Iragi
Iragi[1][lower-alpha 1] (esteribarreraz: Iregi)[lower-alpha 2] Esteribar udalerriko kontzeju bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.
Iragi | ||
---|---|---|
![]() | ||
![]() San Lorentzo karrika eta San Lorentzo eliza | ||
| ||
![]() | ||
Kokapena | ||
Herrialdea | ![]() | |
Eskualdea | Ibarrak (Iruñerria) | |
Udalerria | Esteribar | |
Administrazioa | ||
Mota | kontzeju | |
Izen ofiziala | ![]() | |
Burua (2019-2023) | David Sanchez Gonzalez (kontzejuburua) | |
Posta kodea | 31639 | |
Herritarra | iragiar, iregiar | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 42°58′07″N 1°32′48″W | |
Azalera | 8,47 km² | |
Garaiera | 778 metro | |
Distantzia | 28,8 km (Iruñetik) | |
Demografia | ||
Biztanleria | 22 (2020: ![]() |
2020 urtean 22 biztanle zituen.
Bertako biztanleak iragiarrak (esteribarreraz: iregiarrak) dira.
Izena
Iragi toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
- Yragui (1268)
- Iragui (1279)
- Hirogui (1280)
- Yraguy (1366)
- Iraqui (1366)
- Yragui (1423)
- Iragui (1534)
- Yraegui (1581)
- Iragui (1800)
- Iragi (1966)
Ezaugarriak
Armarria
Iragiko armarria Esteribarko armarria da. Armarri honek honako blasoi hau du:[3]
« | Hondo gorri batez eta aurrean bere koloreko zuhaitz batez osatuta dago, otso beltz batek zeharkatua | » |
Geografia
Iragi Esteriberran dago.
Ingurune naturala eta klima
Esteribarko udalerriaren azalera handia dela eta, klima alde handiak daude Esteribar iparraldearen eta hegoaldearen artean. Hala, udalerria klima kontinentalaren eta klima atlantikoaren mugan kokatzen da. Ezaugarri kontinental mediterraneoak ekialdean nabarmentzen dira, eta ezaugarri atlantikoak, berriz, mendebaldean. Urteko batez besteko tenperatura 8 °C eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1 000 eta 1 600 mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 120 - 140 inguru izaten dira.
Pagoak eta pinu basatiek udalerriaren basoen %68 hartzen dute. Horrez gain, haritzak eta gaztainondoak daude ibarreko gunerik lauenetan. Birlandatutako basoen azalera 128 hektareakoa da, eta batez ere pinu beltz austriarra erabiliz egin zen XIX. mendetik aurrera. Pagoak ugariagoak dira udalerriaren iparraldeko gune menditsuenetan.
Estazio meteorologikoak
Esteribarren dagoen Eugi kontzejuan, itsasoaren mailatik 617 metrora, Nafarroako Gobernuak 1968an jarritako estazio meteorologikoa dago.[4] Gainera, 1975ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Irotz lekuan, itsasoaren mailatik 479 metrora.[5] Bestalde, 1995ean, beste estazio meteorologiko bat inauguratu zen Zubiri kontzejuan, itsasoaren mailatik 526 metrora.[6] Eugiko estazioa da Iragirako balio egokienak ematen dituena, hurbilen dagoena baita.
![]() ![]() | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 21.6 | 25.0 | 28.3 | 32.0 | 36.5 | 37.6 | 38.6 | 34.8 | 29.5 | 22.0 | 19.5 | 38.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.0 | 13.2 | 14.8 | 19.1 | 22.6 | 25.4 | 25.9 | 22.5 | 17.6 | 11.9 | 8.9 | 16.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 3.8 | 4.6 | 7.2 | 8.9 | 12.9 | 16.2 | 18.5 | 18.8 | 15.8 | 12.0 | 7.3 | 4.6 | 10.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.8 | -0.8 | 1.3 | 3.0 | 6.6 | 9.8 | 11.7 | 11.7 | 9.1 | 6.5 | 2.6 | 0.2 | 5.1 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -6.6 | -6.1 | -3.9 | -1.6 | 1.3 | 4.3 | 6.6 | 6.6 | 4.0 | 0.5 | -3.3 | -5.9 | -0.3 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 152.3 | 135.2 | 131.8 | 155.6 | 117.4 | 68.0 | 49.8 | 51.4 | 86.6 | 141.7 | 184.5 | 178.0 | 1452.2 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 81.7 | 107.0 | 92.4 | 57.5 | 64.5 | 43.7 | 53.2 | 60.6 | 114.0 | 92.6 | 81.0 | 114.0 | 114.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 15.7 | 13.9 | 15.1 | 17.9 | 17.0 | 12.2 | 9.2 | 10.5 | 11.9 | 15.7 | 16.4 | 16.4 | 172.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 2.8 | 4.0 | 2.9 | 2.1 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.1 | 1.3 | 2.3 | 15.8 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[7] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Historia
XIX. mendean Esteribar ibarreko diputatuak eta herriko etxeen artean txandaka izendatzen zen errejidore batek gobernatzen zuten tokia, sei hain zuzen ere. 1847an herrikoek aurkeztu zuten erretorea; ferra-bide bakarra zuen, egoera txarrean, Iruñera eramaten zuena. Antzina, Burdindogiko Kristo Santuaren baselizarako erromeria Nafarroa osoko garrantzitsuenetako bat izan zen. Jakina da 1326an Zangozako merinoak hamasei gizon bidali zituela behar zen guztian laguntzeko. Ermitatik oso gertu bada iturri bat, tradizio herrikoiak sendatzeko propietateak ematen dizkiona, Jesukristok berak bedeinkatu zuelako.
Demografia
2020 urteko erroldaren arabera 22 biztanle zituen Iragik.[8]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
19 | 19 | 21 | 23 | 23 | 22 | 22 | 21 | 20 | 21 | 21 | 21 | 20 | 21 | 23 | 23 | 23 | 24 | 24 | 23 | 22 |
Politika
Iragiko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua David Sanchez Gonzalez da.
Kontzejua
Iragiko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua David Sanchez Gonzalez da.
Kontzejuburuak
2011tik, Iragik kontzejuburu bat izan du:
Kontzejuburu | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera |
- | 2011 | 2015 |
- | 2015 | 2019 |
David Sanchez Gonzalez | 2019 | jardunean |
Kultura
Euskara
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Esteribarko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Erroibar eta Artzibar ibarrekin hitz egiten zena.[10]
Koldo Zuazok, 2010ean, Esteriberrak nafarrera euskalkian sailkatu zituen.[11]
Iragiko azpieuskalkia esteribarrera da, eta, zehazki, Iparesteribartar aldaera. 2007ko udazkenean, euskaldun behintzat gabeak baziren ibarran.[12]
Euskararen Foru Legea
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Esteribar eremu euskalduneko udalerria da. 2001eko erroldan, herritarren % 25ek zekien euskaraz.
1986tik geroztik, Esteribar udalerriaren izen ofiziala Esteribar da.
Jaiak
- Gurutze Zainduaren jaiak: irailaren bigarren asteburuan
- Burdindogiko baselizarako erromeria: irailaren 14an
Ondasun nabarmenak
- San Lorentzo eliza, XIX. mendean eraikitako kristiau eliza.
- Burdindogiko baseliza, Erdi Aroko kristiau baseliza.
Oharrak
Erreferentziak
- Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
- «Iragi - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
- Otazu Ripa, Jesús Lorenzo. (D.L. 1977). Heraldica municipal, merindad de Sangüesa (I) : Abaurrea-Izalzu. Diputación Foral de Navarra, Dirección de Turismo, Bibliotecas y Cultura Popular ISBN 84-235-0076-4. PMC 911388951. (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- .
- Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Irotz» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
- Meteo Navarra. «Estazioko datuak - Zubiri» meteoeu.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-01).
- Eugiko estazioko balio klimatologikoak. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
- «Iragi» www.ine.es (Espainiako Estatistika Institutua) (Noiz kontsultatua: 2021-08-31).
- «Lintzoain, Gaspar - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-30).
- Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
- Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.
- Euskaltzaindia. Hegoaldeko goi-nafarrera. Esteribarrera.