffer eta Winona Ryder aktoreek antzeztu zuten.
- 2004 – Tamilera Indiako lehen hizkuntza deklaratu zuten.
- 2010 – Devil ("Deabru") filma estreinatu zen, John Erick Dowdleel zuzendu eta Chris Messina, Logan Marshall-Green, Geoffrey Arend, Bojana Novakovic, Jenny O'Hara eta Bokeem Woodbine aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1683 – Antonie van Leeuwenhoekek eskutitz bat idatzi zion Errege Elkarteari "animalkuloak" deskribatuz.
- 1991 – Linux kerneleko lehenengo bertsioa (0.01) interneten jarri zuten.
Kirolak
Euskal Herria
- 2017ko Kontxako Bandera: Orio Arraun Elkartea gizonezkoetan garaile eta San Juan emakumezkoetan.
Mundua
- 1920 – National Football League (NFL) antolatu zuten Cantonen, Ohion, Estatu Batuetan.
- 2017 – Irlanda Osoko Futbol Gaeliko Txapelketaren finalean Dublin GAAk Mayo GAAri 1-17 eta 1-16ko emaitzaz irabazi zion.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1748 – Joakin Lizarraga, nafar apaiz eta euskal idazlea (h. 1835).
- 1786 – Juan Manuel Urtasun Lakidain, nafar apaiza eta euskarazko predikuen idazlea (h. 1855).
- 1877 – François Bibal, lapurtar margolaria (h. 1944).
- 1916 – Francisco Bueno, El León Guipuzcoano, gipuzkoar boxeolaria (h. 1995).
- 1930 – Vicenta Llorente del Moral, bizkaitar entomologoa, ortopteroetan aditua.
- 1933 – Luis Gasca, donostiar argitaratzaile eta komiki eta zinema kritikaria (h. 2021).
- 1945 – Luis Aranberri, Amatiño, gipuzkoar kazetari, politikari eta idazlea.
- 1948 – Pedro Morenés, bizkaitar politikari eta enpresaria.
- 1958 – Gotzon Egia, gipuzkoar idazlea eta itzultzailea.
- 1961 – Mari Carmen Rubio, nafar arkulari paralinpikoa, arku-konposatuan aditua.
- 1962 – Joseba Etxarri, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
- 1963 – Pako Aristi, gipuzkoar idazlea eta kazetaria.
- 1974 – Soraya Pereira, bizkaitar politikaria, Sestaoko Udaleko bozeramalea, Galizian.
- 1975 – Álvaro Fuentes, gipuzkoar baxu-jotzailea, La Oreja de Van Gogh taldekoa.
- 1989 – Julen Goñi, nafar futbolaria.
- 1993 – Antton Telleria, tolosar kazetaria, musikaria, aurkezlea eta umoregilea.
Mundua
- 879 – Karlos III.a Frantziakoa, Lotaringia eta Mendebaldeko Frantziako erregea (h. 929).
- 1192 – Minamoto no Sanetomo, Kamakura shogunerriko hirugarren shoguna (h. 1219).
- 1552 – Paulo V.a, Aita santua (h. 1621).
- 1580 – Francisco de Quevedo, espainiar idazlea (h. 1645).
- 1677 – Stephen Hales, britainiar kimikaria eta biologoa (h. 1761).
- 1743 – Nicolas de Condorcet, Condorceteko markesa, frantziar filosofo, matematikari eta politikaria (h. 1794).
- 1764 – John Goodricke, astronomo zaletu ospetsua (h. 1786).
- 1795ean bataiatua – Saverio Mercadante, italiar musikagilea (h. 1870).
- 1810 – Francisco Serrano, espainiar militar eta politikaria (h. 1885).
- 1820 – Émile Augier, frantziar poeta, antzerkigile eta idazlea (h. 1889).
- 1826 – Bernhard Riemann, alemaniar matematikaria (h. 1866).
- 1832 – Sergei Botkin, errusiar mediku, terapeuta eta ekintzailea (h. 1889).
- 1857 – Konstantin Tsiolkovski, errusiar zientzialaria eta asmatzailea (h. 1935).
- 1869 – Christian Lous Lange, norvegiar historialari, irakasle, diplomazialari eta politologoa, 1921eko Bakearen Nobel Saria (h. 1938).
- 1874 – Vera Slutskaia, bielorrusiar boltxebikea (h. 1917).
- 1880 – Désiré-Émile Inghelbrecht, frantziar musikagilea eta orkestra-zuzendaria (h. 1965).
- 1883 – William Carlos Williams, estatubatuar olerkaria (h. 1963).
- 1886 – Frank Griffin, zinema mutuaren garaiko estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea (h. 1953).
- 1903 – Olavi Paavolainen, finlandiar idazle, poeta, entsegulari eta kazetaria (h. 1964).
- 1906 – Junius Richard Jayawardene, Sri Lankako presidentea (h. 1996).
- 1915 – Adolfo Sánchez Vázquez, bizi gehiena Mexikon eman zuen espainiar filosofoa (h. 2011).
- 1916 – Yumjaagiin Tsedenbal, Mongoliako Herri Errepublikako estatuburua (h. 1991).
- 1918 –
- Chaim Herzog, Israelgo presidentea (h. 1997).
- Vincenzo Torriani, Patroia, Italiako Giroko zuzendaria 1949tik 1992ra (h. 1996).
- 1919 – Horst Krüger, alemaniar idazlea (h. 1999).
- 1922 – Agostinho Neto, lehendabiziko Angolako presidentea (h. 1979).
- 1923 – Hank Williams, estatubatuar kantautorea, Country musikako ikur eta XX. mendeko musikari eraginkorrenetakotzat joa (h. 1953).
- 1924 –
- Hou Bo, txinatar argazkilaria, Mao Zedongen argazkilari ofiziala (h. 2017).
- Annelise Hovmand, daniar zinema zuzendaria (h. 2016)
- 1928 – Roddy McDowall, ingeles aktorea (h. 1998).
- 1929 – Stirling Moss, britainiar auto-pilotua (h. 2020).
- 1930 –
- Edgar Mitchell, estatubatuar astronauta eta militarra (h. 2016).
- Thomas P. Stafford, estatubatuar astronauta (h. 2024).
- 1931 –
- Anne Bancroft, estatubatuar aktorea (h. 2005).
- Jean-Claude Carrière, frantziar eleberrigile, gidoigile eta aktorea (h. 2021).
- 1932 –
- Robert B. Parker, estatubatuar idazle eta eleberrigilea (h. 2010).
- Khalifa bin Hamad Al Thani, Qatargo emirra (h. 2016).
- 1934 - Maureen Connolly, Little Mo, estatubatuar tenis jokalaria (h. 1969).
- 1935 – Ken Kesey, estatubatuar idazlea (h. 2001).
- 1936 – Charles Krebs, estatubatuar zoologo eta ekologista.
- 1939 –
- Mariano Díaz, espainiar txirrindularia (h. 2014).
- Vladimir Menxov, sobietar eta errusiar aktore eta zinema zuzendaria (h. 2021).
- 1941 – Josep Elias Cornet, katalanezko olerkari eta eleberrigilea (h. 1982).
- 1942 – Manolo García Colas, espainiar bikoizketa aktorea.
- 1944 – Reinhold Messner, alemaniar hizkuntzadun italiar alpinista, hamalau zortzimilakoak igo dituen munduko lehen pertsona.
- 1948 – John Ritter, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- 1949 – Maria Barbal, kataluniar idazlea.
- 1950 – Narendra Modi, Indiako lehen ministroa.
- 1956 – Almazbek Atanbaiev, Kirgizistango presidente ohia.
- 1958 –
- Nancho Novo, galiziar aktore, umorista eta abeslaria.
- Janez Janša, Esloveniako lehen ministroa.
- 1960 – Damon Hill, 1 formulako britaniar pilotu ohia.
- 1961 –
- Nives Meroi, italiar alpinista.
- Isabel Salud, kataluniar funtzionario eta politikaria.
- 1962 – Baz Luhrmann, australiar antzerki eta zinema zuzendaria.
- 1963 – Lola Robles, espainiar idazlea, zientzia-fikziozko lanetan aditua.
- 1965 – Kyle Chandler, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- 1968 –
- Anastacia, estatubatuar abeslaria.
- Tito Vilanova, kataluniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2014).
- 1969 –
- Keith Flint, ingeles abeslaria, musikaria eta dantzaria, The Prodigy taldeko abeslaria eta dantzaria (h. 2019).
- Bismarck Barreto Faria, brasildar futbolari ohia.
- 1970 – Edílson da Silva Ferreira, brasildar futbolari ohia.
- 1971 –
- Adriana Sklenarikova, eslovakiar top-model ohia.
- Jens Voigt, alemaniar txirrindularia.
- 1973 - Maria Lopez Sandez, galiziar filologoa, irakaslea, idazlea eta saiakeragilea.
- 1974 –
- Austin St. John, estatubatuar aktorea.
- Rasheed Wallace, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1975 – Saša Stefanović, serbiar saskibaloi jokalaria.
- 1977 –
- Mónica Ergueta, boliviar abeslaria.
- Juan Antonio Flecha, argentinar txirrindularia.
- 1978 – Cristina Alcázar, espainiar aktorea.
- 1979 – Ana Moura, portugaldar fado abeslaria.
- 1985 – Mirza Teletović, bosniar saskibaloi jokalaria.
- 1986 – Sophie, eskoziar musikaria, musika-ekoizlea, abeslaria eta DJa (h. 2021).
- 1988 –
- Michael Fitzgerald, zeelandaberritar futbolaria.
- Vicky Gómez, espainiar dantzaria, koreografoa eta irakaslea.
- 1989 –
- Olivier Boumal, kamerundar futbolaria.
- Peter O'Mahony, irlandar errugbi jokalaria.
- 1992 –
- Quay Dash, estatubatuar emakumezko rapeatzaile eta abestigile transgeneroa.
- Jelena Jakovixina, errusiar alpetar eskiatzailea.
- 2000 – Diary Sow, senegaldar idazlea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1829 – Joaquín Javier Uriz, nafar abokatu eta elizgizona, Iruñeko apezpikua (j. 1747).
- 1834 – Jose Maria Murga de la Barrera, bizkaitar lurjabe eta politikaria (j. 1770).
- 1855 – Juan Manuel Urtasun Lakidain, nafar apaiza eta euskarazko predikuen idazlea (j. 1773).
- 1891 – Francisco Lakabe Mezkiritz, nafar medikua eta idazlea (j. 1815).
- 1915 – Domingo Igarabide, Juanagorri, nafar korrikalari, segalaria eta petrikiloa (j. 1829).
- 1936 – Jose Arana Irastorza, Eusko Abertzale Ekintzako militantea eta Eusko Gudarosteko gudaria, Gerra Zibilean hildako EAE alderdiko lehen gudaria (j. 1913).
- 1957 – Jose Legarreta, euskal herritar futbolaria (j. 1903).
- 1964 – Gerardo Sacristán, errioxar margolari eta iraskaslea, Iruñean (j. 1907).
- 1991 – Lino Akesolo, bizkaitar idazlea eta elizgizona (j. 1911).
- 2006 – José Gallego, gipuzkoar futbolaria, Ingalaterran aritutakoa, Cambridgen (j. 1923).
- 2008 – Jose Maria Zirarda, euskal artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa (j. 1917).
- 2009 – Txiki Idoate, nafar idazlea (j. 1959).
- 2011 – Antonio Sorarrain, gipuzkoar elizgizona eta idazlea (j. 1928).
- 2021 – Alfonso Sastre, Euskal Herrian errotutako espainiar idazle eta editorea (j. 1926).
Mundua
- 1179 – Hildegarda Bingengoa, alemaniar abadesa, buruzagi monastikoa, mistikoa, iragarlea, medikua, musikagilea eta idazlea (j. 1098).
- 1528 – Iñigo Fernández de Velasco, IV. Haroko konde, VIII. Gaztelako kondestable, eta II. Fríasko dukea (j. 1462).
- 1621 – Roberto Bellarmino, italiar teologoa eta apezpikua (j. 1542).
- 1665 – Filipe IV.a Espainiakoa, Espainiako erregea eta Portugalgo erregea (j. 1605).
- 1691 – Abraham Hondius, Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria eta irarlea (j. c. 1631).
- 1737 – Tokugawa Ieharu, Tokugawa shogunerriko hamargarren shoguna (j. 1737).
- 1762 – Francesco Geminiani, italiar musikaria eta biolin-jolea (j. 1687).
- 1771 – Tobias Smollett, eskoziar idazle eta sendagilea (j. 1721).
- 1791 – Tomás de Iriarte, espainiar idazle neoklasikoa (j. 1750).
- 1836 – Antoine-Laurent de Jussieu, frantziar botanikaria (j. 1748).
- 1863 – Alfred de Vigny, frantziar idazlea (j. 1797).
- 1864 – Walter Savage Landor, ingeles olerkaria (j. 1775).
- 1879 – Eugène Viollet-le-Duc, frantziar arkitektoa eta teorialaria (j. 1814).
- 1886 – Asher Brown Durand, estatubatuar margolaria, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea (j. 1796).
- 1892 – Rudolf von Jhering, alemaniar legelaria (j. 1818).
- 1895 – Sigismundo Felix Feliński, Varsoviako artzapezpikua (j. 1822).
- 1898 – Manuela Rosas, argentinar ekintzaile politikoa (j. 1817).
- 1907 – Edmonia Lewis, estatubatuar eskultorea, afro-amerikar eta amerikar natibo jatorrizko lehen emakume eskultorea (j. 1844).
- 1942 – Cecilia Beaux, estatubatuar margolaria (j. 1855).
- 1945 – Charles Spearman, britainiar psikologoa (j. 1863).
- 1948 –
- Ruth Benedict, estatubatuar antropologoa (j. 1887).
- Folke Bernadotte, suediar diplomazialaria (j. 1895).
- Emil Ludwig, alemaniar idazlea (j. 1881).
- 1954 – Maud Slye, estatubatuar patologoa, ikertzailea eta poeta, minbiziaren ikertzaile aitzindaria (j. 1879).
- 1961 – Adnan Menderes, Turkiako lehen ministroa (j. 1899).
- 1965 – Alejandro Casona, espainiar antzerkigilea (j. 1903).
- 1972 – Akim Tamiroff armeniar jatorriko estatubatuar aktorea (j. 1899).
- 1974 – Emily Gerdes estatubatuar aktorea (j. 1890).
- 1980 – Anastasio Somoza Debayle, Nikaraguako presidentea (j. 1925).
- 1983 – Giovanni Rossi, suitzar txirrindularia (j. 1926).
- 1986 – Erich Bautz, alemaniar txirrindularia (j. 1913).
- 1990 – Angelo Schiavio, italiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1905).
- 1991 – Zino Francescatti, frantziar biolin-jotzaile eta irakaslea (j. 1902).
- 1994 –
- Vitas Gerulaitis, estatubatuar tenislaria (j. 1954).
- Karl Popper, austriar jatorriko britainiar filosofoa (j. 1902).
- 1996 –
- Spiro Agnew, estatubatuar politikaria (j. 1918).
- Teodoro Fernández, perutar futbolaria (j. 1913).
- 1997 – Jan P. Syse, Norvegiako lehen ministroa (j. 1930).
- 2001 – Dalilah, espainiar dantzaria eta dantza-maistra, sabel-dantzaren dantzari mitikoa (j. 1936).
- 2008 - Inga Fischer-Hjalmars, suediar fisikari, farmazialari eta humanista, kimika kuantikoan aitzindaria (j. 1918).
- 2013 – Martí de Riquer, kataluniar idazle humanista eta literatura-kritikaria, Erdi Aroko gaietan espezializatua (j. 1914).
- 2014 – China Zorrilla, uruguaitar aktore, komediante, zuzendari, gidoilari, ekoizle, itzultzaile eta egokitzailea (j. 1922).
- 2021 – Abdelaziz Bouteflika, Aljeriako presidentea (j. 1937).
- 2022 – Ana María Sánchez Navarro, espainiar sopranoa (j. 1959).
- 2023 – Pepe Domingo Castaño, galiziar irrati esatari, telebista aurkezle, abeslari eta idazlea (j. 1942).
Erreferentziak
- Stroll, Mary.. (2004). Calixtus II, 1119-1124 : a pope born to rule. Brill ISBN 90-04-13987-7. PMC 55099499. (Noiz kontsultatua: 2020-09-17).