Irabiagailu
Irabiagailua[1] edo irabiagailu elektrikoa[2] etxetresna elektriko bat da, elikagai bigunak irabiatu edo nahasteko, nahasketak eta saltsak esponjatzeko eta emultsionatzeko, eta arrautza-zuringoak elur puntuan muntatzeko aukera ematen duena.
Irabiagailu | |
---|---|
Etxetresna elektrikoa, power tool (en) , sukaldeko tresneria, agitator (en) , cooking appliance (en) eta mixer (en) | |
Fabrikazioa | |
Diseinatzailea | ezezaguna |
Historia | |
Aurrekoa | hand beater (en) |
Ezaugarriak | |
Energia-iturria | energia elektrikoa |
Motor elektriko batek (normalean motor unibertsal batek) ardatz bat birarazten du, ardatz hori metalezko hagaxka batzuetara konektatzen diren hainbat engranajetara konektatuta doa. Biratzean, osagaien nahasketaren irabiatze-mugimendua eragiten dute.
Abiadura bat baino gehiago izaten dute, etengailu baten bidez elektronikoki edo mekanikoki kontrolatuta. Irabiagailuko lehenengo patentea 1856koa den arren, lehen irabiagailu elektrikoa Herbert Johnstonek asmatu zuen 1908an.[3]
Erreferentziak
- Elhuyar Hiztegia]
- Euskalterm: [Hipermerkatuetako Produktuak Hiztegia] [2009]
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.