Irailaren 12
Irailaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hamabostgarren eguna da, 256.a bisurteetan. 110 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1594 – Ipar Euskal Herrian zenbait herritar sorginak salatzen hasi ziren.
- 1948 – CNTko hainbat kidek hegazkinez Francoren aurkako atentatua antolatu zuten. Ezin izan zuten burutu.
- 1998 – Hainbat alderdi politiko abertzale, sindikatu, eragile eta Ezker Batuak sinatu zuten Lizarrako Akordioa.
- 2007 – Josu Jon Imaz EAJko EBBko buruak politikagintza utziko zuela iragarri zuen hainbat hedabideri bidalitako gutun baten bidez.
- 2008 – Euskarazko Wikipedia Sexu artikuluarekin 30.000. artikuluara ailegatu zen.
Mundua
- 1789 – Jean-Paul Maratek L'ami du peuple liburuaren lehen alea argitaratu zuen.
- 1974 – Haile Selassie Etiopiako enperadore kargutik kendu zuten.
- 1977 – Steve Biko Hego Afrikako aktibista poliziaren eskuetan hil zen tratu txarren ondorioz.
- 1990 – ETAk bonba-auto bat Cartagenako kuartel-etxean eztandarazi zuen.
- 1992 – Abimael Guzman atxilotu zuten Liman, Peruko Alderdi Komunistaren gerrilla maoistako burua.
- 2006 – Benedikto XVI.a aita santuak Islamari buruz egindako hitzaldi batek haserrea eta indarkeria sorrarazi zuten herrialde musulmanetan.
- 2007 – Juan Moral Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak 10 eta 15 urte bitarteko kartzela zigorrak eskatu ditu Udalbiltzako arduradunen aurka.
- 2011 – Frantziako Marcoule eremu nuklearrean leherketa bat egon zen, zabor erradioaktiboen biltegian egondako sute baten ondorioz. Pertsona bat hil zen eta lau zauritu egon ziren.
Arte eta kultura
Mundua
- 1945 – Roma, città aperta ("Erroma, hiri irekia") filma estreinatu zen., Roberto Rossellinik zuzendu eta Anna Magnani, Aldo Fabrizi, Marcello Plagiero, Nando Bruno eta Harry Feist aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1982 – Cheers telesaila NBC katean estreinatu zen.
- 1997 – The Game ("Jokoa") filma estreinatu zen, David Fincherek zuzendu eta Michael Douglas eta Sean Penn aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1998 – Ronin filma Veneziako Zinemaldian estreinatu zen, John Frankenheimerek zuzendu eta Robert De Niro, Jean Reno, Natascha McElhone, Stellan Skarsgård, Sean Bean eta Jonathan Pryce aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2005 – North Country ("Iparraldeko Herrialdea") filma estreinatu zen, Niki Carok zuzendu eta Charlize Theron, Frances McDormand, Sean Bean, Richard Jenkins, Michelle Monaghan, Jeremy Renner, Woody Harrelson eta Sissy Spacek aktoreek antzeztu zuten.
- 2008 – The Boy in the Striped Pyjamas ("Marradun Pijamako Mutikoa") filma estreinatu zen, Mark Hermanek zuzendu eta Asa Butterfield, Jack Scanlon, David Thewlis, Vera Farmiga eta Amber Beattie aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2014 – The Drop ("Ematea") filma estreinatu zen, Michaël R. Roskamek zuzendu eta Tom Hardy, Noomi Rapace eta James Gandolfini aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2018ko Espainiako Itzuliko 17. etapa edizio honetan Euskal Herritik pasa zen bakarra izan zen. Getxo eta Oiz Mendiaren artean ospatu zen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1670 – Karlos III.a Beltzuntze, baxenafar militarra (h. 1737).
- 1813 – Joaquina Lopez de Madariaga, arabar poeta eta antzerkigilea (h. 1876).
- 1884 – Fernando Espinosa de los Monteros, gipuzkoar politikari eta diplomazialaria (h. 1937).
- 1888 – Leoncio Urabaien, nafar idazlea eta irakaslea (h. 1968).
- 1901 – Tomas Garbizu, gipuzkoar organojole, txistulari eta musika-konpositorea (h. 1989).
- 1912 – Pierre Apestegi, euskal zinema zuzendari, gidoigile eta idazlea (h. 1972).
- 1916 – Jesús Romeo, nafar politikari eta enpresaria (h. 2001).
- 1917 – Juanito Lope, gipuzkoar eskultorea eta marrazkilaria (h. 1981).
- 1922 –
- Maria Luisa Alberdi, gipuzkoar erraketista (h. 2017).
- Fermin Ezkurra, Osasunako presidentea 23 urtez (h. 2018).
- 1923 – Julián Agirrezabal, bizkaitar txirrindularia (h. 2017).
- 1924 –
- Jeanne Monteil, lapurtar olerkaria (h. 1999).
- Jan Piarre Soudre, Ixtilarte-Larreko, lapurtar bertsolaria (h. 2013).
- 1932 – Modesto Carriegas, bizkaitar politikaria (h. 1979).
- 1936 – Ignacio Astigarraga, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1940 – José Antonio Gaiarre, nafar nekazari eta politikaria.
- 1943 –
- Patxi Ezkiaga, gipuzkoar idazlea eta La Salleko anaia (h. 2018).
- Maite Gonzalez, gipuzkoar idazle eta itzultzailea.
- 1950 – Anje Duhalde, lapurtar musikaria.
- 1958 – Koldo Royo, gipuzkoar sukaldaria.
- 1964 –
- Olatz Beobide, gipuzkoar aktore eta zuzendaria.
- Patxi Telletxea, Nafarroa Baiko politikaria.
- 1965 – Andoni Aiartza, bizkaitar futbolari ohi eta kirol-kazetaria.
- 1973 – Ainhoa Latatu Nuñez, bizkaitar biologoa eta UEUko unibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna.
- 1974 – Cristina Torrens, nafar tenislari ohia.
- 1977 – Sebastian Gonzalez, lapurtar pilotari ohia.
- 1988 – Diego Arana, bizkaitar belar hockey jokalari ohia.
- 1996 – Gorka Gurutzeta, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
- 1492 – Lorenzo II.a Medici, Florentziako burua eta Urbinoko dukea (h. 1519).
- 1494 – Frantzisko I.a Frantziakoa, Frantziako erregea (h. 1547).
- 1590 – María Zayas, espainiar idazlea, Espainiako XVII. mendeko hiru emakume idazle handietako bat (h. 1661?).
- 1725 – Guillaume le Gentil, frantziar astronomoa (h. 1792).
- 1740 – Johann Heinrich Jung-Stilling, alemaniar idazlea (h. 1817).
- 1800 – Pierre Charles Fournier de Saint-Amant, frantziar xakelaria (h. 1872).
- 1803 – Aogust Brizeug, bretainierazko poeta (h. 1858).
- 1810 – Ernest Courtot de Cissey, Frantziako lehen ministroa (h. 1882).
- 1827 – Robert Robert, kataluniar idazlea (h. 1873).
- 1829 – Anselm Feuerbach, alemaniar margolari klasizista (h. 1880).
- 1838 – Arthur Auwers, alemaniar astronomoa (h. 1915).
- 1852 – Herbert Henry Asquith, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1928).
- 1857 – George Hendrik Breitner, herbeheretar margolari eta argazkilaria (h. 1923).
- 1858 – Fernand Khnopff, belgikar margolari sinbolista (h. 1921).
- 1885 – Heinrich Hoffmann, alemaniar argazkilaria, Adolf Hitlerren argazkilari pertsonala (h. 1957).
- 1888 –
- Maurice Chevalier, frantziar aktore eta abeslaria (h. 1972).
- Carl Hilpert, Bigarren Mundu Gerrako alemaniar jenerala (h. 1947).
- 1893 – Giuseppe Castellano, italiar jenerala (h. 1977).
- 1894 – Friedrich Ebert junior, alemaniar politikaria (h. 1979).
- 1896 – Marguerite Laugier, frantziar astronomoa (h. 1976).
- 1897 – Irène Joliot-Curie,frantziar fisikari eta kimikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria (h. 1956).
- 1898 – Ben Shahn, errusiar-estatubatuar margolaria (h. 1969).
- 1900 – Haskell Curry, estatubatuar matematikaria (h. 1982).
- 1901 – Ramón Serrano Súñer, espainiar politikari frankista (h. 2003).
- 1902 – Juscelino Kubitschek de Oliveira, Brasilgo presidentea (h. 1976).
- 1904 – Euros Bowen, galestar poeta (h. 1988).
- 1907 –
- Roger Bonvin, Suitzako Konfederazioko presidentea (h. 1982).
- Louis MacNeice, irlandar idazlea (h. 1963).
- 1913 – Jesse Owens, estatubatuar atleta, Hitlerren garaiko Olinpiar Jokoetan 4 urrezko domina irabaztearren ospetsua (h. 1980).
- 1914 – Desmond Llewelyn, galestar aktorea (h. 1999).
- 1921 – Stanisław Lem, zientzia fikzioko poloniar idazlea (h. 2006).
- 1924 – Amílcar Cabral, Ginea Bissauko politikaria, Afrikak XX. mendean eman duen iraultzaile nagusietakoa (h. 1973).
- 1926 – Germán Sánchez Ruipérez, espainiar enpresaburua eta mezenasa (h. 2012).
- 1927 – Freddie Jones, ingeles aktorea (h. 2019).
- 1930 – Akira Suzuki, japoniar kimikaria, 2010eko Kimikako Nobel Saria.
- 1931 –
- Ian Holm, ingeles aktorea (h. 2020).
- Roger Planchon, frantziar antzerki-zuzendaria eta antzerkigilea (h. 2009).
- 1933 – José Fernández Arteaga, elizgizon mexikarra, Chihuahuako artzapezpikua (h. 2021).
- 1935 –
- Rafael Anson, madrildar enpresaburua, RTVEko zuzendari nagusia.
- Harvey J. Alter, estatubatuar mediku, ikertzaile eta birologoa, 2020ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1936 – Guillermo Gómez Rivera, filipinar idazle eta hizkuntzalaria.
- 1937 –
- Henri Lopes, Kongoko Errepublikako lehen ministroa (h. 2023).
- Ana María Rodas, guatemalar poeta, narratzailea, kazetaria, irakaslea eta literatur kritikaria.
- 1938 – Tatiana Troyanos, estatubatuar mezzo-sopranoa (h. 1993).
- 1939 – Nobuyuki Oishi, japoniar futbolaria.
- 1942 – Tomás Marco Aragón, espainiar musikagilea.
- 1943 –
- Juan de Dios Doval Mateo, Donostiako Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta politikaria (h. 1980).
- Michael Ondaatje, kanadar eleberrigile eta poeta.
- 1944 –
- Yoshio Kikugawa, japoniar futbolaria (h. 2022).
- Leonard Peltier, amerindiar ekintzailea, preso politikoa eta Amerikar Indiar Mugimeduko kidea.
- Barry White, estatubatuar abeslaria (h. 2003).
- 1945 – Richard Thaler, estatubatuar ekonomialaria, 2017ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1947 – Diana Lebacs, curaçaotar hezitzailea, aktorea eta idazlea.
- 1949 – Irina Rodnina, errusiar patinatzaile artistiko eta politikaria.
- 1950 – Alberto Bustamante Belaúnde, Peruko lehen ministroa (h. 2008).
- 1951 –
- Bertie Ahern, Irlandako Taoiseacha.
- Ray Gravell, galestar errugbilaria (h. 2007).
- 1953 – Nan Goldin, estatubatuar argazkilaria.
- 1954 –
- Vicente Belda, espainiar txirrindulari ohia.
- Robert Gober, estatubatuar eskultorea.
- 1957 – Hans Zimmer, alemaniar musika konposatzaile eta ekoizlea, nagusiki zinemarako soinu bandak konposatzen dituena.
- 1959 – Hisashi Kaneko, japoniar futbolari ohia.
- 1961 –
- Mylène Farmer, frantziar abeslaria.
- Malva Flores, mexikar poeta, narratzailea eta saiakeragilea.
- 1966 –
- Anousheh Ansari, iraniar-estatubatuar ingeniaria, lehenengo emakume espazio-turista.
- Dorit Chrysler, austriar theremin jotzaile, musikagile, ekoizle eta abeslaria.
- 1973 –
- Tarana Burke, estatubatuar aktibista, Me Too mugimenduaren sortzailea.
- Paul Walker, estatubatuar aktorea (h. 2013).
- 1974 – Oleg Pashinin, uzbekistandar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1976 – Maciej Żurawski, poloniar futbolari ohia.
- 1977 –
- Mohamed El Yaagoubi, marokoar futbolaria.
- Pia Tjelta, norvegiar aktorea.
- 1981 – Jennifer Hudson, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- 1982 – Zoran Planinić, kroaziar saskibaloi jokalari ohia.
- 1983 – Sergio Parisse, italiar errugbi jokalaria.
- 1984 – Akiko Niwata, japoniar futbolari ohia.
- 1985 – Hiroki Mizumoto, japoniar futbolaria.
- 1986 –
- Yuto Nagatomo, japoniar futbolaria.
- Emmy Rossum, estatubatuar aktorea.
- 1989 –
- Álvaro Cervantes, kataluniar aktorea.
- Rafał Majka, poloniar txirrindularia.
- 1992 – Mahmood, italiar abeslari eta musikagilea.
- 1994 –
- RM, hegokorear raperoa, dantzaria, konpositorea, ekoizlea eta modeloa.
- Elina Svitolina, ukrainar tenislaria.
- 1996 – Joshua Cheptegei, ugandar atleta, distantzia luzeetan aditua.
- 1997 - Sydney Sweeney, estatubatuar aktorea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1622 – Tomas Zumarraga, Japoniara misiolari joan zen arabar domingotarra, Nagasakin (j. 1577).
- 1700 – Pedro Bardezi, bizkaitar frantziskotar misiolaria, Txileko Santiagon (j. 1641).
- 1804 – Dominique Beltzuntze, baxenafar aitonen semea, Gothan (j. 1726).
- 1860 – Fernando Norzagarai, euskal militar eta politikaria (j. 1808).
- 1924 – Jose Migel Iturriotz, gipuzkoar pilotari eta Beasaingo alkatea (j. 1869).
- 1937 – Joxe Mendiaga, euskal idazlea, Montevideon (j. 1845).
- 1955 – Javier Ibarra Murillo, nafar historialaria (j. 1876).
- 1967 – Kandido Izagirre, gipuzkoar lexikografoa (j. 1913).
- 1984 – Odon Apraiz, gasteiztar hizkuntzalaria eta Euskaltzaindiaren sortzailea (j. 1896).
- 1999 – Begoña Sopelana, bizkaitar maistra eta soziologoa, emakume aitzindaria lankidetzan (j. 1944).
- 2006 – Dionisio Txoperena, Dio, Estatu Batuetara emigratutako euskaldun artzaina, AT&T konpainiaren iragarki-kanpaina batean parte hartzeagatik ospetsua, Kalifornian (j. 1954).
- 2007 – Plazida Insausti, 110 urte eta 342 egun bizi izandako beasaindarra (j. 1896).
- 2012 – Jesús Felipe Armendaritz, bizkaitar politikari eta sindikalista, Bartzelonan (j. 1945).
- 2013 – Carlos Blanco Aginaga, gipuzkoar irakaslea, idazlea eta frankismoak erbesteratutako intelektual ezkertiarra, Kalifornian (j. 1926).
- 2017 – Maria Luisa Alberdi, gipuzkoar erraketista (j. 1922).
- 2019 – Jon Barberena, nafar idazlea eta bertsolaria (j. 1979).
Mundua
- 1185 – Androniko I.a Komneno, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. c. 1118).
- 1362 – Inozentzio VI.a, Aita santua.
- 1612 – Vasili IV.a Errusiakoa, Errusiako tsarra (j. 1552).
- 1683 – Alfontso VI.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (j. 1643).
- 1739 – Reinhard Keiser, alemaniar musikagilea eta opera-idazlea (j. 1674).
- 1764 – Jean-Philippe Rameau, frantziar musikagile, organista, klabe-jotzaile eta musikaren teorialaria (j. 1683).
- 1819 – Gebhard Leberecht von Blücher, prusiar mariskala (j. 1742).
- 1874 – François Pierre Guillaume Guizot, frantziar politikari eta historialaria (j. 1787).
- 1889 – Numa Denis Fustel de Coulanges, frantziar historialaria (j. 1830).
- 1905 – John Rogan, akromegaliaren ondorioz 2,60 metro garai izatera heldu zen afro-amerikarra (j. 1868).
- 1907 – Ilia Txavtxavadze, georgiar idazlea eta politikaria (j. 1837).
- 1918 – George Reid, Australiako 4. lehen ministroa (j. 1854).
- 1919 – Leonid Andreiev, errusiar idazlea (j. 1871).
- 1923 – Jules Violle, frantziar fisikaria eta asmatzailea (j. 1841).
- 1928 – Mary Richmond, Gizarte-langintzaren aintzindaria eta soziologo estatubatuarra (j. 1861).
- 1929 – Rainis, letonierazko olerkaria (j. 1865).
- 1934 – Jekaterina Brexko-Brexkovskaia, errusiar militante eserista, iraultzaren amona deitua (j. 1844).
- 1936 – Gonzalo Acosta, galiziar politikaria, fusilatua (j. 1889).
- 1939 – Fiodor Raskolnikov, errusiar militante boltxebikea (j. 1892).
- 1950 – René de Saint-Périer, frantziar arkeologoa, Goi Paleolitoan aditua (j. 1877).
- 1956 – Hans Carossa, alemaniar poeta eta eleberrigilea (j. 1878).
- 1977 –
- Steve Biko, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzailea, poliziak egindako torturen ondorioz (j. 1946).
- Robert Lowell, estatubatuar olerkaria (j. 1917).
- 1981 – Eugenio Montale, italiar olerkaria, 1975eko Literaturako Nobel Saria (j. 1896).
- 1982 –
- Federico Moreno Torroba, espainiar musikagilea (j. 1891).
- Mercedes Rodrigo, psikologo eta pedagogoa, Espainian psikologian trebatu zen lehen emakumea (j. 1891).
- 1984 – Lola Anglada, kataluniar haur-literaturako idazle, komikilari eta ilustratzailea (j. 1892).
- 1986 –
- Ernst Haas, austriar argazkilaria (j. 1921).
- Jacques Henri Lartigue, frantziar argazkilaria (j. 1894).
- 1992 – Anthony Perkins, estatubatuar aktorea (j. 1932).
- 1993 – Raymond Burr, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- 1995 – Jeremy Brett, ingeles aktorea (j. 1933).
- 1996 – Ernesto Geisel, Brasilgo presidentea (j. 1907).
- 2003 – Johnny Cash, estatubatuar country, gospel, rock and roll eta rockabilly egile abeslari eta gitarrista, historiako handienetakoa (j. 1932).
- 2008 – David Foster Wallace, estatubatuar idazle eta irakaslea (j. 1962).
- 2009 – Norman Ernest Borlaug, estatubatuar agronomoa, iraultza berdearen bultzatzaile nagusia eta 1970eko Bakearen Nobel Saria (j. 1914).
- 2010 – Claude Chabrol, frantziar zinema zuzendaria (j. 1930).
- 2014 – Ian Paisley, Ipar Irlandako erreberendoa eta politikari unionista, DUP alderdiko burua (j. 1926).
- 2015 – Ron Springett, ingeles futbolaria (j. 1935).
- 2017 – Xohana Torres, galiziar poeta, dramaturgo eta idazlea (j. 1929).
- 2018 – Rachid Taha, Frantzian bizi izandako aljeriar abeslaria eta ekintzailea (j. 1958).
- 2019 –
- Cynthia Cockburn, britainiar akademikoa, feminista, ekintzaile antimilitarista eta bakezalea (j. 1934).
- ʻAkilisi Pōhiva, Tongako lehen ministroa (j. 1941).
- 2023 – Dominique Colonna, korsikar futbol atezaina (j. 1928).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Iratze, Ira, Iratz, Iratxe, Gentzane eta Gentza.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.