Irailaren 16
Irailaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta berrogeita hemeretzigarren eguna da, 260.a bisurteetan. 106 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1998 – ETAk su-eten mugagabea iragarri zuen, hurrengo urteko abenduaren 3an bukatu zena.
- 2008 – Espainiako Auzitegi Gorenak EAE-ANV alderdia legez kanpo utzi zuen.
Mundua
- 1856 – David Livingstone esploratzaileak Nyassa edo Malawi aintzira (irudian) aurkitu zuen, Afrika australean.
- 1908 – General Motors auto konpainia sortu zen Flint herrian, Michiganen.
- 1963 – Malaya, Singapur, Ipar Borneo (oraingo Sabah) eta Sarawak batu egin ziren Malaysia eratzeko.
- 1973 – Pinocheten poliziek Txileko Santiagon Victor Jara kantaria torturatu eta asasinatu zuten.
- 1975 – Papua Ginea Berria Erresuma Batutik independizatu zen.
- 1976 – Argentinako La Plata hirian Lapitzen Gaua gertatu zen, poliziak torturak eta hilketak egin zituen.
- 1991 – ETAk Mutxamelen bonba-auto bat eztandarazi zuen.
- 1992 – John Majorren gobernu kontserbadoreak libera esterlina truke-tasen mekanismotik atera zuenez geroko Asteazken Beltza
- 2007 –
- 91 lagun zendu ziren Phuketen (Thailandia) izandako hegazkin istripu batean.
- Kostas Karamanlis Greziako kontserbadoreak gehiengo absolutua eskuratu zuen herrialdeko hauteskundeetan.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1984 – Iruñean Nafarroa Oinez jaialdia ospatu zen.
Mundua
- 1999 – The Big Kahuna (Kahuna Handia) filma estreinatu zen, John Swanbeckek zuzendu eta Kevin Spacey, Danny DeVito eta Peter Facinelli aktoreek antzeztu zuten.
- 2005 – ICANN erakundeak .cat domeinua onartu zuen katalanezko kultura eta hizkuntzarentzat.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 1992 – Amaia Aranzabal gipuzkoarra Cho Oyu mendira (8.201 m) iritsi zen, zortzimilako bat lortzen lehenengo euskal emakumea bilakatuz. 8 egun eroago, Pilar Ganuzak tontor bera zapaldu zuen, zortzimilako bat lortzen lehendabiziko emakume nafar bihurtu zena.
- 2013 – Bilbo hiriko San Mames estadio berrian Athletic Club eta Vigoko Celtaren artean estreineko futbol partidua jokatu zen. Honenbestez, uda hartan erautsi berria izan zen San Mames (1913-2013) estadio mitiko eta ahaztezina behin betiko ordezkatu zuen.
- 2018 – Euskotren Ligaren hamargarren denboraldia: San Juan izan zen txapelduna bosgarren aldiz jarraian.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1348 – Nuño Lara eta Diaz Harokoa, Lara eta Bizkaiko jauna (h. 1352).
- 1858 – Gustave Rives, baxenafar arkitektoa (h. 1926).
- 1868 – Cipriano Olaso, iruindar teologoa eta apaiza (h. 1930).
- 1923 – Javier Olaeta, bizkaitar dantzaria eta abeslaria (h. 2016).
- 1940 – José María Arrate, Athletic Clubeko presidente ohia.
- 1952 – Miguel Sanz, Nafarroako Gobernuko lehendakari ohia.
- 1955 – Maite Agirre, gipuzkoar antzezlea.
- 1956 – Francisca Vives, andaluziar historialaria, Gasteiz eta Arabako ondare historiko artistikoan eta Emakumeen Historian aditua, Cádizen.
- 1959 – Xanti Vicente Altxu, Madelon, LGBTI pertsonen eskubideen aldeko gipuzkoar ekintzailea (h. 2006).
- 1961 – Iñaki Uranga, bizkaitar abeslaria.
- 1962 – Iñaki Friera, bizkaitar idazlea.
- 1964 – Edu Muruamendiaraz, gipuzkoar dantzari eta koreografoa.
- 1965 –
- Gidor Bilbao, EHUko bizkaitar irakaslea, Filologia Klasikoan doktorea eta Euskaltzain urgazlea.
- Francisco Javier Mauleon, arabar txirrindulari ohia.
- 1968 – Rafael Alkorta, bizkaitar futbolari ohia.
- 1973 – Franck Fontan, lapurtar futbolari ohia.
- 1975 – Jon Tecedor, euskal haltera (h. 2008).
- 1976 – Leire Pajín, espainiar politikaria, Donostian.
- 1980 – Eneritz Iturriagaetxebarria, bizkaitar txirrindularia.
- 1982 – Iraia Garcia, bizkaitar atleta.
- 1986 – Leire Palacios, bizkaitar komunikatzailea, kulturgilea, proiektu arduraduna eta irrati-esataria.
- 1991 – Iñigo Etayo, nafar aktore eta abeslaria.
- 1994 – Itziar Zabala, bizkaitar eskalatzailea.
- 1996 – Ibabe Beristain, bizkaiar dantzari eta musikaria.
Mundua
- 1098 – Hildegarda Bingengoa, alemaniar abadesa, buruzagi monastikoa, mistikoa, iragarlea, medikua, musikagilea eta idazlea (h. 1179).
- 1462 – Pietro Pomponazzi, italiar filosofoa (h. 1525).
- 1494 – Francesco Mauroliko, italiar matematikari eta astronomoa (h. 1575).
- 1651 – Engelbert Kaempfer, alemaniar naturalista, sendagile, esploratzaile eta idazlea (h. 1716).
- 1722 – Fermín Francisco de Carvajal, txiletar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (h. 1797).
- 1745 – Mikhail Kutuzov, errusiar militarra (h. 1813).
- 1782 – Daoguang, Txinako enperadorea (h. 1850).
- 1797 – Antonio Panizzi, italiar idazlea (h. 1879).
- 1823 – Francis Parkman, estatubatuar historialaria (h. 1893).
- 1837 – Petri V.a Portugalgoa, Portugalgo erregea (h. 1861).
- 1841 – Alessandro Fortis, Italiako lehen ministroa (h. 1909).
- 1851 – Emilia Pardo Bazan, galiziar idazlea (h.1921).
- 1853 – Albrecht Kossel, alemaniar biokimikaria, 1910eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1927).
- 1854 – Joaquim Bassegoda i Amigó, kataluniar arkitektoa (h. 1938).
- 1858 – Bonar Law, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1923).
- 1859 – Yuan Shikai, Txinako lehendakaria (h. 1916).
- 1885 – Karen Horney, alemaniar psikologo eta psikoanalista (h. 1952).
- 1886 – Jean Arp, franko-alemaniar eskultore, margolari eta olerkaria (h. 1966).
- 1887 – Nadia Boulanger, frantziar musikagilea (h. 1979).
- 1888 – Frans Eemil Sillanpää, finlandiar idazlea, 1939ko Literaturako Nobel Saria (h. 1964).
- 1891 –
- Karl Dönitz, Alemaniako Kriegsmarine itsasarmadako burua eta 23 egunez Alemaniako presidentea (h. 1980).
- Maud Worcester Makemson, estatubatuar arkeoastronomoa (h. 1977).
- 1892 – Werner Bergengruen, alemaniar idazlea (h. 1964).
- 1893 –
- Alexander Korda, ingeles zinema zuzendari eta ekoizlea (h. 1956).
- Albert Szent-Györgyi, hungariar biokimikaria, 1937ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1986).
- 1895 – Karol Rathaus, Estatu Batuetara erbesteratutako aleman-austriar konposatzailea (h. 1954).
- 1899 – Hans Swarowski, austriar orkestra zuzendari eta zuzendaritza irakaslea (h. 1975).
- 1902 – Germaine Richier, frantziar eskultorea (h. 1959).
- 1905 – Vladimír Holan, txekiar poeta eta narratzailea (h. 1980).
- 1906 – Jack Churchill, britainiar teniente kolonela (h. 1996).
- 1913 – Félicien Marceau, frantziar antzerkigilea idazlea (h. 2012).
- 1918 – Branka Veselinović, serbiar aktorea, 80 urtetik gorako aktore ibilbideduna (h. 2023).
- 1920 – John Jamieson Carswell Smart, ingeles filosofoa (h. 2012).
- 1921 – Ursula Franklin, kanadar fisikaria (h. 2016).
- 1922 –
- Guy Hamilton, ingeles zinema zuzendaria (h. 2016).
- Marcel Mouloudji, frantziar abeslaria, idazlea eta antzezlea (h. 1994).
- Jovanka Radivojević, serbiar eta jugoslaviar partisanoa (h. 1943).
- Ursula Wölfel, haur literaturako alemaniar idazlea (h. 2014).
- 1923 –
- Federico Silva, mexikar eskultore, margolari eta akademikoa (h. 2022).
- Lee Kuan Yew, Singapurreko lehen gobernu burua, bere herrialdean Aberriaren aitatzat joa (h. 2015).
- 1924 – Lauren Bacall, estatubatuar aktorea (h. 2014).
- 1925 –
- Charles Haughey, Irlandako Taoiseacha (h. 2006).
- B. B. King, estatubatuar blues kantaria eta gitarra-jotzailea (h. 2015).
- 1927 –
- Peter Falk, estatubatuar aktorea, Columbo detektibea antzezteagatik ospetsua (h. 2011).
- Sadako Ogata, japoniar politikaria (h. 2019).
- 1929 – Jamshid ben Abdullah, Zanzibargo azken sultana.
- 1934 –
- George Chakiris, estatubatuar aktore ohia.
- Ronnie Drew, irlandar kantari eta abestigilea eta The Dubliners folk taldeko partaidea (h. 2008).
- 1935 –
- Carl Andre, estatubatuar eskultorea (h. 2024).
- Benito Joanet, kataluniar futbol-atezaina eta entrenatzailea (h. 2020).
- 1938 – Lucero Tena, mexikar-espainiar flamenko-dantzaria eta kriskitin-jotzailea.
- 1939 – Breyten Breytenbach, afrikaans eta ingelesezko hegoafrikar idazlea.
- 1943 –
- Andrés Vicente Gómez, espainiar zinema-ekoizlea.
- Oskar Lafontaine, alemaniar politikaria.
- 1944 – Ana María Stekelman, argentinar dantzari eta koreografoa.
- 1946 – Camilo Sesto, espainiar abeslari eta musikagilea (h. 2019).
- 1949 – Brahim Ghali, Fronte Polisarioko idazkari nagusia eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea.
- 1950 – Loyola de Palacio, Europako Batzordeko lehendakariorde eta jatorri euskalduneko espainiar politikaria (h. 2006).
- 1951 –
- Andy Irvine, eskoziar errugbi jokalari ohia.
- René van de Kerkhof, herbeheretar futbolari ohia.
- Willy van de Kerkhof, herbeheretar futbolari ohia.
- 1952 – Mickey Rourke, estatubatuar aktorea.
- 1955 – Jayati Ghosh, indiar ekonomialaria.
- 1956 – David Copperfield, estatubatuar ilusionista.
- 1957 –
- Ángel Luis Arambilet, dominikar idazle, gidoigile eta zinema ekoizlea.
- Assumpta Serna, kataluniar aktorea.
- 1958 –
- Neville Southall, galestar futbolari ohia, bere belaunaldiko atezain hoberenetakoa.
- Jennifer Tilly, estatubatuar aktore eta poker jokalaria.
- 1963 – Luc Frieden, Luxenburgoko lehen ministroa.
- 1964 – Rossy de Palma, espainiar aktorea.
- 1965 –
- Katy Kurtzman, estatubatuar aktorea eta modelista.
- Cris Miró, argentinar aktorea, dantzaria eta vedettea, Argentinan ospea lortu zuen lehen emakume transgeneroa (h. 1999).
- 1968 – Marc Anthony, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- 1970 – Juri Nikiforov, errusiar futbolari ohia.
- 1971 – Amy Poehler, estatubatuar aktore, komediante eta idazlea.
- 1972 – Sprent Dabwido, Nauruko presidentea (h. 2019).
- 1973 – Alexander Vinokurov, kazakhstandar txirrindulari ohia.
- 1974 – Mario Haas, austriar futbolari ohia.
- 1975 – Cristina Ónega, espainiar kazetaria.
- 1976 –
- Elina Garanca, letoniar mezzosopranoa.
- Mónica Carrillo, espainiar kazetaria eta idazlea.
- Jonathan Page, estatubatuar errepideko eta ziklo-krosseko txirrindularia.
- 1979 – Keisuke Tsuboi, japoniar futbolaria.
- 1981 –
- Fan Bingbing, txinatar aktore eta abeslaria.
- Alexis Bledel, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Sandra Sánchez, espainiar karateka.
- Rodrigo Sorogoyen, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1982 – María Zaragoza, espainiar idazlea.
- 1983 – Kirsty Coventry, zimbabwetar igerilaria.
- 1984 –
- Maryam Yusuf Jamal, bahraindar distantzia ertaineko korrikalaria.
- Katie Melua, georgiar-britainiar abeslari eta musikaria.
- 1985 – Fábio Santos Romeu, brasildar futbolaria.
- 1986 – Farina, kolonbiar abeslaria eta raperoa.
- 1987 – Merve Boluğur, turkiar aktore eta modeloa.
- 1988 – Glamour Garcia, brasildar aktorea.
- 1992 – Nick Jonas, estatubatuar abeslari, musikagile, aktore eta musika ekoizlea.
- 2002 – Juan Ayuso, espainiar txirrindularia.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1214 – Diego II.a Lopez Harokoa, ezagutzen den Bizkaiko bostgarren kondea.
- 1343 – Filipe III.a Nafarroakoa, Évreuxko konde eta Nafarroako erregea (j. 1306).
- 1348 – Maria II.a Diaz Harokoa, Bizkaiko hamabigarren andrea.
- 1702 – Cipriano Baratze, nafar apaiz jesuita eta misiolaria (j. 1641).
- 1725 – Antonio V.a Agaramontarra, Agaramonteko duke, Gixuneko kondea eta Bidaxuneko printzea, lapurtar militarra (j. 1672).
- 1918 – Estanislao Arantzadi, nafar abokatua eta kulturgizona (j. 1841).
- 1937 – Juan Santiago Aranburu, arabar musika-irakaslea eta organo-jolea (j. 1860).
- 1943 – Eulalia Abaitua, bizkaitar argazkilaria (j. 1853).
- 1948 – Manuel Artze, nafar kardinala, Tarragonan (j. 1879).
- 1981 –
- Tene Mujika, gipuzkoar idazlea (j. 1888).
- Émile Seitz, lapurtar politikaria, Montauten (j. 1896).
- 1990 – Tomas Etxabarri, euskal musikagile eta irakaslea (j. 1908).
- 1996 – Jose Luis Zuloaga, bizkaitar alpinista, Himalaian (j. 1954).
- 2004 – Ramón Gabilondo, gipuzkoar futbolari eta entrenatzailea, Madrilen (j. 1913).
- 2008 – José Ángel Pérez-Nievas, nafar abokatu eta politikari karlista (j. 1930).
- 2010 – Pierre Bidart, euskal herritar antropologoa (j. 1947).
Mundua
- 655 – Martin I.a, Aita santua.
- 1087 – Viktor III.a, Aita santua (j. c. 1026).
- 1345 – Joan IV.a Bretainiakoa, Bretainiako dukea (j. 1295).
- 1380 – Karlos V.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1338).
- 1394 – Klemente VII.a, antipapa (j. 1342).
- 1498 – Tomás de Torquemada, Gaztela eta Aragoiko inkisidore nagusia (j. 1420).
- 1583 – Katalina Jagellondarra, Suediako erregina ezkontidea (j. 1526).
- 1701 – Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea (j. 1633).
- 1726 – Jakob Prandtauer, austriar arkitekto eta eskultorea (j. 1660).
- 1736 – Gabriel Fahrenheit, alemaniar fisikaria (j. 1686).
- 1782 – Farinelli, italiar kantaria (j. 1705).
- 1792 – Nguyễn Huệ, Quang Trung enperadorea, Vietnamgo Tay Son dinastiako bigarren enperadorea (j. 1753).
- 1822 – Auguste Jean Ameil, Frantziako Iraultza eta hango inperio garaian borrokatu zuen frantziar militarra (j. 1775).
- 1824 – Luis XVIII.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1755).
- 1869 – Thomas Graham, britainiar kimikaria (j. 1805).
- 1873 – Mohammed IV.a Marokokoa, Marokoko sultana.
- 1881 – Jean-Baptiste Nothomb, Belgikako lehen ministroa (j. 1805).
- 1882 – Edward Bouverie Pusey, ingeles teologo anglikanoa (j. 1800).
- 1911 – Edward Whymper, ingeles mendigoizale eta artista (j. 1840).
- 1923 – Itō Noe, japoniar anarkista, kritikari soziala, idazlea eta feminista (j. 1896).
- 1928 – Marie Stritt, alemaniar antzerki-aktorea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista (j. 1855).
- 1932 – Ronald Ross, ingeles sendagilea eta bakteriologoa (j. 1857).
- 1936 – Karl Buresch, Austriako kantzilerra (j. 1878).
- 1944 – Gustav Bauer, Alemaniako kantzilerra (j. 1870).
- 1946 – James Hopwood Jeans, ingeles fisikari eta astronomoa (j. 1877).
- 1962 – Antonio Arraiz, venezuelar idazlea (j. 1903).
- 1971 – Agnes Meyer Driscoll, estatubatuar kriptoanalista, Japoniako ontzi-sistema asko deszifratu zituena (j. 1889).
- 1973 – Victor Jara, txiletar pedagogoa, antzerki-zuzendaria, poeta, egile abeslaria eta politika aktibista, torturatu eta eraila (j. 1932).
- 1976 – Bertha Lutz, naturalista, zoologoa, irakaslea eta Brasilgo feminismoaren aitzindaria (j. 1894).
- 1977 –
- Marc Bolan, ingeles musikari, abeslari, egile abeslari, musika ekoizle eta olerkaria, glam rockaren aitzindarietako bat (j. 1947).
- Maria Callas, greziar-estatubatuar sopranoa, XX. mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa (j. 1923).
- 1979 – Gio Ponti, italiar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1891).
- 1980 – Jean Piaget, suitzar filosofo, natura zientzialari eta psikologoa (j. 1896).
- 1984 – Louis Réard, frantziar automobilgintzako ingeniaria eta jantzi diseinatzailea (j. 1897).
- 1989 – Ana Itelman, txiletar-argentinar balet-dantzaria, koreografoa, balet zuzendaria eta aitzindaria (j. 1927).
- 1992 – Larbi Benbarek, frantziar futbolaria (j. 1914).
- 1993 – Oodgeroo Noonuccal, australiar poeta, politikari, ekintzaile, artista eta hezitzailea (j. 1920).
- 2004 – Cyriel Barbary, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen bizirik geratzen zen azken belgikarra, 105 urterekin (j. 1899).
- 2005 – Gordon Gould, estatubatuar fisikaria, laserra asmatzea egozten zaiona (j. 1920).
- 2006 – Rob Levin, Lilo, estatubatuar programatzailea (j. 1955).
- 2007 –
- Pepita Caubet, aranerazko idazle eta poeta (j. 1930).
- Robert Jordan, estatubatuar eleberrigilea (j. 1948).
- 2008 – Maud Molyneux, frantziar emakumezko aktore, kazetari eta zinema figuringile transgeneroa (j. 1948).
- 2009 –
- Luciano Emmer, italiar zinemagilea (j. 1918).
- Mary Travers, estatubatuar abeslaria, Peter, Paul and Mary taldeko kidea (j. 1936).
- 2013 –
- Eduardo García de Enterría, espainiar legegizona eta abokatua (j. 1923).
- Juan Luis Panero, espainiar poeta (j. 1942).
- Luis Pastori, venezuelar kazetari, politikari eta ekonomista (j. 1921).
- 2015 – Guy Béart, frantziar abeslaria eta kantautorea (j. 1930).
- 2016 –
- Edward Albee, estatubatuar antzerkigilea (j. 1928).
- Carlo Azeglio Ciampi, Italiako 10. Presidentea (j. 1920).
- Colette Chiland, frantziar psikiatra, psikologo klinikoa eta psikoanalista (j. 1928).
- António Mascarenhas Monteiro, Cabo Verdeko presidentea (j. 1944).
- 2019 – Ascensión Mendieta, memoria historikoaren aldeko borrokalari espainiarra (j. 1925).
- 2020 –
- Winston Groom, estatubatuar idazlea (j. 1943).
- Enrique Irazoqui, kataluniar aktore, ekonomilari, xake jokalari eta literatura irakaslea (j. 1944).
- 2021 –
- Silas Atopare – Papua Ginea Berriko gobernadore orokorra (j. 1951).
- Dušan Ivković, serbiar saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea (j. 1943).
- Casimir Oyé-Mba, Gabongo lehen ministroa (j. 1942).
- Jane Powell, estatubatuar aktore, abeslari eta dantzaria (j. 1929).
- Clive Sinclair, britainiar elektronika-ingeniari, asmatzaile eta enpresaburua, ZX Spectrum ordenagailuaren sortzailea (j. 1940).
- 2022 – Mahsa Amini, Iranen emakumeen aurkako erasoaren eta indarkeriaren biktimarik ezagunenetako bat (j. 2000).
- 2023 –
- Ron Barassi, Australiar futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1936).
- Abdul Ati al-Obeidi, Libiako estatuburua (j. 1939).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Ellande, Allande, Erlande, Allende eta Xipirine.
- Aulestiko Urregarai mendian Eufemia deunaren omenez erromeria herrikoia egiten da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.