Ipuzmeaka
Ipuzmeaka Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, 1216 metroko garaierakoa. Ez dago beste mendi batzuetatik oso banandua eta ez da oso ezaguna mendizaleen artean. Eulatz mendiaren iparraldeko pagadiaren barnean dago, Ipuzmeaka izeneko leporantz, mendiari izena ematen diona, Ipuzmeaka Txamenirekin lotzen duen lepoa. Tontorra, lepoaren hegoaldean dago, eta mendiari izena emateko balio izan du.
Ipuzmeaka | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.216 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°58′31″N 2°00′47″W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Guardetxea |
Mendikat | Mendikat |
Tontorrak ez du ikuspen handirik. Harri batzuen gainean dagoen postontzi batek bakarrik adierazten du mendi apal honen tontorrera iritsi garela, benetan, lepoaren erdian goragunetxo bat baino ez dena.
Irispideak
Honen tontorrera iristeko, Guardetxetik abia daiteke, eta, Intzazelai edo Pagomaritik Ipuzmeaka lepora iritsi, ekialdean, Intzazelaiko lautadei tokia uzten diena.
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |