Irailaren 15
Irailaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamazortzigarren eguna da, 259.a bisurteetan. 107 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1966 – Gamizko abade Juan Luis Jauregik meza emateari uko egin zion udal agintariek soinean zeramaten Espainiako banderarengatik.
- 2006 – Iruñeko San Kristobalen fusilaturiko 203 pertsonen gorpuak identifikatu zituzten.
- 2016 – Stephanie ekaitzak haize ufada handiak eta euri jasa gogorrak utzi zituen Euskal Herrian. Ez zen hildako edo zauriturik gertatu.
Mundua
- 1821 - Erdialdeko Amerikaren Independentziaren Akta sinatu zen, lurralde hori Espainiatik askatzeko.
- 1935 - Alemania Naziak Nurembergeko legeak onartu zituen, alemaniar juduei herritartasuna kentzeko eta Alemaniarako bandera esbastikaduna onartzeko.
- 1971 - Vancouverren, Kanadan, Greenpeace erakundea sortu zen.
- 2008 - Lehman Brothers multinazionalak porrot egin zuen AEBetan eta finantza sistema osoan porrot katea eraginda, mundu osora zabaldu zen 1929koaren ostean ezagutu den kris ekonomikorik bortitzena.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1926 – Joxe Miel Iztueta «Lazkao Txiki» bertsolari eta txiste-kontalaria jaio zen (1993an hila).
- 2009 – Fito & Fitipaldis taldeak Antes de que cuente diez diskoa kaleratuko du.
Mundua
- 1584 – El Escorial jauregia eraikitzen amaitu zuten, Filipe II.a Espainiakoak jasoarazia.
- 1969 – The Battle of Britain ("Ingalaterrako gudua") filma estreinatu zen, Guy Hamiltonek zuzendu eta Laurence Olivier, Hein Riess, Trevor Howard, Robert Shaw, Christopher Plummer, Michael Caine, Edward Fox, Susannah York, Ian McShane, Kenneth More, Ralph Richardson, Patrick Wymark, Michael Redgrave, Curd Jürgens eta Nigel Patrick aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1830 – Manchester-Liverpool burdinbidea ireki zuten.
- 2017 – Cassini-Huygens espazio misioaren bukaera, zunda Saturnoko atmosferan barneratu eta erorketa kontrolatuaz amaituarazi zuten.
Kirolak
Euskal Herria
- 2012 – Kaiku Arraunaren Kirol Elkarteak Bermeo Hiriko Ikurrina irabazi eta 2012ko San Miguel Ligako txapelduna bilakatu zen.
- 2013 – TKE Liga amaitu zen, Kaiku txapeldun eta Urdaibai txapeldunorde geldituz.
- 2019 – Euskotren Ligaren hamaikagarren denboraldia: Orio txapeldun.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1791 – Gaspar Jauregi, euskal militarra (h. 1844).
- 1833 – Ramón Blanco, euskal militar eta politikaria (h. 1906).
- 1870 – Horacio Etxebarrieta, bizkaitar politikari eta industria-gizona (h. 1963).
- 1898 – Ramon Mandiola, Montxin, bizkaitar kirol kazetaria (h. 1982).
- 1911 – Jose Mugerza, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (h. 1980).
- 1913 – Antonio María Oriol, bizkaitar finantzari eta politikaria (h. 1996).
- 1926 – Joxe Miel Iztueta, Lazkao Txiki, gipuzkoar bertsolari eta txiste-kontalaria (h. 1993).
- 1930 –
- Jose Luis Azkue, gipuzkoar musikaria.
- Loli Lopez Goñi, gipuzkoar mendigoizalea, emakumezkoen alpinismoan aitzindaria Euskal Herrian (h. 2020).
- 1939 – José Luis Maiztegi, gipuzkoar futbolaria (h. 2024).
- 1940 – Tomas Hernández Mendizabal, gipuzkoar margolari, eskultore eta kartelgilea (h. 2021).
- 1947 – Fabián Billalabeitia, gipuzkoar politikari eta kazetaria, Ferrolen.
- 1952 –
- Txomin Laxalt, lapurtar kazetari eta idazlea.
- José María Roig, nafar mediku eta politikaria.
- Didier Rouget, Parisen jaio eta Uztaritzen bizi izandako ezkertiar abokatua (h. 2015).
- 1965 – Susana Zapke, gipuzkoar musikologoa.
- 1976 – Roberto Martinez Ripodas, Tiko, nafar futbolari ohia.
- 1977 – Pablo Berasaluze, Berasaluze II.a, bizkaitar pilotari ohia.
- 1980 – Joana Lasheras, nafar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- 1981 –
- Sara Carracelas, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.
- Nerea Elustondo, gipuzkoar bertsolaria.
- 1986 – Mikel Olazabal, nafar pilotari ohia.
- 1988 – Diego Pérez, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
- 1998 – Jon Morcillo, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 767 – Saichō, Tendai-shū tradizioa sortu zuen japoniar monje budista (h. 822).
- 1254 – Marco Polo, veneziar bidaiari eta merkataria (h. 1324).
- 1505 – Maria Hungariakoa, Hungariako eta Bohemiako erregina ezkontidea eta Habsburgen Herbehereetako gobernadorea (h. 1558).
- 1613 – François de La Rochefoucauld, frantziar idazle moralista (h. 1680).
- 1649 – Titus Oates, ingeles iraultzailea (h. 1705).
- 1666 – Sofia Dorotea Brunswick-Lüneburgekoa, Jurgi II.a Erresuma Batukoaren ama (h. 1726).
- 1676 – Stanisław Poniatowski, poloniar militarra (h. 1762).
- 1736 – Jean Sylvain Bailly, frantziar politikari eta zientzialaria (h. 1793).
- 1737 – Jacob Philipp Hackert, alemaniar margolaria (h. 1807).
- 1739 – Juan de Villanueva, espainiar arkitektoa (h. 1811).
- 1789 – James Fenimore Cooper, estatubatuar eleberrigile erromantikoa (h. 1851).
- 1810 – Louise Colet, frantziar olerkaria eta femme de lettres (h. 1876).
- 1819 – Jules Pasdeloup, frantziar orkestra-zuzendaria (h. 1887).
- 1827 – Elena Cipriana Álvarez Durán, espainiar folklorista, idazle eta margolaria.
- 1830 – Porfirio Díaz, Mexikoko presidentea (h. 1915).
- 1838 – Anders Nicolai Kiær, norvegiar estatistikaria (h. 1919).
- 1851 – Manuel Curros Enríquez, galiziar idazlea (h. 1908).
- 1857 – William Howard Taft, Ameriketako Estatu Batuetako 27. Presidentea (h. 1930).
- 1858 – Charles de Foucauld, frantziar esploratzaile eta misiolaria (h. 1916).
- 1863 – Horatio William Parker, estatubatuar musikagilea, zuzendaria eta irakaslea (h. 1919).
- 1871 – Marguerite Moreno, frantziar aktorea, Comédie Françaiseko kide garrantzitsua (h. 1948).
- 1872 – Max Factor, poloniar-judu enpresaria (h. 1938).
- 1876 – Bruno Walter, alemaniar orkestra-zuzendaria (h. 1962).
- 1879 – Joseph Lyons, Australiako 10. lehen ministroa (h. 1939).
- 1881 – Ettore Bugatti, italiar industria-gizona (h. 1947).
- 1890 – Agatha Christie, 66 misterio- eta hilketa-eleberriren ingeles idazlea (h. 1976).
- 1894 – Jean Renoir, frantziar zinema zuzendari, aktore eta idazlea (h. 1979).
- 1896 – Harry Bagge, ingeles futbolaria eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzaile izandakoa (h. 1967).
- 1903 – Roy Acuff, estatubatuar abeslari, biolin-jotzaile eta abesti-idazlea (h. 1992).
- 1904 – Hunberto II.a Italiakoa, Italiako Erresumako azken erregea (h. 1983).
- 1906 – Jacques Becker, frantziar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 1960).
- 1907 – Fay Wray, kanadar-estatubatuar aktorea (h. 2004).
- 1909 – Jean Batten, zeelandaberritar hegazkinlaria, abiazioko emakume aitzindaria (h. 1982).
- 1914 –
- Adolfo Bioy Casares, argentinar kazetari, itzultzaile eta idazlea (h. 1999).
- Jens Otto Krag, Danimarkako lehen ministroa (h. 1978).
- 1918 – Margot Loyola, txiletar folklorearen musikaria, folk-abeslaria eta ikertzailea (h. 2015).
- 1919 –
- Fausto Coppi, Il Campionissimo, italiar txirrindularia, historiako ezagunenetako bat (h. 1960).
- Radmila Trifunović, serbiar eta jugoslaviar partisano komunista (h. 1943).
- 1924 – György Lázár, Hungariako lehen ministroa (h. 2014).
- 1925 – Erika Köth, alemaniar sopranoa (h. 1989).
- 1926 –
- Shohei Imamura, japoniar zinegilea (h. 2006).
- Jean-Pierre Serre, frantziar matematikaria.
- 1929 –
- Halina Birenbaum, Holokaustotik bizirik atera den idazle, poeta, itzultzaile eta aktibista.
- Renée Gailhoustet, frantziar arkitekto eta hirigilea (h. 2023).
- Murray Gell-Mann, estatubatuar fisikaria, 1969ko Fisikako Nobel Saria (h. 2019).
- John Julius Norwich, britaniar historialaria eta idazlea (h. 2018).
- 1930 –
- Pierino Baffi, italiar txirrindularia (h. 1985).
- Patsy O'Connell Sherman, estatubatuar kimikaria, matematikaria eta asmatzailea (h. 2008).
- 1932 – Abdul Halim Khaddam, Siriako presidentea (h. 2020).
- 1933 – Rafael Frühbeck, espainiar orkestra-zuzendaria eta musikagilea (h. 2014).
- 1936 – Ashley Cooper, australiar tenislaria (h. 2020).
- 1937 –
- Lacy Duarte, uruguaitar artista bisuala (h. 2015).
- Robert Lucas, Jr., estatubatuar ekonomista, 1995eko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2023).
- Fernando de la Rúa, Argentinako presidentea (h. 2019).
- 1941 –
- Flórián Albert, hungariar futbolaria (h. 2011).
- Signe Toly Anderson, estatubatuar abeslaria, Jefferson Airplane taldearen sortzaileetakoa (h. 2016).
- Mirosław Hermaszewski, poloniar kosmonauta eta militarra, espaziora joandako lehen poloniar kosmonauta (h. 2022).
- 1942 –
- Wen Jiabao, Txinako Herri Errepublikako lehen ministroa.
- Emmerson Mnangagwa, Zimbabweko presidentea.
- 1943 – Derek Warfield, irlandar abeslari, musikari, kantautore eta historialaria.
- 1944 – Yoweri Museveni, Ugandako presidentea.
- 1945 –
- Carmen Maura, espainiar antzezlea.
- Jessye Norman, estatubatuar sopranoa (h. 2019).
- Hans-Gert Pöttering, alemaniar politikaria, Europako Parlamentuko lehendakaria.
- 1946 –
- Alain Estève, frantziar errugbilaria (h. 2023).
- Tommy Lee Jones, estatubatuar aktorea.
- Oliver Stone, estatubatuar zine-zuzendaria.
- 1951 –
- Federico Jiménez Losantos, espainiar kazetari, enpresaburu eta idazlea.
- Johan Neeskens, herbeheretar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1956 – Maggie Reilly, eskoziar abeslaria.
- 1957 – Paweł Pawlikowski, poloniar zinema zuzendaria.
- 1963 – Teresa Helbig, kataluniar moda-diseinatzailea.
- 1964 –
- Robert Fico, Eslovakiako lehen ministroa.
- Conleth Hill, ipar irlandar aktorea.
- 1965 – Michelle Fairley, ipar irlandar aktorea.
- 1967 – Ana Belén Fortes, galiziar filologoa, idazlea, editorea eta itzultzailea.
- 1972 – Letizia Ortiz, Espainiako erregina ezkontidea.
- 1974 – Marta Botía, espainiar abeslaria eta kantautorea.
- 1977 –
- Chimamanda Ngozi Adichie, nigeriar eleberrigilea.
- Tom Hardy, ingeles aktorea.
- 1978 – Raquel Cabezón, kataluniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1980 – Jolin Tsai, taiwandar abeslari eta aktorea.
- 1982 – Jesse Andrews, estatubatuar idazle eta gidoigilea.
- 1984 - Henar Alvarez, espainiar kazetaria, umorista, gidoilaria eta zuzendaria.
- 1985 – Iwan Rheon, galestar aktorea.
- 1986 – Nayuha Toyoda, japoniar futbolari ohia.
- 1988 –
- Chelsea Kane, estatubatuar aktorea.
- John Bradley West, ingeles aktorea.
- 1992 – Camélia Jordana, frantziar abeslari eta aktorea.
- 1994 – Wout van Aert, flandriar ziklo-kroslaria, Munduko Txapelketa hiru aldiz irabazitakoa.
- 1995 – Sara Serrat, espainiar futbolaria eta idazlea.
- 1998 – Kevinho, brasildar abeslaria eta abestigilea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1526 – Alonso Salazar, bizkaitar itsasgizon eta esploratzailea, Ozeano Barean.
- 1854 – Trinitario González de Quijano, gipuzkoar politikaria, Alacanteko gobernadore zibila, Alacanten (j. 1808).
- 1916 – Gabriel Deluc, lapurtar margolaria, Souain-Perthes-lès-Hurlusen (j. 1883).
- 1975 – Ramón Lafuente, euskal herritar futbolaria, Madrilen (j. 1907).
- 1976 – Vicente Cobreros, gipuzkoar pintore eta arte-kritikaria (j. 1898).
- 1981 – Imanol Berriatua, euskal idazle, fraide frantziskotar eta euskaltzaina, Jerusalemen (j. 1914).
- 1994 – Inazio Sarasua, oriotar patroi eta arraunlari handietako bat, Kontxako 11 Bandera irabazitakoa (j. 1910).
- 2009 – Esteban García Leoz, nafar tenorra, Madrilen (j. 1911).
- 2015 – Jose Maria Ortiz de Mendibil, euskal herritar futbol arbitroa (j. 1926).
- 2018 – Jazinto Sagarna, Gorbeiako artzaina, bizkaitar artzain eta eguraldi iragarlea (j. 1935).
- 2022 – Txomin Garmendia, euskal idazlea eta bertsolaria (j. 1934).
Mundua
- 921 – Ludmila Bohemiakoa, txekiar santu eta martiria.
- 1140 – Adelaida Hungariakoa, Bohemiako dukesa ezkontidea (j. c. 1105).
- 1231 – Luis I.a, Bavariako dukea (j. 1173).
- 1700 – André Le Nôtre, frantziar lorategigilea (j. 1613).
- 1785 – Leopoldo Esquilache, Espainiaren zerbitzuan jardun zuen siziliar politikaria (j. 1699).
- 1851 – James Fenimore Cooper, estatubatuar eleberrigile erromantikoa (j. 1789).
- 1864 – John Hanning Speke, britainiar armadako ofiziala Indian eta Afrikako esploratzailea (j. 1827).
- 1886 – Blanche Feillet-Hennebutte, frantziar margolaria, marrazkilaria eta litografoa (j. 1815).
- 1905 – Euria Aurpegian, hunkpapa leinuko siux tribu indiarreko buruzagia (j. c. 1835)
- 1920 – Raimundo Madrazo, espainiar margolaria (j. 1841).
- 1921 – Roman von Ungern-Sternberg, errusiar jeneral antikomunista (j. 1886).
- 1926 – Rudolf Eucken, alemaniar filosofoa, 1908ko Literaturako Nobel Saria (j. 1846).
- 1930 – Victor Thorn, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1844).
- 1936 – Alexandros Zaimis, Greziako presidentea (j. 1855).
- 1938 – Thomas Wolfe, estatubatuar idazlea (j. 1900).
- 1945 –
- André Tardieu, Frantziako Lehen Ministroa (j. 1876).
- Anton Webern, austriar musikagilea (j. 1883).
- 1947 – Annie Scott Dill Maunder, irlandar astronoma eta matematikaria (j. 1868).
- 1951 – Jacinto Guerrero, espainiar musikagilea (j. 1895).
- 1953 –
- Isaías Medina Angarita, Venezuelako presidentea (j. 1897).
- Erich Mendelsohn, alemaniar arkitektoa (j. 1887).
- 1958 – Dorothea Wolbert, estatubatuar aktorea (j. 1874)
- 1972 – Ásgeir Ásgeirsson, Islandiako 2. presidentea (j. 1894).
- 1973 – Gustavo VI.a Adolfo Suediakoa, Suediako erregea (j. 1882).
- 1977 – Leah Manning, Espainiako Gerra zibilean ia 4.000 haur Santurtzitik Ingalaterrara eraman zituen britainiar politikaria (j. 1886).
- 1978 – Willy Messerschmitt, alemaniar ingeniaria, lehen erreakzio-hegazkina egin zuena (j. 1898).
- 1980 – Bill Evans, estatubatuar piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1929).
- 1987 – Orlando Araujo, venezuelar idazlea (j. 1928).
- 1989 – Robert Penn Warren, estatubatuar idazlea (j. 1905).
- 1993 – Maurice Yaméogo, Volta Garaiako lehen presidentea (j. 1921).
- 1995 – Gunnar Nordahl, suediar futbolaria, historiako aurrelaririk onenetakoa (j. 1921).
- 2000 – Frank John Kerr, australiar astronomoa (j. 1918).
- 2004 –
- Daouda Malam Wanké, Nigerko presidentea (j. 1946).
- Johnny Ramone, estatubatuar musikaria, The Ramones taldeko gitarra-jotzailea (j. 1948).
- 2006 – Oriana Fallaci, italiar kazetaria eta idazlea (j. 1929).
- 2007 –
- Antonia Adroher Pascual, kataluniar maistra eta aktibista politikoa (j. 1913).
- Colin McRae, eskoziar auto gidaria, 1995eko Munduko Rally txapelduna (j. 1968).
- 2008 – Richard Wright, ingeles musikari, abeslari eta teklatu-jotzailea, Pink Floyd taldeko kide sortzailea (j. 1943).
- 2010 – Angidi Chettiar, Maurizioko presidentea (j. 1928).
- 2017 – Harry Dean Stanton, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- 2019 –
- Lol Mahamat Choua, Txadeko presidentea (h. 2019).
- Ric Ocasek, estatubatuar egile abeslari, musikari, musika ekoizle eta margolaria (j. 1944).
- Montserrat Soliva Torrentó, kataluniar zientzialaria, Zientzia kimikoetan doktorea eta unibertsitateko irakaslea (j. 1943).
- 2020 –
- Momčilo Krajišnik, Bosnia-Herzegovina banatzean sorturiko Srpska Errepublikako hiru presidenteetako bat (j. 1945).
- Moussa Traoré, Maliko presidentea (j. 1936).
- 2022 – Saul Kripke, estatubatuar tradizio analitikoko filosofo eta logikoa (j. 1940).
- 2023 – Fernando Botero, kolonbiar muralista, eskultore eta margolari figuratiboa (j. 1932).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Nekane, Urtxa eta Urtza.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.