Ipui onac

Ipui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco Bizenta Mogel idazle azkoitiarrak idatzitako ipuin-liburua da, 1804an argitaratutakoa.

Ipui onac
Jatorria
Egilea(k)Bizenta Mogel
Argitaratze-data1804
IzenburuaIpui onac, ceintzuetan arquituco dituzten euscaldun necazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara eta Gipuzkera
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

Gipuzkerazko alegia-bilduma bat da, Esoporenetatik latinetik itzuliak edo egokituak. Bizentaren alegiak hizkuntza ulerterraz eta atseginean daude idatziak, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko.

Bizenta Mogelen garaiko usteen arabera, ahozko tradizioko ipuinak ez ziren egokiak, hauek ez zirelako moralaren aldetik behar bezain zuzenak. Ipuinek balio didaktikoa behar zuten, onak izango baziren. Protagonistatzat animaliak zituzten alegia klasikoak ziren "ipuin onak", hauek "irakaste ederrak" ematen baitzituzten. Honela dio lanaren hitzaurrean:

« Aitu diot ondo dakian bati, Ipui oek izango dirala guziz onak aztuerazotzeko Nekazarien etxeetatik Ipui oker, ta zatarrak, nola sagar ederrak, ta diru berdiñean saltzen daudenean, baztertu ta saldu ezinda gelditzen diran sagar miñ ta motelak. Nork txori gerezi txatarrai begiratzen dioe dauzkanean eskubatera gerezi anpollak?  »

Liburua orduko gipuzkera adibide bikaina da, eta hiru zatitan banatuta dago.

Hitzaurrea

Viktor Munibe Arangureni dedikatuta dago, "Peñafloridako kondea" izan zen Frantzisko Xabier Muniberen ilobari alegia, "Osasuna, pakea, ta urte luzeak" opatuz.

Irakurle euskaldunari

Atal honetan 50 alegia jasotzen ditu, Esoporenetatik latinetik itzuli edo egokituak, Felix Maria Samaniego idazle arabar ezagunak urte batzuk lehenago gaztelaniaz egindakoen moldekoak: "Astoa ta leoia", "Otsoa ta atxurlaria", "Igela ta idia" eta abar.

Ipuiak itz neurtu, edo berso euskarazkoan

Zati honetan Juan Antonio Mogel osabak bertsotan idatzitako 8 alegia biltzen dira.

Ikus, gainera

  • Euskarazko liburu ezagunen zerrenda

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.