Irailaren 26
Irailaren 26a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita bederatzigarren eguna da, 270.a bisurteetan. 96 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1979 – ETAk, Sixto Holgado Martin taxi gidaria erail zuen Errenterian.
- 1993 – Xabier Kalparsoro Anuk 26 urteko gaztea poliziaren eskuetan hil zen.
- 2012 – Hego Euskal Herrian ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, CGT, CNT, EHNE eta Hiruhan sindikatuen deialdiz Greba Orokorra ospatu zen.
Mundua
- 2006 – Shinzo Abek Junichiro Koizumi ordezkatu zuen Japoniako lehen ministro moduan.
- 2007 – Espainiako Público egunkariko lehen alea argitaratu zen.
- 2009 – 200 pertsona baino gehiago hil ziren Filipinetan Ketsana tifoiak eragindako uholdeengatik.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2008 – Patxi Uribarren karmeldarra euskaltzain oso izendatu zuten.
- 2009 – City of Life and Death filme txinatarrak Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi zuen.
Mundua
- 1835 – Lucia di Lammermoor (euskaraz: Luzia Lammermoorrekoa), Gaetano Donizettiren musika eta Salvadore Cammaranoren libretoa duen opera estreinatu zen Napoliko Teatro di San Carlon.
- 1962 – AEBtako CBS telebista katean The Beverly Hillbillies telesaila aireratzen hasi ziren.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2009 – Romain Sicard hazpandar txirrindulariak 23 Urtez Azpikoen Errepideko Txirrindularitzako Mundu Txapelketa irabazi zuen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1800 – José María Mathé, gipuzkoar militarra (h. 1875).
- 1882 – Tomás Domínguez Arévalo, nafar politikari eta idazlea, Madrilen (h. 1952).
- 1912 – Paulo Zubiarrain, Hernani Txikia, gipuzkoar bertsolaria (h. 2002).
- 1916 – Emilia Goyena Arraiza, cuarcar-nafar idazlea, Nafarroan, familia-plangintzako prozesuei buruz idatzi zuen lehen emakumea (h. 1999).
- 1923 – Maria Txurruka, gipuzkoar erraketista (h. 2000).
- 1926 – Eleuterio Tapia, gipuzkoar trikitilaria (h. 1988).
- 1928 – Jean Baptiste Etxarren, euskal idazlea (h. 2020).
- 1945 – Javier Igiñiz Etxeberria, nafar ingeniari, ekonomilari eta politikaria.
- 1953 – Xabier Azkargorta, gipuzkoar futbolari ohia, entrenatzailea eta futbol esataria.
- 1960 – Juan Miguel Soroa, Soroa III.a, nafar pilotari ohia.
- 1965 – Gotzone Sestorain, nafar nekazaria, poeta eta irrintzilaria
- 1966 – Amaia Lizarralde, gipuzkoar aktorea.
- 1967 – Begoña Beristain, bizkaitar kazetaria, runner eta bazkide ekimen solidarioetan parte-hartzailea.
- 1969 – Elena Lazkano, gipuzkoar informatikaria eta EHUko irakaslea.
- 1970 –
- Joseba Ituarte, gipuzkoar futbolari ohia.
- Kote Pikabea, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1974 – Iñigo Monreal, nafar atleta ohia, 400 metro hesidunetan eta 4 x 400 metro txandakako lasterketan nabarmendua.
- 1979 – Ainere Tolosa, euskal aktorea.
- 1982 – Iñaki Apalategi, gipuzkoar bertsolaria.
- 1996 – Jessika Ponchet, lapurtar tenislaria.
- 1997 – Unai Cuadrado, arabar txirrindularia.
- 2000 – Maria Redondo, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
Mundua
- 1742 – François Laurent d'Arlandes, frantziar markesa, soldadua eta aire beroko baloien aeronauta aitzindaria (h. 1809).
- 1754 – Louis Proust, frantziar kimikari eta farmazialaria, kimika modernoaren sortzaileetakoa (h. 1826).
- 1774 – Johnny Appleseed, estatubatuar folkloreko heroia (h. 1847).
- 1791 – Théodore Géricault, frantziar margolari erromantikoa (h. 1824).
- 1817 – Cipriano Segundo Montesino, espainiar ingeniari eta politikaria (h. 1901).
- 1843 – Joseph Furphy, australiar idazlea (h. 1912).
- 1849 – Ivan Pavlov, errusiar mediku, fisiologo eta psikologoa, 1904ko Medikuntzako Nobel Sariduna (h. 1936).
- 1870 – Kristian X.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (h. 1947).
- 1876 – Edith Abbott, estatubatuar ekonomista, gizarte-langilea, hezitzailea eta idazlea (h. 1957).
- 1877 –
- Julio Casares, espainiar hizkuntzalaria (h. 1964).
- Alfred Cortot, frantziar pianista eta musika-pedagogoa (h. 1962).
- Edmund Gwenn, ingeles aktorea (h. 1959).
- 1885 – Sergei Gerasimov, errusiar margolaria (h. 1964).
- 1886 – Archibald Hill, britainiar fisiologoa, 1922ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1977).
- 1887 – Barnes Wallis, ingeles zientzialari, ingeniari eta asmatzailea, errebote-bonba asmatzeagatik ezaguna (h. 1979).
- 1888 – T. S. Eliot, estatubatuar eta ingeles poeta, antzerkigile eta literatura-kritikaria, 1948ko Literaturako Nobel Saria (h. 1965).
- 1889 – Martin Heidegger, alemaniar filosofoa (h. 1976).
- 1891 – Hans Reichenbach, alemaniar filosofoa (h. 1953).
- 1897 – Paulo VI.a, Aita santua (h. 1978).
- 1898 – George Gershwin, estatubatuar musikagile eta pianista (h. 1937).
- 1904 – Reysa Bernson, frantziar astronomoa, Association Astronomique du Norden sortzailea (h. 1944).
- 1907 – Anthony Blunt, britainiar artearen historialaria eta espioia, Cambridge bostetako bat (h. 1983).
- 1914 –
- Achille Compagnoni, italiar alpinista eta eskiatzailea (h. 2009).
- Jack LaLanne, estatubatuar kulturista eta nutrizionista, Fitnessen aitabitxitzat hartua (h. 2011).
- 1919 – Matilde Camus, espainiar poeta eta idazlea (h. 2012).
- 1921 – Cyprian Ekwensi, nigeriar idazlea (h. 2007).
- 1926 – Tulsi Giri, Nepalgo lehen ministroa (h. 2018).
- 1927 – Romano Mussolini, italiar jazz pianista eta margolaria (h. 2006).
- 1930 – Joe Brown, britainiar alpinista (h. 2020).
- 1932 –
- Richard Herd, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- Alicia Hermida, espainiar aktorea eta interpretazio-irakaslea (h. 2022).
- Manmohan Singh, Indiako lehen ministroa.
- Vladimir Voinovitx, errusiar idazlea (h. 2018).
- 1935 – Viktor Txizhikov, errusiar marrazkilari, diseinatzaile eta haurrentzako liburuen ilustratzailea (h. 2020).
- 1936 – Winnie Mandela, hegoafrikar politikaria (h. 2018).
- 1938 – Raoul Cauvin, belgikar komikigilea (h. 2021).
- 1941 – Salvatore Accardo, italiar biolin-jotzailea.
- 1942 –
- Gloria Anzaldúa, estatubatuar akademikoa, aktibista politiko chicanoa, feminista, idazlea eta poeta (h. 2004).
- Emilio Gutiérrez Caba, espainiar aktorea.
- 1945 –
- Gal Costa, brasildar abeslaria (h. 2022).
- Bryan Ferry, ingeles abeslari eta egile abeslaria.
- 1946 – Claudette Werleigh, Haitiko lehen ministroa, herrialdeko lehendabiziko emakumezkoa.
- 1948 – Olivia Newton-John, australiar abeslari eta aktorea (h. 2022).
- 1951 – Juan Alfredo Biaggi Lama, dominikar abokatu, akademiko eta idazlea (h. 2023).
- 1953 –
- Dolores Keane, irlandar folk abeslaria.
- Joan Tardà, ERCko kataluniar politikaria.
- 1956 – Linda Hamilton, estatubatuar aktorea.
- 1960 – Uwe Bein, alemaniar futbolari ohia.
- 1961 –
- Carlos Mario Alzate Urquijo, Medellíneko karteleko sikario ohia.
- Jeanie Buss, estatubatuar enpresaburua, NBAko eraztun bat irabazi zuen lehenengo emakume jabea.
- 1962 –
- Melissa Sue Anderson, estatubatuar aktorea.
- Jordi González, kataluniar telebista aurkezle eta irrati esataria.
- Tracey Thorn, ingeles abeslari, kantu-konposagile eta idazlea da, Everything But The Girl bikoteko kidea.
- 1964 – Derek Ho, hawaiiar surflaria (h. 2020).
- 1965 –
- Petro Poroxenko, Ukrainako presidentea.
- Jill Soloway, estatubatuar umorista, antzerkigilea eta zinema zuzendaria.
- 1968 –
- Sandra Baía, diziplina anitzeko portugaldar artista.
- James Caviezel, estatubatuar aktorea.
- Frédéric Moncassin, frantziar txirrindulari ohia.
- 1969 – Paz Padilla, espainiar aktore, telebista aurkezle, idazle eta enpresaburua.
- 1976 – Michael Ballack, alemaniar futbolari ohia.
- 1980 –
- Kazuki Ganaha, japoniar futbolaria.
- Francisca Lewin, txiletar aktorea.
- 1981 –
- Jaime Penedo, panamar futbolaria.
- Serena Williams, estatubatuar tenislaria, historiako jokalari onenen artean sailkatua.
- 1982 – Carlos Anchetta, salvadortar idazle, argitaratzaile eta gidoilaria.
- 1985 – Lenna Kuurmaa, estoniar abeslari, musikari eta aktorea, Vanilla Ninja taldeko kidea.
- 1987 – Kim Yo-jong, iparkorear politikaria.
- 1990 – Paula Malia, kataluniar aktore eta abeslaria.
- 1994 – Marcell Jacobs, italiar atleta.
Heriotzak
Euskal Herria
- 862 – Musa ibn Musa, Ebro haraneko jauna eta Tutera, Huesca eta Zaragozako wali musulmana.
- 1343 – Gaston II.a Foix-Biarnokoa, Foixko konde eta Bearnoko bizkondea (j. 1308).
- 1873 – Salustiano Olotzaga, arabar militarra, gaztelaniazko idazlea, abokatua eta politikaria, Parisen (j. 1805).
- 1907 – Antonio Lekuona, euskal herritar margolari kostunbrista (j. 1831).
- 1908 – Fermin Herran, arabar idazle eta ikertzaile euskaltzalea eta mezenas masoia (j. 1852).
- 1950 – Ganix Haltzueta, Oihanzaina edo Donamarti, lapurtar bertsolaria (j. 1875).
- 1952 – Jose Begiristain, gipuzkoar medikua, Gipuzkoan X izpiak erabili zituen lehen sendagilea (j. 1879).
- 1971 – Gotzon Bidaurratzaga Lazpita, euskal mediku naturista (j. 1882).
- 1993 – Xabier Kalparsoro, gipuzkoar ETAkidea, bertsio ofizialaren arabera "bere burua leihotik behera bota" ondoren (j. 1966).
- 2004 – Manuel Agud Querol, euskal hizkuntzalaria (j. 1914).
- 2005 – Jacques-Marie ahizpa, bidartear erlijiosa (j. 1921).
- 2016 – Maria Luisa Senar, gipuzkoar erraketista (j. 1925).
Mundua
- 1241 – Fujiwara no Teika, waka olerkari japoniar, kritikari, eleberrigile, kaligrafo, antologista, eskriba eta aditua (j. 1162).
- 1290 – Margarita Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregina (j. 1283).
- 1328 – Ibn Taymiyah, arabiar teologo musulmana (j. 1263).
- 1536 – Didier de Saint-Jaille, Maltako Ordenako 46. Printze eta Maisu Nagusia.
- 1607 – Alessandro Allori, italiar margolari manierista (j. 1535).
- 1626 – Wakizaka Yasuharu, Sengoku Aroaren amaierako Awaji uharteko daimyoa (j. 1554).
- 1634 – Dorotea Anhalt-Zersbtekoa, Anhalt-Zerbsteko printzesa (j. 1607).
- 1764 – Benito Jerónimo Feijóo, espainiar idazle beneditarra (j. 1676).
- 1820 – Daniel Boone, Estatu Batuetako kolonizatzailea (j. 1734).
- 1839 – Perpetua Hong Kum-ju, korear martiri katolikoa (j. 1804).
- 1841 – Gong Zizhen, txinatar idazlea eta poeta (j. 1792).
- 1842 – Richard Wellesley, ingeles estatu-politikaria eta Wellingtonen anaia (j. 1760).
- 1860 – Miloš Obrenović, Serbiako printzea eta Obrenović dinastiaren sortzailea (j. 1780).
- 1868 – August Ferdinand Möbius, alemaniar matematikaria eta astronomiako teorilaria (j. 1790).
- 1875 – Victor de Tornaco, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1805).
- 1902 – Levi Strauss, estatubatuar-alemaniar enpresaburua eta Levi Strauss & Co. enpresaren sortzailea (j. 1829).
- 1904 – Lafcadio Hearn (Yakumo Koizumi), Japoniako kultura ezagutzera eman zuen idazle nazioartekoa (j. 1850).
- 1910 – Thorvald Nicolai Thiele, daniar aktuario, astronomo eta matematikaria (j. 1838).
- 1914 – August Macke, alemaniar margolari espresionista (j. 1887).
- 1932 – Pierre Degeyter, flandiar langile, musikari eta musikagile borrokalaria, Internazionalaren sortzailea (j. 1848).
- 1937 – E. Lilian Todd, estatubatuar asmatzailea, zenbait aeroplanoren diseinatzailea (j. 1865).
- 1940 –
- Walter Benjamin, alemaniar literatura-kritikari eta filosofoa (j. 1892).
- William Henry Davies, ingelesez idatzi zuen galestar poeta (j. 1871).
- 1941 – José Neira Jarabo, espainiar anarkista (j. c. 1906).
- 1942 –
- Argentina Altobelli, italiar politikari, aktibista eta sindikalista (j. 1866).
- Matilde Landa, Espainiako Alderdi Komunistako (PCE) militante nabarmena (j. 1904).
- 1945 – Bela Bartok, hungariar musikagilea (j. 1881).
- 1947 – Hugh Lofting, ingeles idazlea (j. 1886).
- 1952 – George Santayana, espainiar-estatubatuar filosofoa (j. 1863).
- 1959 – Solomon Bandaranaike, Sri Lankako laugarren lehen ministroa (j. 1899).
- 1966 – Andrew Keith Jack, australiar fisikaria, Trans-Antartika Espedizio Inperialeko kidea (j. 1885).
- 1968 – Leila Ross-Shier, kaimandar liburuzain, irakasle eta musikagilea (j. 1886).
- 1973 – Anna Magnani, italiar aktorea (j. 1908).
- 1976 – Leopold Ružička, kroaziar kimikaria, 1939ko Kimikako Nobel Saria (j. 1887).
- 1978 – Jan Parandowski, poloniar idazlea eta itzultzailea (j. 1895).
- 1983 –
- María Bernaldo de Quirós, Espainiako lehen emakumea aeroplanoko nazioarteko pilotu titulua lortzen (j. 1888).
- Tino Rossi, korsikar abeslaria eta aktorea (j. 1907).
- 1987 – Herbert Tichy, austriar autore, geologo, kazetari eta eskalatzailea (j. 1912).
- 1990 – Alberto Moravia, italiar idazlea (j. 1907).
- 1993 – Nina Berberova, errusiar-estatubatuar idazlea (j. 1901).
- 1996 – Geoffrey Wilkinson, ingeles kimikaria, 1973ko Kimikako Nobel Saria (j. 1921).
- 1998 – Betty Carter, estatubatuar jazz abeslaria (j. 1929).
- 2000 – Paul Gouyon, frantziar kardinala, Baionako apezpikua izandakoa (j. 1910).
- 2006 – Byron Nelson, estatubatuar golfaria (j. 1912).
- 2008 – Paul Newman, estatubatuar aktorea eta zinema zuzendaria (j. 1925).
- 2010 – Gloria Stuart, estatubatuar aktorea (j. 1910).
- 2012 – Sylvia Fedoruk, kanadar fisikaria (j. 1927).
- 2019 – Jacques Chirac, Frantziako presidentea (j. 1932).
- 2020 – Jimmy Winston, ingeles musikari eta aktorea, Small Faces taldeko kidea (j. 1945).
- 2021 – Alan Lancaster, ingeles abeslari eta baxu-jotzailea, Status Quo taldeko kidea (j. 1949).
- 2022 – Venetia Stevenson, britainiar-estatubatuar aktorea (j. 1938).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Bela, Beila eta Egiarte.
- Hizkuntzen Europako Eguna
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.