Irailaren 21
Irailaren 21a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita laugarren eguna da, 265.a bisurteetan. 101 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 2004 – Gelako kideen mehatxu eta tratu txarrengatik bere buruaz beste egin zuen Jokin Zeberio hondarribiar gazteak.
- 2006 – Gordon urakana izandakoaren arrastoek uholdeak eragin zituzten Caparroson eta haize bolada bortitzak Euskal Herrian.
- 2008 – ETAk bi bonba auto zartarazi zituen Gasteizen eta Ondarroan.
Mundua
- 1964 – Malta Britainiar Inperiotik independizatu zen.
- 1981 – Belize Britainiar Inperiotik independizatu zen.
- 1993 – Boris Jeltsinek Errusiako Herriko Diputatuen Kongresua eta Errusiako Sobiet Gorena desegitea erabaki zuen, 1993ko Errusiako konstituzio-krisia hasiz.
- 1999 – Taiwango zentroan 7,3 graduko lurrikara izan zen. 2.415 hil eta 11.305 zauritu eragin zituen.
- 2001 – AZF enpresaren leherketaren ondorioz Tolosa Okzitanian 31 pertsona hil eta 2.500 zauritu larri suertatu ziren.
- 2007 – François Fillon Frantziako lehen ministroa iristear zela, bi eraso burutu zituzten Korsikan, eraikin publiko baten eta polizia baten autoaren aurka.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1855 – Marina, Emilio Arrieta nafar konposatzailearen musika eta Francisco Camprodónen libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Teatro del Circon.
- 2010 – Bilboko Abandoibarrean Euskal Herriko Unibertsitateko paraninfoa inauguratu zen.
- 2013 – Donostiako Zinemaldian Carmen Maura espainiar aktoreak Donostia Saria jaso zuen.
Mundua
- 1975 – Dog Day Afternoon ("Arratsalde Zakurra") filma estreinatu zen, Sidney Lumetek zuzendu eta Al Pacino, John Cazale, Charles Durning, James Broderick, Chris Sarandon eta Lance Henriksen aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 1935 – Rudolf Caracciola pilotu alemaniarrak Espainiako Sari Nagusia irabazi zuen Lasarteko zirkuituan.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1638 – Pedro Ardanatz, nafar musikagile eta kapera maisua (h. 1706).
- 1713 – Domingo Bonetxea, euskal itsasgizona, militarra eta esploratzailea (h. 1775).
- 1777 – Juan Mateo Zabala, euskal idazlea (h. 1840).
- 1817 – Mateo Moraza, arabar politikaria (h. 1878).
- 1867 – Denis Etxeberri, lapurtar margolaria (h. 1950).
- 1870 – Mateo Muxika, euskal herritar apaiza, Gasteiz eta Bilboko gotzaina (h. 1968).
- 1886 – Rakel Alda, Emakume Abertzale Batzaren bizkaitar kidea eta maistra (h. 1972).
- 1915 – Maurizio Elizalde, nafar txistularia, Euskal Herriko txistularirik handienetakoa (h. 1992).
- 1930 – Benigno Aspuru, euskal txirrindularia (h. 2014).
- 1934 – Patxi Larrainzar, euskal herritar apaiz eta gaztelaniazko idazlea (h. 1991).
- 1938 – Eduardo Urkulo, euskal herritar margolari eta eskultorea (h. 2003).
- 1942 – Juan Cruz Alli, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia.
- 1948 – Javier Marcotegui, UPNko nafar politikaria.
- 1950 – Angel Garitano, Ondarru, bizkaitar futbolari eta entrenatzaile ohia, Euskadi Irratiaren esataria.
- 1952 – Frantxoa Maitia, Frantziako Alderdi Sozialistako baxenafar politikaria.
- 1954 – Mikel Martin Conde, gipuzkoar LGTBI aktibista eta EHGAMeko kidea (h. 2023).
- 1955 – Iñaki de Juana, gipuzkoar ETAkidea.
- 1957 – Iñaki Alegria, euskal informatikaria eta UEUren lehendakaria.
- 1960 – Elena Navaz, nafar kirolari ohia, taekwondon aritua.
- 1963 –
- Fernando Albizu, gipuzkoar aktorea.
- Txema Garcia-Viana, gipuzkoar idazlea.
- Yolanda Mazkiaran, nafar dokumentalgilea eta irakaslea.
- 1964 – Rafael Carriegas, bizkaitar politikaria.
- 1965 –
- Juanjo Mena, arabar orkestra zuzendaria.
- Bel Pozueta, nafar sexologo eta politikaria.
- 1967 – Izortz Zabala, bizkaitar traineru-estropadetako patroia, 2000. hamarkadako onenetakoa.
- 1971 – Mikel Azpiroz, gipuzkoar musikaria eta sortzailea.
- 1974 – Oscar Romero Montoya, arabar motozikleta pilotua.
- 1975 – Gorka Villar, bizkaitar enpresaburu eta abokatua, kirol zuzenbidean aditua.
- 1977 – Raúl Iznata, andaluziar futbolari ohia, Iruñean.
- 1979 – Garazi Kamio, gipuzkoar idazlea.
- 1983 – Iban Maiza, gipuzkoar atleta, 110 metroko hesidunean aditua.
- 1988 – Patricia Karrikaburu, zuberoar errugbilaria.
- 1995 – Julen Azkue Unzueta, gipuzkoar futbolaria.
- 1996 – Jon Zeberio, gipuzkoar futbolaria.
- 2000 – Miriam Arrillaga, Arrillaga I.a, gipuzkoar pilotaria.
Mundua
- 1371 – Frederiko I.a Brandenburgokoa, Brandenburgoko lehen Hauteslea (h. 1440).
- 1415 – Frederiko III.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (h. 1493).
- 1452 – Girolamo Savonarola, italiar Domingotar fraidea (h. 1498).
- 1552 – Barbara Longhi, pizkundeko italiar emakume margolaria (h. 1638).
- 1562 – Vicente I Gonzaga, Mantuako eta Monferratoko dukea (h. 1612).
- 1640 – Filipe I.a Orleanskoa, frantziar printzea (h. 1701).
- 1706 – Dick Turpin, ingeles bidelapurra (h. 1739).
- 1756 – John Loudon McAdam, eskoziar ingeniaria, errepideak eraikitzeko Macadam sistemaren garatzailea (h. 1836).
- 1765 – Mateo Albeniz, espainiar konpositorea (h. 1831).
- 1788 – Margaret Mackall Smith Taylor, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1852).
- 1791 – István Széchenyi, hungariar politikaria (h. 1860).
- 1832 – Louis Paul Cailletet, frantziar fisikaria eta asmatzailea (h. 1913).
- 1840 – Murad V.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1904).
- 1842 – Abdulhamid II.a, Otomandar Inperioko 34. sultana (h. 1918).
- 1849 – Edmund Gosse, ingeles olerkari eta kritikaria (h. 1928).
- 1853 – Heike Kamerlingh Onnes, herbeheretar fisikaria, 1913ko Fisikako Nobel Saria (h. 1926).
- 1858 – Ángeles López de Ayala, espainiar politikari dramaturgo, narratzaile, kazetari eta aktibista (h. 1926).
- 1859 – Francesc Macia, Kataluniako Generalitateko 122. Presidentea (h. 1933).
- 1866 –
- Charles Nicolle, frantziar bakteriologoa, 1928ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1936).
- Herbert George Wells, britainiar idazle eta filosofoa (h. 1946).
- 1870 – Julián Besteiro, espainiar buruzagi sozialista (h. 1940).
- 1874 –
- Gustav Holst, ingeles musikagilea (h. 1934).
- Julienne Mathieu, Frantziako film mutuetako lehen aktoreetako bat (h. 1943).
- 1876 – Julio González, espainiar eskultore eta margolaria (h. 1942).
- 1881 – Éamonn Ceannt, irlandar errepublikarra, 1916ko Pazko matxinadan Irlandako Errepublikaren Aldarrikapena sinatu zuten buruzagietako bat (h. 1916).
- 1888 – Mercedes Escribano Pérez, espainiar pedagogoa eta irakaslea (h. 1958).
- 1895 – Juan de la Cierva, espainiar asmatzaile, zientzialari aeronautiko, ingeniari eta hegazkin pilotua (h. 1936).
- 1901 – Georg Rasch, daniar estatistikaria (h. 1980).
- 1902 –
- Luis Cernuda, espainiar poeta, kritikaria eta itzultzailea (h. 1963).
- Edward Evan Evans-Pritchard, ingeles antropologo eta etnologoa (h. 1973).
- 1904 – Hans Hartung, germano-frantziar margolaria (h. 1989).
- 1910 – Umberto Mastroianni, italiar eskultorea (h. 1998).
- 1911 – Julena Steinheider Duncombe, estatubatuar zientzialaria, astronomoa (h. 2003).
- 1912 –
- Charles Jones, estatubatuar zinemagilea, marrazki bizidun sortzaile nagusienetakoa (h. 2002).
- Rihei Sano, japoniar futbolaria (h. 1992).
- 1913 – Yolanda Bedregal, Yolanda de Bolivia, boliviar poeta eta eleberrigilea (h. 1999).
- 1914 – Akira Matsunaga, japoniar futbolaria (h. 1943).
- 1916 – Françoise Giroud, frantziar kazetari, idazle eta gidoilaria (h. 2003).
- 1918 – Juan José Arreola, mexikar idazle eta antzezlea (h. 2001).
- 1919 – Mario Bunge, argentinar fisikari eta zientziaren filosofoa, errealismoa aldezteagatik eta pseudozientzien aurkako jarreragatik ezaguna (h. 2020).
- 1924 – Hermann Buhl, austriar alpinista, munduko alpinista onenetakotzat joa (h. 1957).
- 1926 – Donald A. Glaser, estatubatuar fisikaria, 1960ko Fisikako Nobel Saria (h. 2013).
- 1929 –
- Héctor Alterio, argentinar aktorea.
- Charlotte Froese Fischer, kanadar-estatubatuar matematikari eta informatikaria.
- Sándor Kocsis, hungariar futbolaria (h. 1979).
- Dick Tooth, australiar errugbilaria (h. 2020).
- 1931 –
- Larry Hagman, estatubatuar aktorea (h. 2012).
- Pablo de la Higuera, espainiar kazetari, idazle eta antzerkigilea (h. 2014).
- Syukuro Manabe, japoniar-estatubatuar meteorologo eta klimatologoa, 2021eko Medikuntzako Nobel Saria.
- Paulias Matane, Papua Ginea Berriko 8. gobernadore orokorra (h. 2021).
- 1934 –
- Leonard Cohen, kanadar kantari, musikagile, olerkari eta idazlea (h. 2016).
- David J. Thouless, eskoziar materia kondentsatuaren fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria (h. 2019).
- 1935 – Jimmy Armfield, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2018).
- 1936 – Juri Luzhkov, errusiar politikaria, Moskuko alkatea (h. 2019).
- 1937 – Amparo Baró, espainiar aktorea (h. 2015).
- 1941 – Núria Feliu, kataluniar abeslaria eta aktorea (h. 2022).
- 1943 – Buddy Richard, txiletar abeslaria eta musikagilea.
- 1947 –
- Évelyne Brisou-Pellen, frantziar haur-literatura idazlea.
- Stephen King, estatubatuar idazlea, beldurrezko generoan espezializatua.
- Rói Patursson, faroetar idazle eta filosofoa.
- 1948 – Sándor Müller, hungariar futbolaria (h. 2024).
- 1950 – Bill Murray, estatubatuar aktorea.
- 1954 – Shinzō Abe, Japoniako Lehen Ministroa (h. 2022).
- 1955 – François Cluzet, frantziar aktorea.
- 1956 –
- Momir Bulatović, Jugoslaviako lehen ministroa eta desegitearen ondoren lehendabiziko Montenegroko presidentea (h. 2019).
- Marion Koopmans, herbeheretar albaitaria eta irakaslea, birologian espezializatua.
- 1957 –
- Ethan Coen (Coen anaiak), estatubatuar zinemagilea.
- Kevin Rudd, Australiako lehen ministro ohia.
- 1958 – Rick Mahorn, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1962 –
- Hong Ying, txinerazko eleberrigilea.
- Rob Morrow, estatubatuar aktorea.
- 1963 – Angus Macfadyen, eskoziar aktorea.
- 1964 – Jorge Drexler, judu jatorriko uruguaitar abeslari eta aktorea.
- 1966 – Rinat Akhmetov, XXI. mende hasierako Ukrainako pertsonarik aberatsena.
- 1967 – Suman Pokhrel, hizkuntza anitzeko nepaldar olerkaria.
- 1968 –
- Mauro Arbiza, uruguaiar artista bisuala.
- Anto Drobnjak, montenegroar futbolari ohia.
- 1969 –
- Pablo Echarri, euskal jatorriko argentinar aktore eta ekoizlea.
- Teresa Moure, galiziar idazlea.
- 1970 – Thelma Cabrera, guatemalar politikaria eta giza-eskubideen defendatzailea.
- 1972 – Liam Gallagher, britainiar abeslari eta egile abeslaria, Oasis taldeko kidea.
- 1973 –
- Edgars Rinkēvičs, Letoniako presidentea.
- Virginia Ruano Pascual, espainiar tenislari ohia.
- 1977 –
- Audrey Dana, frantziar aktore eta zinema zuzendaria.
- Natalia Gavrilița, Moldaviako lehen ministroa.
- 1978 – Doug Howlett, zeelandaberritar errugbilari ohia.
- 1980 – Kareena Kapoor, indiar aktorea, Bollywoodeko aktorerik ospetsuenetakoa.
- 1985 – Carolina Bang, espainiar aktorea.
- 1986 – Lindsey Stirling, estatubatuar biolin-jole, dantzari eta konposatzailea.
- 1987 – Daniel García Pérez, Toti, espainiar futbolaria.
- 1989 – Álex Hernández, espainiar aktorea.
- 1990 – Karina Minaeva, ukrainar aktorea eta modeloa.
- 1992 – Maria Muzytxuk, ukrainar xake jokalaria, emakumezkoen munduko xake txapeldun izandakoa.
- 1997 – Ane Cengotitabengoa, espainiar boleibol-jokalaria.
- 1998 –
- Óscar Casas, kataluniar aktorea.
- Tadej Pogačar, esloveniar txirrindularia.
- 1999 – Alexander Isak, eritrear jatorriko suediar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1624 – Frantzisko Esquivel, arabar apaiza, Cagliarin (j. 1550).
- 1694 – Juan Francisco Hurtado Ametzaga, bizkaitar militarra (j. 1656).
- 1772 – Domingo Patrizio Meagher, euskal idazlea (j. 1703).
- 1842 – Jean Baptiste Kamusarri, ziburutar olerkaria (j. 1815).
- 1843 – Jose Antonio Pikasarri, euskal jatorriko argentinar apaiza eta musikaria (j. 1769).
- 1894 – Emma Fursch-Madi, lapurtar sopranoa, New Jerseyn (j. 1847).
- 1906 – José Antonio Santesteban, gipuzkoar musikagilea (j. 1835).
- 1932 – Tomás Zubiria, bilbotar ingeniari eta enpresaburua (j. 1857).
- 1968 – Jose Antonio Uharte, nafar biolinista (j. 1892).
- 1969 – Joaquín Lucarini, euskal eskultorea, Burgosen (j. 1905).
- 1973 – Pedro Basauri, Pedrucho, euskal toreatzaile eta aktorea, Bartzelonan (j. 1893).
- 1983 – Xabier Zubiri, donostiar zientzialari eta filosofoa, Madrilen (j. 1898).
- 1996 – Juan Bautista Adarraga, euskal atleta eta ingeniaria, Madrilen (j. 1924).
- 2004 – Jokin Zeberio, 14 urte zituelarik eta eskola jazarpena pairatu eta gero suizidatu egin zen gipuzkoar gaztea (j. 1990).
Mundua
- 687 – Konon, Aita santua.
- 1235 – Andres II.a Hungariakoa, Hungaria eta Kroaziako erregea.
- 1327 – Eduardo II.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (j. 1284).
- 1542 – Joan Boscà, katalan olerkaria (j. 1492).
- 1558 – Karlos Habsburgokoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1500).
- 1576 – Girolamo Cardano, italiar Pizkundeko matematikari, sendagile eta astrologoa (j. 1501).
- 1586 – Antoine Perrenot de Granvelle, burgundiar kardinala eta Karlos V.aren eta Filipe II.aren ministroa (j. 1517).
- 1631 – Federico Borromeo, italiar kardinala eta Milango artzapezpikua (j. 1564).
- 1812 – Emanuel Schikaneder, alemaniar antzerkigile, aktore, abeslari eta musikagilea (j. 1751).
- 1832 – Walter Scott, ingelesez aritu zen eskoziar eleberrigile historiko eta olerkaria (j. 1771).
- 1860 – Arthur Schopenhauer, alemaniar filosofoa (j. 1788).
- 1874 – Léonce Élie de Beaumont, frantziar geologoa (j. 1798).
- 1895 –
- Silvestro Lega, italiar margolaria, Macchiaioli taldeko kidea (j. 1826).
- Viktor Rydberg, suediar idazle eta filosofoa (j. 1828).
- 1904 – Joseph Buruzagia, Nez Percé indiarren buruzagia (j. 1840).
- 1911 – Ahmed Orabi, Egiptoko lehen ministroa (j. 1841).
- 1915 – Anthony Comstock, eskuin muturreko estatubatuar aktibista puritanoa (j. 1844).
- 1921 – Eugen Dühring, alemaniar ekonomialaria eta filosofoa (j. 1833).
- 1923 – Fidel Pagés, espainiar mediku militarra, anestesia epiduralaren asmatzailea (j. 1896).
- 1936 – Antoine Meillet, frantziar hizkuntzalaria (j. 1866).
- 1938 – Ivana Brlić-Mažuranić, kroaziar idazlea (j. 1874).
- 1957 –
- Haakon VII.a Norvegiakoa, Norvegiako erregea (j. 1872).
- Bertha Krupp, alemaniar industria-emakumea (j. 1886).
- 1962 – Marie Bonaparte, frantziar printzesa, idazle, itzultzaile eta psikoanalista (j. 1882).
- 1964 – Otto Grotewohl, Ekialdeko Alemaniako lehendabiziko lehen ministroa (j. 1894).
- 1966 – Paul Reynaud, Frantziako Hirugarren Errepublikako lehen ministroa (j. 1878).
- 1971 –
- Bernardo Houssay, argentinar medikua, 1947ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1887).
- Koichi Kudo, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1909).
- 1972 – Henry de Montherlant, frantziar idazlea (j. 1895).
- 1974 –
- Walter Brennan, estatubatuar aktorea (j. 1894).
- Jessica Daves, estatubatuar idazle eta argitaratzailea (j. 1898).
- 1975 – Aliza Greenblatt, estatubatuar yiddishazko poeta (j. 1888).
- 1976 –
- Benjamin Graham, britainiar inbertsorea, irakaslea eta idazlea (j. 1894).
- Orlando Letelier, txiletar politikari, ekonomialari eta enbaxadorea (j. 1932).
- 1981 – Tony Aubin, frantziar konpositorea (j. 1907).
- 1987 – Jaco Pastorius, estatubatuar baxu-jotzailea eta konpositorea, historiako eragin handienetako baxu-jotzaile bat (j. 1951).
- 1998 – Florence Griffith-Joyner, estatubatuar atleta (j. 1959).
- 2004 – Georges Laplace, frantziar arkeologoa, Goi Paleolitoan aditua (j. 1918).
- 2010 – Geoffrey Burgon, ingeles musikagilea (j. 1941).
- 2013 – Michel Brault, kanadar zinemagilea (j. 1928).
- 2017 – Liliane Bettencourt, frantziar negozio emakume, socialité eta enpresa-sortzailea (j. 1922).
- 2018 –
- Vitaliy Masol, Ukrainako lehen ministroa (j. 1928).
- Trần Đại Quang, Vietnamgo presidentea (j. 1956).
- 2019 –
- Sigmund Jähn, Ekialdeko Alemaniako aireko indarreko kidea, lehen alemaniar austronauta (j. 1937).
- Günter Kunert, alemaniar idazlea (j. 1929).
- 2020 –
- Arthur Ashkin, estatubatuar fisikaria, 2018ko Fisikako Nobel Saria (j. 1922).
- Michael Lonsdale, britainiar jatorriko frantziar aktorea (j. 1931).
- 2021 – Mohamed Hussein Tantawi, Egiptoko Arabiar Errepublikako presidentea (j. 1935).
- 2023 – Odilon Polleunis, belgikar futbolaria (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Maider, Maide eta Matiu