Irabelar
Irabelar edo akonitoa (Aconitum napellus) urrebotoiaren familiako belar landarea da, zurtoin-zuzena, 1,5 m inguru luzea, eta hosto berde iraunkorrak dituena. Sustrai sendoak izaten ditu, arbiondoaren antzekoak, lorea aldiz txano baten antzeko estalkia duena, kolorez urdina eta hostoaren girten ondoan kokatua. Leku laiotz eta ospeletan hazten da berez, baina lorategietan ere ereiten da. Hostoetan eta sustraietan akonitina izeneko alkaloide toxiko batzuek ditu.
Irabelar | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ranunculales |
Familia | Ranunculaceae |
Leinua | Delphinieae |
Generoa | Aconitum |
Espeziea | Aconitum napellus L., 1753
|
Azpiespezieak
Flora Europaea-k bederatzi azpiespezie onartzen ditu:
- Aconitum napellus subsp. napellus. hego-mendebaldeko Ingalaterra.
- Aconitum napellus subsp. corsicum (Gáyer) W.Seitz. Korsika.
- Aconitum napellus subsp. firmum (Rchb.) Gáyer. erdialdeko eta ekialdeko Europa.
- Aconitum napellus subsp. fissurae (Nyár.) W.Seitz. Balkanetatik hego-mendebaldeko Errusiaraino.
- Aconitum napellus subsp. hians (Rchb.) Gáyer. erdialdeko Europa.
- Aconitum napellus subsp. lusitanicum Rouy. hego-mendebaldeko Europa.
- Aconitum napellus subsp. superbum (Fritsch) W.Seitz. mendebaldeko Balkanak.
- Aconitum napellus subsp. tauricum (Wulfen) Gáyer. ekialdeko Alpeak, hegoaldeko Karpatoak.
- Aconitum napellus subsp. vulgare (DC.) Rouy & Foucaud. Alpeak, Pirinioak, iparraldeko Iberiar penintsula.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-7-11 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.