Irabazi-Ganemos Euskadi
Irabazi-Ganemos Euskadi Ezker Anitza-IU, Equo eta Alternativa Republicana alderdiek osatutako «ekinbide sozial eta politiko ireki bat» da. 2014ko urriaren 17an akordioa egin zuten. Podemos-Ahal Duguk ez zuen argitu haiekin bat egingo zuen edo ez.[1]
Irabazi-Ganemos Euskadi | |
---|---|
Datuak | |
Herrialdea | Espainia |
webgune ofiziala |
Abenduaren 20an jakin zenez, Irabazi-Euskadi plataformak 2015eko udal hauteskundeetan EAEn gutxienez 34 hiri eta herritan aurkeztuko zituen hautagaitzak[2]. EAEko hiru lurralde historikoetako foru hauteskundeetarako hautagaitzak ere aurkeztuko zituztela jakinarazi zuten.
Azkenean, 27 zinegotzi udal hauteskundeetan eta Arabako Biltzar Nagusietan prokuradore bat lortu zituzten.
Erreferentziak
- «Ezker Anitza eta Equo batera aurkeztuko dira hauteskundeetan, Irabazi izenarekin», Berria, 2014-10-18
- «34», Berria, 2014-12-21
Kanpo estekak
Artikulu hau Euskal Herriko politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.