Irailaren 19
Irailaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita bigarren eguna da, 263.a bisurteetan. 103 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1925 – Lasarteko zirkuituan, Donostiako Sari Nagusia egiten ari zirela, Paul Torchy pilotuak zuhaitz bat jo eta hil zen.
- 1970 – Joseba Elosegik, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, bere buruari su eman zion eta bigarren galeriatik kantxara jauzi egin zuen, Francisco Franco Munduko Pilota Txapelketako partida bat ikusten ari zela, «Gora Euskadi askatuta» oihu eginez, diktadoreari Gernika suntsitu zuen su kiskalgarria ikustarazteko asmoz.
- 1979 – ETAk bi militar hil zituen Bilbon.
Mundua
- 1356 – Frantzia Poitierseko bataila, ingelesak frantzesak garaitzen dute (Ehun urteko guda).
- 1893 – Zeelanda Berria izan zen boto unibertsala onartzen lehen estatua, Kate Sheppardek gidatu zuen emakumeen boto eskubide mugimenduari esker.
- 1921 – Abd el-Krim buruzagiak Rifeko errepublika independentea aldarrikatu zuen.
- 1972 – Lehen bonba-gutuna erabili zen. Helburua Londresko Israelen enbaxada izan zen.
- 1983 – Saint Kitts eta Nevis Britainiar Inperiotik independizatu zen.
- 1985 – Mexikoko lurrikara: Richter eskalan 7,8 mailako lurrikarak Mexiko Hiria ia suntsitu zuen, 9.000 hildako eta 100.000 inguru etxegabe utziz.
- 2006 – Larrialdi egoera ezarri zuten Thailandian estatu kolpe saiakera baten aurrean egon zitezkeelakoan. Ondoren, iluntzean, Thailandiako armadak estatu kolpea burutu eta gerra legea ezarri zuen.
- 2007 – Khmer Gorrien bigarren buruzagia, Nuon Chea, atxilotu zuten Kanputxean, Nazioarteko Epaitegian gizateriaren aurkako krimenengatik epaitzeko.
- 2011 – Burhanuddin Rabbani Afganistango presidente ohia hil zuten.
- 2014 – Kataluniako Parlamentuak bereziki urte horretako azaroaren 9an egingo zen autodeterminazio kontsultarako legea jalgi zuen.
- 2017 – Mexikoko La Puebla estatuan 7,1 Mw magnitudeko lurrikara jazo eta gutxienez 225 hildako eta 800 zauritutik gora eragin zituen.
- 2023 – Azerbaijanek Artsakh errepublikaren aurkako erasoa hasi zuen. Operazio militar horren ondorioz errepublika deusestatu zen eta milaka armeniar erbesteko bidea hartu zuten.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2006 – Hamaika izeneko enpresaren sorrera, eskualde bakoitzean euskarazko telebista kateak sustatzeko. Bilbon aurkeztu zuten.
- 2009 – Euskaltzaindiak bere 90. urteurrena ospatu zuen.
Mundua
- 1979 – Yanks ("Yankeeak") filma estreinatu zen, John Schlesingerek zuzendu eta Richard Gere, Vanessa Redgrave, William Devane, Rachel Roberts eta Lisa Eichhorn aktoreek antzeztu zuten.
- 1980 – Ordinary People ("Jende Arrunta") filma estreinatu zen, Robert Redfordek zuzendu eta Donald Sutherland, Mary Tyler Moore, Judd Hirsch eta Timothy Hutton aktoreek antzeztu zuten.
- 1990 – Goodfellas ("Gutarrak") filma estreinatu zen, Martin Scorsesek zuzendu eta Ray Liotta, Robert De Niro, Joe Pesci, Lorraine Bracco, Paul Sorvino, Frank Vincent eta Samuel L. Jackson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1997 – L.A. Confidential filma estreinatu zen, Curtis Hansonek zuzendu eta Kevin Spacey, Russell Crowe, Guy Pearce, Kim Basinger, Danny DeVito, James Cromwell eta David Strathairn aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1997 – In & Out ("Barnean eta Kanpoan") filma estreinatu zen, Frank Ozek zuzendu eta Kevin Kline, Joan Cusack, Tom Selleck, Matt Dillon eta Debbie Reynolds aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2008 – Eskozian gaelerazko BBC Alba telebista katea lehenbizikoz aireratu zen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2004 – Urdaibaik arraun TKE liga irabazi zuen Nojan, Kantabrian.
- 2021 – Euskotren Ligaren hamairugarren denboraldia: Arraun Lagunak txapeldun.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1788 – Joaquín Ezpeleta, nafar politikari eta militarra, Habanan (h. 1863).
- 1868 – Ramón Madariaga, bizkaitar politikaria (h. 1940).
- 1887 – Eustakio Azkarate-Askasua, gipuzkoar apaiza, organo-jolea eta konpositorea (h. 1965).
- 1899 – Eustakia Altzola, bizkaitar lekaimea (h. 1976).
- 1918 - Josefina Guerendiain Caro, nafar ekintzailea (h. 2011).
- 1932 – Juan Maria Urdangarin, euskal enpresaburua (h. 2012).
- 1937 – Ignacio Alkorta, gipuzkoar arraunlari ohia.
- 1952 – Patxi Biskert, gipuzkoar aktorea.
- 1956 – Izaskun Urrutia, demokrazia garaiko Laukizko lehen alkate andrea.
- 1959 – Karmelo C. Iribarren, gipuzkoar poeta.
- 1961 – Rafael Álvarez Ibarra, bizkaitar xakelaria.
- 1976 – Joli Pascualena, nafar aktore eta abeslaria.
- 1980 – Asier Goiria, bizkaitar futbolaria.
- 1985 – Sheila Márquez, euskal modeloa.
- 1990 – Aritz Maestu, gipuzkoar patinatzaile artistikoa.
- 1995 – Alex Aranburu, gipuzkoar txirrindularia.
- 2002 – Jon Karrikaburu, nafar futbolaria.
Mundua
- 86 – Antonino Pio, erromatar enperadorea.
- 866 – Alexandro Bizantziokoa, Bizantziar Inperioko enperadorea (h. 913).
- 866 – Leon VI.a Jakituna, Bizantziar enperadorea (h. 912).
- 1551 – Henrike III.a Frantziakoa, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia, eta Frantziako erregea (h. 1589).
- 1560 – Thomas Cavendish, ingeles itsasgizona (h. 1592).
- 1730 – Augustin Pajou, frantziar eskultorea (h. 1809).
- 1749 – Jean-Baptiste Joseph Delambre, frantziar astronomo eta astronomiaren historialaria (h. 1822).
- 1774 – Giuseppe Gasparo Mezzofanti, italiar kardinala eta hizkuntzalaria (h. 1849).
- 1782 – Vicente Quesada, Moncayoko markesa, espainiar militarra (h. 1836).
- 1802 – Lajos Kossuth, hungariar politikaria (h. 1894).
- 1813 – Christian Heinrich Friedrich Peters, alemaniar astronomoa (h. 1890).
- 1867 – Arthur Rackham, ingeles ilustratzailea (h. 1939).
- 1869 – Ben Turpin, estatubatuar antzezlea (h. 1940).
- 1883 – Hjalmar Bergman, suediar idazlea (h. 1931).
- 1898 – Giuseppe Saragat, Italiako 5. Presidentea (h. 1988).
- 1901 – Ludwig von Bertalanffi, austriar biologo eta epistemologoa (h. 1972).
- 1902 – Jenara Vicenta Arnal Yarza, kimikaria, ikertzailea eta Espainiako Zientzia Kimikoetako lehen doktorea (h. 1960).
- 1908 – Mika Waltari, finlandiar idazlea (h. 1979).
- 1910 – Margaret Lindsay, estatubatuar aktorea (h. 1981).
- 1911 – William Golding, ingeles idazle, saiolari eta poeta, 1983ko Literaturako Nobel Saria (h. 1993).
- 1913 – Frances Farmer, estatubatuar aktorea eta telebista eta irratiko aurkezlea (h. 1970).
- 1917 – Goyo Lebrero, espainiar aktorea (h. 1980).
- 1919 – Juan Barjola, espainiar margolaria (h. 2004).
- 1921 – Paulo Freire, brasildar pedagogoa, heziketa munduko teorian eragin handia izan zuena (h. 1997).
- 1922 –
- Märta Norberg, suediar iraupen-eskiatzailea (h. 2020).
- Emil Zátopek, Giza Tren-makina, txekoslovakiar kirolaria, iraupen probetan espezialista (h. 2000).
- Dana Zátopková, xabalina jaurtiketako txekiar atleta (h. 2020).
- 1925 – Gérard Kango Ouédraogo, Volta Garaiko lehen ministroa (h. 2014).
- 1926 – Masatoshi Koshiba, japoniar fisikaria, 2002ko Fisikako Nobel Saria (h. 2020).
- 1928 – Adam West, estatubatuar aktorea (h. 2017).
- 1930 – Montserrat Carulla, kataluniar aktorea (h. 2020).
- 1931 – Hiroto Muraoka, japoniar futbolaria (h. 2017).
- 1933 – David McCallum, eskoziar aktorea (h. 2023.
- 1934 – Brian Epstein, musika-enpresaria eta The Beatlesen managerra, "Bosgarren Beatle" deitua (h. 1967).
- 1935 – Niall Brophy, irlandar errugbilaria (h. 2023).
- 1939 – Joaquin Navarro Estevan, espainiar politikari eta epailea (h. 2007).
- 1941 –
- Cass Elliot, Mama Cass, estatubatuar abeslaria, The Mamas & the Papas taldeko kidea (h. 1974).
- Mariangela Melato, italiar antzezlea (h. 2013).
- 1942 – Marina Mayoral, galizieraz eta gaztelaniaz idazten duen idazlea.
- 1945 – Kate Adie, britainiar kazetaria, idazlea eta telebista aurkezlea.
- 1948 – Jeremy Irons, britainiar aktorea.
- 1949 – Twiggy, ingeles modelo, abeslari eta aktorea.
- 1954 – Mark Drakeford, Galesko lehen ministroa.
- 1955 – Dominique Arnaud, frantziar txirrindularia (h. 2016).
- 1957 – Pepe Carrol, espainiar ilusionista eta telebista aurkezlea (h. 2004).
- 1960 – Carlos Mozer, brasildar futbolari ohia.
- 1963 – David Seaman, ingeles futbolari ohia.
- 1964 – Trisha Yearwood, estatubatuar kantari, idazle, aktore eta sukaldaria.
- 1965 –
- María del Olmo Ibáñez, Alacanteko Artxibo Historiko Probintzialeko zuzendaria.
- Sunita Williams, estatubatuar astronauta, ibilaldi espazial batean igarotako denbora-tarte luzeena eman zuen emakumea izandakoa.
- 1967 – Aleksandr Karelin, errusiar borrokalari ohia, grekoerromatar borrokak izan duen borrokalari onenetarikoa.
- 1968 – Lila Downs, mexikar folk eta pop abeslari eta musikagilea.
- 1969 – Jóhann Jóhannsson, islandiar konpositorea (h. 2018).
- 1972 – N. K. Jemisin, zientzia fikzioko estatubatuar idazlea.
- 1974 –
- Jimmy Fallon, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea.
- Victoria Silvstedt, suediar modeloa, aktorea, abeslaria eta telebistako pertsonaia.
- 1977 – Josef Fares, suediar-libanoar zinema zuzendaria eta jokoen diseinatzailea.
- 1979 – Ledicia Costas, galiziar idazlea.
- 1980 – Dimitri Yachvili, georgiar jatorriko frantziar errugbilari ohia.
- 1981 – Damiano Cunego, italiar txirrindulari ohia.
- 1984 –
- Thaïs Blume, kataluniar aktorea.
- Pilar Geijo, argentinar ur irekietako igerilaria.
- Antanas Kavaliauskas, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- Shannon Rowbury, estatubatuar atleta, 1.500 metroko proban aditua.
- 1985 –
- Sarah Hunter, britainiar errugbilaria.
- Alun Wyn Jones, galestar errugbilaria.
- Song Joong-ki, hegokorear aktorea.
- 1986 –
- Cristina Alarcón, andaluziar aktorea.
- Sally Pearson, australiar 100 metro hesi-lasterketako atleta.
- 1987 – Leonor Lavado, espainiar aktorea, imitatzailea, umorista, aurkezlea eta youtuberra, imitatzaile hoberentzat joa.
- 1989 –
- Lorenza Izzo, txiletar modeloa, aktorea eta ahots-aktorea.
- Gonzalo Ramos, espainiar aktorea.
- 1992 – Lisa Ecker, austriar gimnasta artistikoa.
- 1994 – Olivia Lua, estatubatuar aktore pornografikoa (h. 2018).
- 1997 – Halima Aden, somaliar-estatubatuar modeloa.
- 1999 – Aiko Sugihara, japoniar gimnasta artistikoa.
- 2000 – Jakob Ingebrigtsen, norvegiar atleta.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1321 – Joanes Enrikez Lakarrakoa, Nafarroako Erresumako infantea eta Lakarrako jauna (j. c. 1266).
- 1697 – Melchor de Aguirre, barrokoko gipuzkoar arkitektoa, Granadan (j. c. 1640).
- 1794 – Madeleine Larralde, Konbentzioko armadari aurka egiteagatik hil zuten Sarako emakumea, gillotinan (j. 1759).
- 1838 – Martin Luis Etxeberria Iturralde, Lehen Karlistaldiko nafar brigadier karlista (j. 1801).
- 1919 – Biktoriano Iraola, gipuzkoar idazlea eta inprimatzailea (j. 1841).
- 1938 – Victoriano Huitzi, nafar idazlea (j. 1860).
- 1950 – Raymond Duc, Ramuntcho, baxenafar soldadua, Vietnamen (j. 1917).
- 1978 – Jesús Glaria, nafar futbolaria, Conca de Barberàn (j. 1942).
- 1985 – Eugenio Vegas, gipuzkoar politikari eta legelaria, Madrilen (j. 1907).
- 1992 – Pedro Bilbao, getxoztar medikua (j. 1909).
- 2004 – Carmen Adarraga, gipuzkoar saskibaloilari, eskubaloilari eta belar-hockeylaria (j. 1921).
- 2007 – Jose Luis Isasi Montalban, Gasteizko jaietan Zeledon izandako lehenengo pertsona.
Mundua
- 1591 – Alonso de Orozco, Espainiako Urrezko Mendearekin lotutako fraidea eta gai erlijiosoei buruzko idazlea (j. 1500).
- 1710 – Ole Rømer, daniar astronomoa (j. 1644).
- 1719an lurperatua – Jan Weenix, herbeheretar margolaria (j. 1641-1649).
- 1724 – Glückel von Hameln, alemaniar negozio emakumea eta egunkari-idazlea, bere lanetan XVII. mendeko alemaniar Askenazi judu-komunitateen bizitza ezagutarazi zuena (j. 1646).
- 1736 – Feofan Prokopovitx, ukrainar elizgizona, politikaria eta idazlea (j. 1681).
- 1843 – Gaspard-Gustav Coriolis, frantziar ingeniaria eta zientzialaria (j. 1792).
- 1881 – James Garfield, Ameriketako Estatu Batuetako 20. Presidentea (j. 1831).
- 1898 – George Grey, britainiar militar, esploratzaile eta administratzaile koloniala, Zeelanda Berriko gobernadore eta lehen ministroa (j. 1812).
- 1902 – Maria Henriketa Austriakoa, Belgikako erregina ezkontidea (j. 1836).
- 1924 – Hannibal Sehested, Danimarkako lehen ministroa (j. 1842).
- 1925 –
- Francis Darwin, britainiar botanikaria (j. 1848).
- Georg August Schweinfurth, alemaniar esploratzaile, etnologo eta botanikaria (j. 1836).
- 1927 – Michael Ancher, daniar margolaria (j. 1849).
- 1931 – David Starr Jordan, estatubatuar iktiologo, hezitzaile, eugenizista eta bakearen aldeko aktibista (j. 1851).
- 1935 – Konstantin Tsiolkovski, errusiar zientzialaria eta asmatzailea (j. 1857).
- 1952 - Maria Matos, portugaldar aktore, zuzendari, dramagilea, idazlea, irakaslea eta enpresaria (j. 1886).
- 1954 – Miles Franklin, australiar idazle eta feminista (j. 1879).
- 1955 – Carl Milles, suediar eskultorea (j. 1875).
- 1958 – Josep Irla, Kataluniako Generalitateko 124. presidentea (j. 1874).
- 1962 – Carmen Valero Gimeno, espainiar maistra, intelektual, feminista eta sindikalista (j. 1893).
- 1965 – Lionel Terray, frantziar eskalatzailea, lehen igoera asko egin zituena (j. 1921).
- 1967 – Zinaida Serebriakova, errusiar margolaria (j. 1884).
- 1973 – Gram Parsons, estatubatuar egile-abeslari, gitarrista eta pianista (j. 1946).
- 1978 – Étienne Gilson, frantziar filosofo eta filosofiaren historialaria (j. 1884).
- 1985 – Italo Calvino, italiar idazlea (j. 1923).
- 1987 – Einar Gerhardsen, Norvegiako lehen ministroa (j. 1897).
- 1992 - Alfredo Sada, nafar eskultorea (j. 1949).
- 1995 – Rudolf Ernest Peierls, alemaniar-britainiar fisikaria (j. 1907).
- 1996 – Helmut Heissenbüttel, alemaniar idazlea (j. 1921).
- 2002 – Robert Guéï, Boli Kostako presidentea (j. 1941).
- 2003 – Slim Dusty, australiar country musikaria (j. 1927).
- 2010 – José Antonio Labordeta, aragoiar poeta, abeslari, irakasle, idazle eta politikaria (j. 1935).
- 2012 – Víctor Cabedo, espainiar txirrindularia, entrenatzen ari zela auto batek jota (j. 1989).
- 2013 – Saye Zerbo, Volta Garaiko presidentea (j. 1932).
- 2017 – Jake LaMotta, Raging Bull, estatubatuar boxeolaria (j. 1922).
- 2018 –
- Gyözö Kulcsár, hungariar eskrimalaria (j. 1940).
- Arthur Mitchell, estatubatuar dantzari, maisu, koreografo eta zuzendari artistikoa (j. 1934).
- Jesús Rodríguez Magro, espainiar txirrindularia (j. 1960).
- 2019 – Zine El Abidine Ben Ali, Tunisiako presidentea (j. 1936).
- 2020 –
- Lee Kerslake, ingeles musikaria, Uriah Heep taldeko kidea (j. 1947).
- John Turner, Kanadako lehen ministroa (j. 1929).
- 2021 – Jimmy Greaves, ingeles futbolari eta telebista aurkezlea (j. 1940).
- 2023 – Gianni Vattimo, italiar filosofo eta politikaria (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Saioa eta Orozko.
- Pirata batek bezala hitz egiteko Nazioarteko Eguna