Irabazi arte! (telesaila)

Irabazi arte! ETB 1eko nerabeentzako telesaila da, Pausoka Entertainment ekoiztetxeak eta EiTBk ekoitzia. Euskaraz emititzen da, ostiraletan 21:00ean, Go!azen telesailaren ordutegi berean.

Irabazi arte! (telesaila)
Jatorria
IzenburuaIrabazi arte!
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoagazteentzako telebista saioa
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaPausoka Entertainment
Emanaldia
Jatorrizko igorlea ETB 1
Hasiera-data2022ko otsailaren 11
Argumentu nagusiaemakumezkoen futbola

Filmaffinity: 309815 Edit the value on Wikidata

Karetako abestia Chill Mafia kolektibo nafarreko Irenek, Kiliki Frexkok eta Suneok egin zuten.[1]

2020-2021 ikasturtean Go!azen 7.0 denboraldiak beherakada nabarmena jasan zuen. Audientzia datuak jaitsi ziren eta ondorioz Euskal Telebistak, B plan modura, gazteentzako beste fikzio bat martxan jartzea erabaki zuen. Horrela, hurrengo ikasturtean (2021-2022), euskarazko bi fizkio eman ziren ETB 1en: Go!azen 8.0 eta Irabazi arte! telesailaren lehenengo denboraldia. Irabazi arte! 2022ko otsailaren 11an estreinatu zen. eta 2022ko apirilaren 1ean bukatu.

Ikasturte hartan, bai Go!azen 8.0k eta baita Irabazi arte!-ren lehenengo denboraldiak ere audientzia datu onak izan zituzten. Ondorioz, hurrengo urtean ere bi fikzioek aurrera jarraitu zuten, A eta B planek.

Bigarren denboraldia 2023ko otsailaren 10ean estreinatu zen eta audientzia datu onak eskuratu zituen. Urte horretako Go!azen 9.0 denboraldiak baino audientzia hobea izan zuen.

Sinopsia

Kataluniatik Euskal Herrira itzultzen den familia baten istorioa kontatzen du. Familiako alabak futbolean jokatzen zuen Katalunian, eta Euskal Herrian hala jarraituko du.[2] Erronka berriak izango ditu Arenek, aitonarekin bizitzera eta lagun berriak egitera ohitu beharko du, amaren galera gainditzen duen bitartean. Baina, batez ere, askoren aurreiritzien aurka jardun beharko da, herriko lehen nesken futbol-taldea sortu ahal izateko.[3]

Denboraldiak

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Audientzia (batezbestekoa)
IkusleakKuota (eusk.)
1 8 2022ko otsailaren 11a 2022ko apirilaren 1a 30.000 %4,8 (%12,1)
2 8 2023ko otsailaren 10a 2023ko martxoaren 31a 21.000 %3,6
Guztira 16 2022ko otsailaren 11a 2023ko martxoaren 31a 25.000 %4,2

Audientzien eboluzioa (2 denboraldiak)

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Atalak eta audientziak

1. denboraldia (2022)

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
1 1 Ongi etorri 2022ko otsailaren 11a 37.000 %6,6 (%17,5)
2 2 Printzesak 2022ko otsailaren 18a 25.000 %3,9 (%9,2)
3 3 Lagun berriak 2022ko otsailaren 25a 29.000 %4,6 (%9,7)
4 4 Zorionak zuri 2022ko martxoaren 4a 14.000 %2,3 (%6,7)
5 5 Kapitainak 2022ko martxoaren 11a 26.000 %3,9 (%10,3)
6 6 Gezurrak 2022ko martxoaren 18a 38.000 %5,5 (%13,6)
7 7 Egiak 2022ko martxoaren 25a 30.000 %5,0 (%13,8)
8 8 Irabazi ala galdu 2022ko apirilaren 1a 40.000 %6,3 (%16,2)

2. denboraldia (2023)

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
Izenburua Emisio data Audientzia
Ikusleak Kuota (eusk.)
9 1 Sorpresak 2023ko otsailaren 10a 31.000[4] %5,0 (%12,5)
10 2 Maitasuna eta futbola 2023ko otsailaren 17a 21.000 %3,6 (%9,0)
11 3 Zalantzak 2023ko otsailaren 24a 18.000 %2,9 (%6,3)
12 4 Iruzurrak 2023ko martxoaren 3a 36.000 %6,3 (%10,9)
13 5 Burua ala bihotza 2023ko martxoaren 10a 11.000 %2,1 (%4,3)
14 6 Jolas arriskutsuak 2023ko martxoaren 17a 7.000 %1,2 (%3,9)
15 7 Izarrak aurrez aurre 2023ko martxoaren 24a 24.000 %4,1 (%8,1)
16 8 Egia biluzik 2023ko martxoaren 31a 19.000 %3,4

Aktoreak eta pertsonaiak

Hauek dira Irabazi Arteko teselaisean izan diren pertsonaiak, denboraldietan banatuta.

     = Pertsonaia nagusia
     = Pertsonaia gonbidatua (denboraldiko atal batean edo batzuetan)
  • Sua Enparantza:[5] Arene Lizarralde
  • Alvaro Garayaldeː Peio Lizarralde, Arene eta Liliren aita
  • Jose Ramon Soroizː Jose Mari Lizarralde, Peioren aita eta Arene eta Liliren aitona
  • Joana Garitanoː Lili Lizarralde, Areneren ahizpa txikia
  • Nahia Silleroː Nora
  • Ane Gamendiaː Itsaso Zabalegi
  • Ane Iturrateː Leire
  • Ainhoa Azpitarteː Olatz
  • Aritz Basterraː Jon, Learo Futbol Taldeko aurrelaria
  • Ibai Ugarteː Amets Zabalegi, Learo Futbol Taldeko erdilaria. Martxeloren semea eta Itsasoren neba.
  • Ander Roviraː Gorka, Learo Futbol Taldeko atezaina
  • Patricia Urrutiaː Ane Aranburu, Noraren ama eta Peioren lankidea Learo Irratian
  • Eriz Alberdiː Martxelo Zabalegi, haragi-enpresa baten jabea eta Learo Futbol Taldeko lehendakaria. Amets eta Itsasoren aita.
  • Tessa Andonegiː Idoia, institutuko zuzendaria eta irakaslea
  • Iker Galartzaː Jose Luis Larrauri "Larra", Learo Futbol Taldearen aurreko entrenatzailea
  • Joan Bailador: Malen, Liliren gelakidea eta laguna
  • Nahia Lacalle: Esti
  • Iñigo Larrinaga: Mikel, Aneren bikotekide ohia eta Noraren aita
  • Dorleta Urretabizkaia: Eunate, Learo Futbol Taldeko entrenatzaile berria
  • Oihan Carramiñan: Luka, Ametsen bikotekidea
  • Angela Lopez: Alaitz, nesken taldeko jokalari berria
  • Ugaiz Amundarain: Kepa, Learo futbol klubeko Community Managerra


Erreferentziak

Kanpo estekak

Pertsonaia Aktorea Denboraldiak
1 denboraldia 2 denboraldia 3 denboraldia


Arene Lizarralde Sua Enparantza Nagusia
Peio Lizarralde Alvaro Garayalde Nagusia
Jose Mari Lizarralde Jose Ramon Soroiz Nagusia
Lili Lizarralde Joana Garitano Nagusia
Nora Nahia Sillero Nagusia
Itsaso Zabalegi Ane Garmendia Nagusia
Leire Ane Iturrate Nagusia
Olatz Ainhoa Azpitarte Nagusia
Jon Aritz Basterra Nagusia
Amets Zabalegi Ibai Ugarte Nagusia
Gorka Ander Rovira Nagusia
Ane Aranburu Patricia Urrutia Nagusia
Martxelo Zabalegi Eriz Alberdi Nagusia
Idoia Tessa Andonegi Nagusia Gonbidatua
Malen Joan Bailador Nagusia
Jose Luis Larrauri "Larra" Iker Galartza Nagusia
Malen Joan Bailadon Nagusia
Esti Nahia Lacalle Nagusia
Mikel Iñigo Larrinaga Gonbidatua Nagusia
Eunate Dorleta Urretabizkaia Nagusia
Luka Oihan Carramiñana Gonbidatua Nagusia
Alaitz Angela Lopez Nagusia
Kepa Ugaitz Amundarain Nagusia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.