Ipurbeltz

Ipurbeltz euskarazko komikien aldizkaria izan zen. 1977an sortu zen eta 2008an desagertu. Argitalpena haur eta gazteei zuzenduta zegoen, eta helburua euskal gizartean euskararen zabalkundea bermatzea zen komiki eta literaturaren bidez. Ikusager argitaletxeak, Euskadi Sioux aldizkariak[1] edo Habeko Mik komiki-hilabetekariak bezala, bertako komikiaren garapena sustatu zuen horrela,

Ipurbeltz
MotaKomikia
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Koloreakoloretan
ArgitaletxeaErein
Banaketa
Ekoizpen osoa362
Banatze-eremuaEuskal Herria
MaiztasunaAstekaria
Historia
SortzaileaJesús Lucas Erro, Antton Olariaga, Tomas Hernández Mendizabal eta Anjel Lertxundi
Identifikadoreak
ISSN1132-0885
www.ipurbeltz.com/

Ibilbidea

Aldizkaria 1977an jaio zen Donostian, ikastolen eta euskararen transmisioan, Trantsizioaren garaian. Prentsa eta irratiaren jaiotzarekin batera, komiki hau guztiz euskaraz sortu zen, euskara batuaz. Honekin merkatuaren salmentan hainbat komiki partekatzen hasi zen. Hasieran bere intentzioa komikiak egitea izan arren, laster hasi ziren eskola mailarako istorioak eta ipuinak idazten.

Erein argitaletxeak argitaratu zuen eta bere bizitan partaide asko izan zuen: Anjel Lertxundi, Antton Olariaga, Jesus Lucas,Tomas Hernández Mendizabal, Jon Zabaleta, Antton Dueso, Alazne Rivero, Miguel Berzosa, Manu Ortega, besteak beste.

Iraun zuen 31 urtetan 362 zenbaki kaleratu zituen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.