Iraia Mendia
Iraia Mendia Arrieta (Lazkao, Gipuzkoa, 2003ko maiatzaren 31) atleta da, lasterkaria. Pistako, mendiko eta kroseko lasterketetan lehiatzen da, 2022ko abenduaren 31 arte Txindoki Atletismo Taldearekin, eta orduz geroztik BM Bilbao Atletismo Santutxu taldearekin. Medikuntzako ikasketak egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatearen Bizkaiko campusean.[1]
Iraia Mendia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lazkao, 2003ko maiatzaren 31 (20 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | atleta eta lasterkaria |
2022ko ekainaren 11n, La Nucian (Alacant), Gipuzkoako errekorra ondu zuen 3000 metroko oztopo lasterketan, 10:26.27 markarekin (20 urtez azpiko munduko txapelketarako marka minimoa ere lortuta).[2][3] 2022ko abenduaren 11n Turinen (Italia), Espainiako selekzioarekin, Europako taldekako kros txapeldun izan zen, eta 20 urtez azpikoan bederatzigarren bukatu zuen. 2022ko abenduaren 31n, egun berean, bi lasterketa irabazi zituen: Lazkaoko eta Ordiziako San Silvestre probak.[1] 2023ko Euskadiko kros txapelduna da, maila absolutuan.[4]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Pérez, Por Ismael. (2023-01-03). «Iraia Mendía gana dos San Silvestres en un día: "Y entre medias estuve estudiando"» Runner's World (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- (Gaztelaniaz) «Enormes la Real Sociedad y el Atlético San Sebastián en La Nucía» www.gafatletismo.eu (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- Vierbücher, Ariane. (2022-06-13). «Iraia Mendia lazkaotarra Munduko Txapelketatik urrats batera» Goierriko Hitza (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
- «Iraia Mendia Euskadiko kros txapeldun da, maila absolutuan» Goierriko Hitza 2023-01-18 (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).
Kanpo estekak
- Berastegi, Iñaki. «Iraia Mendia, atleta: “Pixkanaka atleta gisa hazten ari naizela sentitzen dut”» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-19).