Iraetako Errota harria
Iraetako Errota Harria 1982 urteaz geroztik izen bereko 107,2 kiloko bola itxurako harriarekin Iraetako Santa Ines jaietan urtero jokatzen den harrijasotze proba da.
Iraetako Errota harria | |
---|---|
Kirola | harri-jasotzea |
Antolatzailea | Iraetako Festa Batzordea, EgurSport HK eta Zestoako Udala |
Sorrera | 1981 |
Eremua | Euskal Herria |
Tokia | Iraeta (Zestoa) |
Lana | 3 minutuko lana |
Errekorra | 10 minutu: 79 jasoaldi (Aimar Irigoien, 2010) 3 minutu: 31 jasoaldi (Paulo Azpiazu, 2023) |
Garaipen gehien | Aimar Irigoien (3) |
Txapelduna | Beñat Telleria "Telleria IV.a" (2024) |
Lana
Hiru minutuan altxaldi gehien egiten dituen harrijasotzaileak irabazten du txapelketa. Berdinketa izaten den kasuan pisu gutxien duen harrijasotzailea izendatzen da txapeldun. Hori gertatu zen 2020an, "Urra" eta Peñagarikano 29 altxaldi emanda berdinduta gelditu ziren; baina, "Urra" arinagoa zenez, hark eraman zuen txapela[1].
Historia
1981ean izan zuen aurreneko ekitaldia eta Santiago Otaegi "Aroztegi" izan zen txapelduna. Hurrengo urtean Iñaki Otaegi "Gibitegi"k irabazi zuen[2]. Honen ondoren etenaldi luze bat etorri zen eta 2010ean izan zen hurrengo ekitaldia. Ordutik bi urtean behin jokatu izan da. 2010, 2012 eta 2014an bost minutuko bi saio egin zituen harrijasotzaile bakoitzak eta Aimar Irigoienek irabazi zituen ekitaldi guztiak. 2016an ez zen lehiaketarik egon, Izeta II.aren errekor saiakera bat baizik.
2018az geroztik, 3 minutuko txanda bakarrean jokatzen da.
Palmaresa
Urtea | Txapelduna | Jasoaldiak |
---|---|---|
1981 | Santiago Otaegi "Aroztegi" | 20 |
1982 | Iñaki Otaegi "Gibitegi" | 25 |
1983- 2009 | ez zen jokatu | - |
2010 | Aimar Irigoien | 79 |
2012 | Aimar Irigoien | 74 |
2014 | Aimar Irigoien | 74 |
2016 | Joxe Ramon Iruretagoiena "Izeta II.a" (Errekor ahalegina) | 60 |
2018 | Xabier Peñagarikano "Peña" | 28 |
2020 | Mikel Lopetegi "Urra" | 29 |
2022 | Mikel Lopetegi "Urra" | 30 |
2023 | Paulo Azpiazu | 31 |
2024 | Beñat Telleria "Telleria IV.a" | 28 |
Garaipenak
Harri-jasotzailea | Garaipen kopurua | Garaipena lortutako urtea(k) |
---|---|---|
Aimar Irigoien | 3 | 2010, 2012, 2014 |
Mikel Lopetegi "Urra" | 2 | 2020, 2022 |
Santiago Otaegi "Aroztegi" | 1 | 1981 |
Iñaki Otaegi "Gibitegi" | 1 | 1982 |
Paulo Azpiazu | 1 | 2023 |
Beñat Telleria "Telleria IV.a" | 1 | 2024 |
Erreferentziak
- Oramo, Ilkka. (2001). Suilamo, Harri. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).
- (Gaztelaniaz) Recas, Lucio Doncel. (2021-06-22). Harri - Jasotze: Levantamiento de piedras en Euskadi y Navarra. Vision Libros ISBN 978-84-18516-65-8. (Noiz kontsultatua: 2022-01-24).